Ihes egin beharra
-
Gerra garaian Bilbon
Juan Bautista Barandiaran Iturriotz (1928) Andoain
Gerra garaian, Mundakatik Bilbora joan ziren. Han goizean zopa ematen zieten jaten, baina Juan Bautistak ez zuen probatu ere egiten hura.
-
Santandertik Frantziara sorpresa eta guzti
Juan Bautista Barandiaran Iturriotz (1928) Andoain
Gerra garaian, Bilbotik Santander aldera joan ziren ihesi. Han jatekoa bilatzeko, frutak osten saiatu zen behin anaia, baina harrapatu egin zuten. Santandertik itsasontzi bat hartu zuten Frantzia aldera joateko, eta aita ere itsasontzi hartan joatekoa zela konturatu ziren azkeneko momentuan.
-
Frantzian bizimodu zoriontsua
Juan Bautista Barandiaran Iturriotz (1928) Andoain
Santandertik Frantzia aldera joan ziren itsasontziz: bi gau eta bi egun eman zituzten bidaian, eta zer jateko ematen zieten aipatzen du. Frantziara iritsitakoan, ogia banatzen ari ziren batzuk, eta beraiek lotsatuta zeuden ogi hura eskatzeko. Hainbat lekutan lo egin ostean, Dijon hirira iritsi ziren. Han futbol-taldea osatu zuten.
-
Aita fusilatu zutela esan zieteneko estutasuna
Joxe Manuel Erkizia Uria (1923) Andoain
Gerra hasi zenean, anaia bat frontera joan zen, 17 urte zituela; eta aita ezik etxeko beste guztiak Zumaiara joan ziren. Han zirela, aita fusilatu zutela esan zieten; baina gezurra zen. Zergatik esan zieten hori azaltzen du: aita ozta-ozta libratu zen heriotzatik.
-
Gerra garaian Zumaian, baserriko lanetan iaioa
Joxe Manuel Erkizia Uria (1923) Andoain
Gerra garaian, Zumaian egon ziren baserrian hilabete inguru. Han, baserrietako lanetan trebea zen Joxe Manuel; eta osabak apustuen bidez xaxatzen zuen. Gerora, Joxe Manuel hainbatetan joan zen Zumaiako baserrira Andoaindik, baserriko lanetan laguntzera.
-
Gerran babes bila hara eta hona
Luixita Sarasola Zumeta (1931) Lezo
Gerra garaia gogoan du: hegazkinak etortzen ziren, elizan babesten ziren, kanpaiak jotzen zituzten hegazkinak zetozela abisatzeko, Donostiara joan ziren Lezotik ihesi, Auxilio Socialera joan ziren, Lezora ezkutuan itzuli ziren...
-
Etxetik alde egin behar
Begoña Soba Landeta (1934) Zamudio
Milizianoak haien etxera joan ziren eta han ospitale bat egingo zutela esanez, alde egiteko eskatu zieten. Ganadua eta umeak hartu zituzten, eta Karrantza aldera jo zuten. Bidean, geltoki batean, bere neba galdu egin zen eta aitak atzera egin zuen umea bilatzeko.
-
Gerran anaiek pasatako estutasunak
Isabel Izagirre Aiastui (1936) Urretxu
1936ko abenduaren 28an jaio zen. Gerra garaian, etxeko anaia zaharrenek etxetik alde egin zuten. Babesteko, Bergarara joaten ziren. Orduko komeriak kontatzen ditu Isabelek.
-
Patxikonekoak Frantziara joan ziren, eta bueltan, etxea okupatuta
Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi
Patxikoneko baserrikoek txerria hil zuten behin eta beraien izekonera ekarri zuten, baina udaletxean entregatu beharra zegoen. Raimundita izeneko oiloa ere ekarri zuen bere izekok. Hala ere, gerora, Patxikonekoak Frantziara joan ziren, luzaro egon ziren bertan. Frantziatik bueltatu zirenean, etxea okupatuta aurkitu zuten, Errenteria auzoko batek okupatu zuen, bonbardaketan etxe barik gelditutako batek. Etxea libre geratu arte, beraien etxean egon ziren Patxikonekoak.
