Euskara eta politika
-
Eibarko Ikastolaren hastapenak
Serafin Basauri Arteaga (1935) Eibar
Eibarko Ikastolaren hasieretan egon zen lanean, guraso bezala. Ikastolaren kokaleku ezberdinak.
-
Eskolako zigorrak eta kantu frankistak
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Eskola non zegoen azaltzen du. Eskolaren ondoan farmazia zegoen. Dena erdaraz egiten zuten; euskaraz eginez gero, jo egiten zituen irakasleak. Oso gaizki pasatu zuela eskolan dio, oso irakasle gogorrak zirelako. Eguerdian egunero "Cara al sol" abesten zuten.
-
Hitz bat euskaraz egin ezin
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Elizak indar handia zeukan; dotrinara joan beharra zegoen. Ezin zuten hitz bat ere euskaraz egin. Aitari bazkaria eramaten zionean, galiziarrak egoten ziren, eta gazteleraz egiteko agintzen zioten; Libek erantzun egiten zien.
-
Probintzian, kate bakotzeko irrati bat
Jose Mari Iriondo Unanue (1938) Azpeitia
Loiola Irratikoek uhin ertainean ("Onda media") emititzen zuten, artean ez baitzen "FM"rik (frecuencia modulada). Gero lege bat iritsi zen probintzian kate bakoitzeko irrati bakarra arautzen zuena. Publizitatea euskaraz egiten zutenez, "competencia desleal" gisa zigortu zituzten Loiola Irratikoak.
-
Maria eta Jose mojen eskola
Mertxe Irureta Mujika (1947) Zumaia
Maria eta Jose mojen eskolara joan zen Mertxe. Gaur egun Kutxa dagoen lekuan zegoen. Patioa Erribera kale aldera zeukan. 14 urterekin laga zuen eskola, josten hasteko. Eskolako oroitzapen onak dauzka. Hala ere, euskaraz egiten bazuten zaplatekoa jasotzen zuten. Liburu guztiak gazteleraz zeuden. Ostegunetan gimnasia egiten zuten, praka urdinak eta blusa zuriarekin. Irakaslea falangista zen. Etxean eta kalean euskaraz egiten zuten.
-
Apaizaren zigorrak
Martina Arraztio Saralegi (1926) Ataun
Apaizak egunero harri kozkorren gainean jarrarazten zituen belauniko, euskaraz egiteagatik. Gogoan du eskolan zegoela, bi gizonek ikurrinari su eman ziotenekoa. Dotrina esaterakoan hanka sartu zuenez, zaplaztekoa eman zion apaizak.
-
Euskaraz egiteagatik zigortuak
Tomas Garai Marcaide (1949) Arrasate
Frankismoan, hizkuntzaren gaineko menpekotasuna. Euskal folklorea gaztelaniara itzultzen zen. Euskaraz hitz egiteagatik eskolan jasan dituen zigorrak. "Rubio" koadernoekin gaztelaniaz ikasten.
-
Eskolan erdaraz ikasi behar
Jose Ramon Jauregi Guridi (1960) Jaime Larrea Aranguren (1960) Antzuola
Erdaraz egiten zuten eskolan. Bost urterekin eskolan hasi eta ez zekiten erdaraz, eta irakasleak ere ez euskaraz, baina zigortu egiten zituen. Jose Ramonek, batzuetan, alde egiten zuen eskolatik ulertzen ez zuenean.
-
Eskolan hasi eta erdaraz jakin ez
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955) Antzuola
Joxe Marirentzat oso gogorra izan zen eskolan hastea, erdaraz ez zekiten eta. Besteek egindakoagatik zigor bera jasotzen zuenez, bera ere okerkerietan ibiltzen zen. Mutilak zigortu egiten zituzten nesken gelan. Mila bost urterekin hasi zen eskolan, bidea ikasteko. "Idiota" izan zen erdaraz ikasi zuen lehen hitza. Edurne zuten maistra eta ez zituen zigortzen euskaraz egiteagatik. Eskolari gorrotoa eta beldurra zion Joxe Marik.
