Euskara eta politika
-
Arrate eta Loiola irratiak; "Chomin del Regato"
Txomin Mujika Latxa (1952) Elgoibar
Aita oso euskaltzalea zen eta etxean Arrate irratia entzuten zuten. On Pedro Gorostidi zen irratiaren arduraduna. 1964an itxi egin zuten eta gero urte luzez egon zen itxita. Loiola irratian ere izaten ziren gauza batzuk euskaraz. Garai hartan "Chomin del Regato" zegoen modan. Saio umoretsu bat zen ustez, baina euskaldunei burla egiten zitzaiela iruditzen zaio. Gurasoak bertsolari txapelketetara ere joaten ziren.
-
Pan-pin haurrentzako aldizkaria eta Arantzazuko takoa
Txomin Mujika Latxa (1952) Elgoibar
Bera umea zela, haurrentzako Pan-pin aldizkaria hartzen zuten etxean (Zeruko Argia aldizkariaren gehigarria zen). Gogoan ditu bertako zenbait pertsonaia. Arantzazuko takoa ere beti ezagutu du etxean.
-
Euskal kantak Musika Bandan; alkate baten jarrera
Txomin Mujika Latxa (1952) Elgoibar
Musika bandan beti jo izan dira euskal giroko abestiak. Orduan besterik ez zegoen eta jendea hunkitu egiten zen. Behin Bizente Beobideren `Rapsodia vasca´ jo omen zuten herri batean eta herri hartako alkateak idatzi bat egin zien halakorik gehiago ez jotzeko eskatuz. Duela 52 urte hasi zen bandan. Gogoan du San Inazio egunean ere euskal giroko doinuak eta San Inazioren martxa jotzen zirela.
-
Debako Euskal Jaiak; txistua; abertzaletasuna; mendia
Txomin Mujika Latxa (1952) Elgoibar
Debako Euskal Jaiak 60ko hamarkadan. Bi urtez izugarrizko festa egin zen eta hurrengo urtean debekatu egin zuten. Bera gurasoekin joan zen eta txistua ikasteko gogoa piztu zitzaion bertan. 13 urterekin hasi zen ikasten Patxiko Etxeberriarekin. Euskaraz egiten zuen harekin. Silbino Gabilondok jotzen zuen danborra Patxikorekin. Biskuterrean ibiltzen ziren. Patxiko hil zenean, Txominek hartu zuen haren lekua. Txistua abertzaletasunarekin lotzen zen eta edozein aitzakiarekin jotzen zuten, mendian adibidez. Urbiako erromeriak. Arantzazurako pelegrinazioan ere txistua jotzen zuten. Mixel Labeguerieren kantak.
-
Aberri egunetako giroa
Txomin Mujika Latxa (1952) Elgoibar
Aitak ikurrina txiki bat zeukan eta Aberri egunean mahaian jartzen zuen. Miren Vallejoren etxean ere hala edukitzen zuten. Urte batean Mirenen biloba beldurtuta zegoen Guardia zibilak etorriko zitzaizkiela eta. Txominen aitak egin zion broma. Kalean ez zen ezer egoten Aberri egunetan. Behin ikurrina bat bota zuten argindar haritik eta Guardia Zibilek tiroka apurtu zuten.
-
Euskal kantak eta kantariak gerraostean
Txomin Mujika Latxa (1952) Elgoibar
Mixel Labeguerieren kantetako hitzak oso "ausartak" ziren garairako. Donostiako orfeoiak beti abestu izan zituen euskarazko kantak. Gerraostean arrazoi politikoengatik orfeoiko hainbat kidek taldea utzi eta Easo abesbatza sortu zuten. 60ko hamarkadan Ez dok Amairu taldeaz gain, euskal kantari asko hasi ziren herrietan. Elgoibarren Isidor Solupe, Edu Iriondo, Lur gabe (gerora Bere Luma izena hartu zuena)...
-
Gasteizko kolegioko giroa; falangeko irakaslearen zigorra
Txomin Mujika Latxa (1952) Elgoibar
Elgoibarren San Viatorreko fraideekin ikasi zuen. Ondo irakasten zutela eta 14 urterekin Gasteizera joan zen, ikasketak jarraitzera. Hiru urtez egon zen han. Dena gaztelaniaz izaten zen, baina fraideek ez zieten ezer esaten euskaraz egiteagatik. Gogoan du Natxituko ikasle gazteago bat, gaztelaniaz ez zekiena; berehala ikasi zuen. Behin txango bat egin zuten Biarritzera eta hango dantza talde baten postala ekarri zuen, ezkutuan, ikurrina bat agertzen zelako. "Formación del espíritu Nacional" irakasgaiko irakasleak ikusi egin zion eta zigortu egin zuen.
