Gerraren eragina

  • Petra Goiti Gerraren ondorioak: ezkutatu beharra, ondasunak galtzea...

    Petra Goiti Goiti (1929) Mañaria

    Kobagorri kobazuloan ezkutatzen ziren gerratean, egun osoa pasatzen zuten bertan. Herria milizianoz bete zen eta baserrietatik ibili ziren eskean.

  • Jesus Artetxe Saturraranera, soldaduen arrantxo hondarrak jasotzera

    Jesus Artetxe Malaxetxebarria (1928) Patxi Etxaburu Ajarrista (1929) Ondarroa

    Gerra denboran, Jesus Saturraranera joaten zen jan bila. Frontea zazpi hilabetez egon zen handik gertu, eta arrantxo hondarrak lapikotxoren batean hartu eta etxera eramaten zituzten.

  • Jon Ander Zurikarai Kafea eta azukrea Eibartik kontrabandoan

    Jon Ander Zurikarai Atxa-Orbea (1933) Zaldibar

    Gerra sasoian ezkutuan joaten ziren Eibarko taberna batera falta zutena hartzera, kafea eta azukrea esaterako.

  • Maria Albizu Irizar Gerra hasiera Gaztelun

    Maria Albizu Irizar (1908) Leaburu

    Gerra hasi zenean, Gaztelun zegoen. Gorriak Leaburun izan ziren. Gero Tolosaldera pasa zen. Soldaduak Nafarroatik etortzen ziren. Etxean egoteko esaten zuten. Beraiek lanean jarraitu zuten, baina ez zuten beldurrik pasa. Nafarrak euskaldunak ziren. Soldaduak esnea eta arrautzen bila etortzen zitzaizkien.

  • Luzia Inzunza Gerra denbora etxean milizianoekin

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Gerra hasi zenean eskolari utzi egin behar izan zion. Egunez kobazuloetan gordetzen ziren, eta gauez etxeratu. Etxean milizianoei jaten eman behar izaten zieten. Itxarkundia batailoikoekin ondo konpontzen ziren, baina Perezagua batailoikoekin beti beldurrez ibiltzen ziren. Milizianoek ekartzen zuten arroza prestatzen zuten egunero jateko. Arrozez ase geratu zen Luzia gerra denboran.

  • Luzia Inzunza Neba Basurtoko ospitalera

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Gerra Zibilean bere neba bat zauritu zuten eta gauean etxera itzuli ziren neba zaurituarekin. Etxea soldaduz beteta aurkitu zuten. Mañariko botikinera eraman zuten neba, baina ospitaleratzeko beharra ikusi zioten eta Basurtora eraman zuten. Gurasoek ere Basurtora joan ziren eta beste umeek etxean geratu ziren amona itsua eta soldadu piloarekin.

  • Patxi Bolano Gerra garaian, etxea erre zieten

    Patxi Bolaño Olea (1927) Irun

    Meaka auzoan jaio zen, Arrizuretako baserrian. Gerra denboran erre egin zuten. Altxatu egin zuten berriro. Ezkondu arte bizi izan zen han. Etxea nolakoa zen, su baxuarekin.

  • Patxi Bolano Milizianoak etxean

    Patxi Bolaño Olea (1927) Irun

    Milizianoak etxean egon ziren. Lopetegi abizeneko bat hil zen han. Beraiek minetako etxe batera joan ziren. Aita etxean geratu zen, eta miliziano katalan bat ondoan izaten zuen.

  • Patxi Bolano Bonbekin jolasean, eskapada

    Patxi Bolaño Olea (1927) Irun

    Meazurin bizi zirenean, eskolara eta baserriko lanak izaten zituzten. Orduko jolasak: bonba batekin egin zuten eskapada. Gurpilekin jolasten. Beraiek egindako pilotak. "Barrenka".