-
Goi Argi izen euskaldunarekin ezin zabaldu elkartea
Carmen Apellaniz Aizpitarte (1931) Eibar
"Acción Catolica"n sartu aurretik, Mercedes Kareaga politikan sartuta ibili zen. Debekatu egin zitzaion elkarteari "Goi Argi" izen euskalduna ipintzea eta ofizialki "Sociedad Femenina Eibarresa" bezala sortu behar izan zen. Oraindik ere frankismo garaian, Goi Argi izena jartzea lortu zuten, baina ez du gogoratzen nola izan zen prozesua. Pons gotzainaren laguntza izan zuten elkartea zabaltzeko.
-
Lasarteko ikastolaren sorrera; lehenengo andereñoa
Bittori Arruti Aburuza (1937) Lasarte-Oria
Usurbiletik Lasartera bizitzera joan zenean, 1964an, giroa oso erdalduna zen. Ikastola sortzeko beharra ikusi zuten eta bilerak egiten hasi ziren. Lasarteko ikastolaren sorreraz hitz egiten du. Andre Joakinaenea. Klandestinitatea. Ikuskaritzak.
-
Lasarteko ikastolaren sorrera
Maria Luisa Muguruza Tellaetxe (1947) Lasarte-Oria
Lasarteko ikastolaren sorreran parte-hartu zuen. Maria Luisaren senarra ibili zen ikastla sortzeko bilerak egiten, andereñoak bilatzen...
-
Musean ere gaztelaniaz egin beharra
Joxe Antonio Martikorena Sagardia (1934) Lasarte-Oria
Lasartera bizitzera joan zirenean, euskara entzuten zen baina Zubietan askoz ere gehiago. Euskara debekatua. Euskaraz hitz egiteagatik guardia zibilak errieta
-
Ikastolaren sorrera Lasarten
Maria Luisa Aginaga Zabaleta (1939) Lasarte-Oria
Ikastola elizaren babesean sortu zen, "elizako eskola" bezala. Seme-alabek ikastolan ikasi dute. Gurasoen lana. Irakasleak. Ikastolaren kokapena hasierako urteetan.
-
Ikastolan ikasitako seme-alabak
Begoña Aranzadi Manterola (1935) Usurbil
Lasarten beti euskaraz hitz egin dute. Momentu batean euskarak indarra hartu zuen baina gaur egun asko jeitsi dela uste du. Seme-alabak ikastolara bidali zituen.
-
Ander Arzelus, 'Luzear'
Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia
Aita, Ander Arzelus Luzear idazlea eta kazetaria zen. Euskararen alde jardun zuen. El Día egunkarian idazten zuen, Argia astekarian ere bai. Irratiz euskarazko klaseak eman zituen. Luzear ezizena nondik datorren azaltzen du. Oso ezaguna zen.
-
Irratia eta artikulugintza
Joxe Aierbe Iraola (1934) Donostia
Zentsura egongo zela dio, baina uzten zuten irratia egiten. Basarri, Oñatibia, Maria Dolores. Aita Zabalaren bidez hasi zen El Diario Vasco egunkarian idazten. Kirolari eta bertsolaritzari buruzko iritzi artikuluak.
-
Guraso Elkartea eskolaren bilakaera
Juani Urkizu Arbelaitz (1948) Lezo
Guraso Elkartea eskolaren bilakaera. Hasieran irakasle bakarra zegoen, eta gero handitzen joan zen. Patri Urkizuk laguntzen zien tarteka. Azken aldera HH eta LH osoa zuten, eta tituludun irakasleak. Guraso batzuena zen baju batean hasi ziren. Pelikulak ere ikusten zituzten igandetan. "Anbigu" bat jarri zuten: sua, mahaia...
-
Bere umetako eskola publikoa
Juani Urkizu Arbelaitz (1948) Lezo
Guraso Elkartea eskolaren sorreraren zergatia azaltzen du: herri eskola oso erdalduna zen. Bere umetako eskola publikoa nolakoa zen gogoratzen du: dena gaztelaniaz zen. Mutilak eta neskak aparte. Irakasleak nolakoak ziren.
-
Gasteizko kultur giroa, 16-17 urte zituenean
Josu Zabala Ajuriagerra (1954) Gasteiz
16-17 urte zitueneko kultur giroa. Euskal giroa bilatzen zuen beti, eta giro abertzalean murgildu zen: mendira joan, Kutxilleria kalean euskaraz kantatu... Frankismo amaieran Manuel Iradier elkartea zen erreferentzia bat. Dantza taldeak. Atxiloketa asko izaten ziren.