-
Txistulariak Elgoibarko Euskal Jaian; neskak ere bai
Txomin Mujika Latxa (1952) Elgoibar
Elgoibarko Euskal Jaiak 60ko hamarkadan. Patxiko eta Silbino txistulariak, Ansola anaiak eta Zumarragakoak egoten ziren. Zumarragako txistulari taldean neskak ere bazeuden. Orduan nobedadea zen hori. Geroago beraien taldean ere hasi ziren neskak. Garai hartan Musika Bandan ere ez zegoen neskarik. Dantza taldeetan neskak eta mutilak. Gabonetan karroza egiten zen eta neskak bakarrik irteten ziren dantzan. Berak ez zuen parte hartu lehenengo Euskal Jaietan, baina gero, txistua ikasi zuenean, herri askotara joaten ziren.
-
Estitxu abeslaria Trinitateetan Elgoibarren
Txomin Mujika Latxa (1952) Elgoibar
San Bartolome bezperan Klub Deportiboan "orkestinak" egoten ziren. Trinitateetan Elgoibarko Izarrak antolatuta musika egoten zen. Ohol batzuk jarri eta taberna ere muntatzen zuten, edariak zerbitzatzeko. Gogoan du behin Estitxu abeslaria egon zela azoka zaharrean. Garai batean Gobernadore zibilaren baimena behar zen halako ekitaldiak antolatzeko eta abestien letrak bidali behar izaten ziren aurrez.
-
Bertsolari batek "Euskadi" esan zuenekoa
Txomin Mujika Latxa (1952) Elgoibar
Elgoibarko azoketan bertsolariak egoten ziren normalean. Gurasoak bertso-saioetara joaten ziren. Donostian, Astoriara, esaterako. Ondarroako Euskal Jai batzuetan Ireneo Ajuria ikusi izana oroitzen du. Saio hartan bertsolarietako batek "Euskadi" hitza esan eta segituan eskuak ahora eraman omen zituen. Denek uste zuten Guardia Zibilak etorri eta kartzelara eramango zutela, baina, zorionez, ez omen zen ezer gertatu.
-
Guardia zibilen kontrolean txistua jotzen
Txomin Mujika Latxa (1952) Elgoibar
Behin Bitor Zubiaurre eta biak Zumaian txistua jotzetik zetozela, Guardia zibilek kontrolean geratu zituzten. Lehenengo instrumentuak erakutsarazi eta gero jotzeko eskatu zieten. Zenbaitetan debekuak jarri arren, ez dute aparteko arazorik izan.
-
Euskararen kontrako mehatxua
Maria Antonia Goikoetxea Elustondo (1946) Zumaia
'Goiko' tabernan lanean zegoela gertatutakoa: talde bat kantari ari zen eta tabernan zen frantses batek euskarazko abesti bat entzutea gustatuko litzaiokeela esan zion Maria Antoniari. Gizon batek hori entzun eta denuntziatu egingo zituela mehatxu egin zien.
-
Ikastolarako eta Elgoibarko Izarrarako dirua batzen
Sebas Larrañaga Uriguen (1956) Elgoibar
Ikastolaren eraikin berria egiteko dirua ateratzeko, kartoia batu eta saldu egiten zuten. Taberna ere jartzen zen jaietan. Elgoibarko Izarrarako dirua ateratzeko, berbenak antolatzen ziren Trinitateetan.
-
"Juventud elgoibarresa"
Sebas Larrañaga Uriguen (1956) Elgoibar
"Juventud elgoibarresa" taldeak elizaren lokalak erabiltzen zituen, bai, jaialdietarako, bileretarako... Atal desberdinak zituen. Bera lehendakari ere izan zen. Eta behin koartelera joan beharra ere izan omen zuen, beraiek antolatutako jaialdi batean ikurrina bat atera zutelako.