  • Juan Joxe imaz Mujika Gerra hasi zenean, ez zuten beldurrik

    Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde

    Nazionalak Tolosan sartu zirenean, ez zuten pentsatu inork ezer egingo zienik, eta horrela izan zen. Bazter batean pistola bat aurkitu zuen Juan Joxek, eta errekete bati eman zion. Bere etxean ez zuten ideia politikorik.

  • Juan Joxe imaz Mujika Erreketeak Hernialden

    Juan Joxe Imaz Mujika (1919) Hernialde

    Hernialden erreketeak ibili ziren. Ez zuten beldurrik ere sentitu. Erreketeak inguruan ibiltzen ziren trintxerak eta egiten.

  • Eusebia Etxeberria Etxeko arto eta gariarkin taloak eta ogia

    Eusebia Etxeberria Amiano (1920) Gabiria

    Amak erakutsi zion oraindik umea zela labe-sua eta taloak egiten. Etxeko artoa eta garia Gabiriako komentuaren aldamenean zegoen errotara eramaten zuten. Bide luzea zegoen bertaraino. Lana bai, baina goserik ez zuten inoiz pasa. Gerraostean bai ordea, artoa eta garia kentzen zizkieten eta orduan ezin iritsita ibiltzen ziren.

  • Angel Gallastegi Gerra denborako kontuak

    Angel Gallastegi Egidazu (1932) Elorrio

    Frontea hurbil zuten, eta soldaduen sartu-irtena izaten zen etxean. Gurasoak Bilbo aldera joan ziren ihesi artaldea, behiak eta idiak hartuta. Bera etxean geratu zen senide batzuekin. Behi bat utzi zieten. Besaidetik behera sartzen ikusi zituen "nazionalak", bandera eta guzti.

  • Genara Eguren Gerra denbora

    Genara Eguren Amiano (1929) Elorrio

    Baserria kuartel gisa hartu zuten gerra denboran. Soldaduek esne kondentsatua eta gailetak ematen zizkieten. Familian, batzuk soldadu joan ziren, eta beste batzuk Bilbo aldera iheslari. Bera Gazetara; behi bat utzi zuten beren kontsumorako.

  • Dominga Irazola Gerra denborako oroitzapenak

    Dominga Irazola Arietaleanizbeaskoa (1919) Elorrio

    Gerra garaian, kuartelera eramaten zuen esnea. Soldadu batek helbidea eskatu zion behin; ez zion eman; baina, hala ere, haren gutuna jaso zuen.

  • Dominga Irazola Neba soldadua garia ereitera

    Dominga Irazola Arietaleanizbeaskoa (1919) Elorrio

    Neba soldadua baimenarekin etorri zen garia ereitera gerra denboran; baina 15 egunez euria egin zuen, eta eginkizuna bete barik itzuli zen. Gero berak goldaketak egin zituen eta garia hartu zuten.

  • Maria Igarza Milizianak

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

    Baziren milizianak, emakume soldaduak, Elorriokoren bat edo beste ere bai. Eurek ez zieten "Rojos" deitzen errepublikazaleei. Gero ikasi zuten hitza, "errebeldeak" sartu zirenean. Galdeketa zorrotza egin zieten. "Rojo pendón". Gelditze-agindua gauetan.

  • Maria Igarza Luebakietaraino joan neska-mutikoak

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

    Ia Kanpazarreraino joan ziren neska-mutikoak, jausi zen abioi bat ikusteko asmoz. Behin hegazkin batek ametrailatu eta ia garbitu zituen. Beldurra gorputzean sartuta geratu zaio betiko.

  • Martxel Eguen Gerra Elorrion

    Martxel Eguen Belar (1928) Elorrio

    Eskolarik gabe egon ziren hiru urtez. Zortzi urte zituen. Besaidetik bonbardatzen zituzten Intxorta eta Elorrio. 30 hildako.

  • Martxel Eguen Francoren soldaduak etxeko atea jotzen

    Martxel Eguen Belar (1928) Elorrio

    Frankistak Elorrion sartu eta baserriko atea jo ondorengo gorabehera latzak. Txakurrari tiroak, zakarkeria familiarekin. Mutikoak soldaduen artean.