-
Aubixa aterpetxeko lehen txandetan begirale
Sebas Larrañaga Uriguen (1956) Elgoibar
Elgoibarko umeei euskararekiko motibazioa pizteko, Aubixa aterpetxea jarri zuten martxan. Bera "Juventud elgoibarresa"n ibiltzen zenez, begirale bezala joatea proposatu zioten eta halaxe egin zituen zenbait txanda. Armeria Eskolan Maisutza industrialeko ikasketak eginak zituen arren, irakasle izateko gogoa piztu zitzaion. Ikastolako gurasoek lan egin zuten aterpetxea prestatzeko. Garai baten ere baziren udalekuak, bera Ozaetan egon zen umetan.
-
Aubixa aterpetxean begirale; umeekin egiten zituzten ekintzak
Sebas Larrañaga Uriguen (1956) Elgoibar
Aubixa aterpetxean ikastolako irakasleak egoten ziren arduradun gisa eta beraiek begirale gisa, haiei laguntzen. Musu-truk egiten zuten. Sukaldaria: bertako Joxepa. Umeekin zer ekintza egiten zituzten: ibilaldiak, sua... Igandeetan San Pedrora mezatara. Han gurasoekin egon ostean, ume batzuek negar egiten zuten berriz aterpetxera itzultzeko. Arrate irratira ere joaten ziren. Dena euskaraz.
-
Magisteritzan euskara irakasgaia jartzea lortu zuten
Sebas Larrañaga Uriguen (1956) Elgoibar
Donostiara joan zen Magisteritza ikastera. Hiru urte beharrean bi egin zituen, hirugarrenean jada ikastolan lanean hasi zelako. Azterketetara bakarrik joaten zen. Garai hartan ipini zuten Magisteritza euskaraz Eskoriatzan, baina hasieran bertakoei eman zieten lehentasuna eta ezin izan zen hara joan. Beraiek euskara irakasgai bezala jartzea lortu zuten eta ordu horretan euskaraz zekitenek ez zekitenei irakasten zieten.
-
Lehenengo Euskal Jaian umeen dantza taldean
Itziar Agirregomezkorta Laka (1956) Sebas Larrañaga Uriguen (1956) Elgoibar
Sebasek Elgoibarren egin zen lehenengo Euskal Jaian parte hartu zuen. Mutilek eta neskek aparte entseatzen zuten eta plazan ere bakoitzak bere dantzak egiten zituen. Mutilek Bizkaiko dantzak egiten zituzten, Dantzari Dantzakoak. Mutilek euskaraz egiten zuten, irakasleak ere euskaldunak zituzten eta; neskek, berriz, gaztelaniaz. Mutilen janzkera. Praka motzekin joaten ziren bakarrak izaten ziren.
-
Felix Etxeberriarekin eta Sabin Osororekin harremanetan
Jesus Bilbao Aizpiri (1940) Elgoibar
1954an sortu zen Danobat lantegia eta bera hango bulego teknikoan hasi zen lanean 1956an. Bertan harreman ona egin zuen Felix Etxeberriarekin eta Sabin Osororekin. Haiek garai hartan euskaraz alfabetatzeko eskolekin hasita zeuden eta euskara bultzatzeko asmoekin zebiltzan. Nahiz eta lanean gero eta goragoko karguak lortzen joan eta bere lanean zentratuta ibili, Felixekin eta Sabinekin harremanetan jarraitu zuen beti eta euskararen inguruko mugimendu guztien berri izaten zuen: Elgoibarko Izarra, ikastola, bonuak... Felixekin izan zuen harremanaren adibide da, esaterako, berak proposatu ziola semeari Hasier izena jartzea.
-
Ikastola berria: Danobatek utzitako lur-saila, eraikina, diru-laguntzak...
Jesus Bilbao Aizpiri (1940) Elgoibar
Danobat lantegiak lur-sail batzuk zeuzkan erosita, lantegi berria egiteko, baina, autobidea egin zenean, harekiko distantzia nahikoa ez zegoela eta lur-sail horiek blokeatuta geratu ziren. Bera zen zuzendaritza-batzordeko buru eta sail horiek ikastolari ematea proposatu zuen. Ikastolaren eraikin berria egiteko prozesuan Araolazak zeresan handia izan zuen. Diru-laguntzak eskatzera Madrilera joatea komeni zela esan zion Jesusi, eta Jose Maria Arizmendiarrietaren laguntzarekin joan ziren Hezkuntza sailera. Madrilera egin zituen bidaietan konturatu zen fama txarra zuela gobernuan.