-
Anai-arrebak kartzelan edo Frantziara ihesi
Santi Madariaga Makoaga (1929) Morga
Anaia batek zazpi urte egin zituen soldadutzan eta Langileen Batailoietan. Beste anaia bat, beldurtia oso, ihesi joan zen Frantziara; eta, itzuli zenean, bi urtez eduki zuten kartzelan. Lau arreba Frantziara joan ziren ihesi.
-
Etxetik irten behar
Juana Bilbao Bolunburu (1933) Lezama
Gerra Txorierrira heldu zenean, animaliak hartu eta patronatura ihes egin zuten. Amama, berarekin, guztion atzetik zihoan furgoneta batean. Furgoneta apurtu eta Juana korrika irten zen Santo Domingorantza. Bi egunean aterpe batean gelditu ziren. Bere lehengusinak dio Santo Domingoko bidean, bidetik jarraitzeko gorpuak kendu behar zirela erditik entzunda duela.
-
Gerra hasierako oroitzapenak; osaba karlistaren bila etorri ziren
Valeriana Zabala Goikoetxea (1925) Altzo
11 urte zituela, gerra hasi zen. Beasain aldetik gerra zetorrela esaten zuten eta jendea etxeetatik alde egiten hasi zen. Osaba karlista baten umeak etxean zituzten eta haren bila nola etorri ziren gogoan du. Gauez izebak eta umeek Nafarroara ihes egin behar izan zuten.
-
Gerratik ihesi
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Elosun hainbat herritar hil zituen gizonaren inguruko kontu batzuk azaltzen ditu. Gregorio meza laguntzen zegoela, bonba batek elizako horma jo zuen. Nafarratetik ganadu guztiekin ihes egin eta aitaren jaiotetxean babestu ziren, Elosun. Elosutik Ubidera eta handik Zeanurira jarraitu zuten ihesi.
-
Bilbotik basorik baso itzuli ziren
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Lehengusuarekin faxistak nondik ote zetotzen begira zegoela "Quinta Columna"koek tiro bat bota zioten. Kalean tiro egin eta hilda utzi zuten beste mutiko bat. Bilbotik basorik baso itzuli behar izan zuten Elosura. Lehenengo gaua Bedia herrian eman zuten.
-
Aita Gorbeian artzain
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Aita kartzelatik irten eta gero, Gorbeiara artzain joan zen, eta Guardia Zibilak eskuak lotuta ekarri zuen Ubidera. Gerra uztailean hasi zen, eta azaroan ebakuatu zituzten Trapagaranera.
-
Gerrako ebakuazioa
Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta
Gerra garaian Leonor ebakuatuta joan zen herritik kanpora bere bi lehengusina lagun zituela. Agirre lehendakariaren eskolta zen bere neba bat eta hark lagundu zien. Sukarrietatik Bakiora joan ziren handik Bilbora eta Ortuellara joan aurretik. Ortuellan koinata eta haren umeekin egon zen, miñoien kuartelean. Egoera txarrean egon ziren, zubi azpian ere egin behar izan zuten lo.
-
Neba presoaren umeak jagoten
Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta
Leonor eta bere lehengusinak neskak zirelako joan ziren ebakuatuta gerra garaian. Miñoia zen bere nebak gomendatuta egin zuten alde, izan ere mairuen beldur ziren, hauek neskatila gazteak erasotzen zituztelakoan. Ortuellako miñoien kuartelean egon ziren eta han azaldu zitzaizkien gero bere ama eta izeko ere. Handik Carlton hotelera joan ziren, han egon baitzen bere neba, Eusko Jaurlaritza egoitzan. Bere nebak bi ume txiki eta emaztea ere zituen han eta ume bat beraiekin bueltatu zen etxera. Neba preso eraman zutenean Iruñeara, koinata ere Iruñeara joan zen neskame eta Leonorrek zaindu zituen bere bi ilobak.
-
Ebakuazioan erasoen erdian kalera irten zenekoa
Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta
Leonor eta bere lehengusinak neskak zirelako joan ziren ebakuatuta gerra garaian. Miñoia zen bere nebak gomendatuta egin zuten alde. Ortuellara zahiz beteriko kamioneta batean eraman zituen nebak. Ortuellan txarto pasatu zuten. Behin zeuden lekutik irten zen lehengusina batekin kanpaiak entzuterakoan. Teniente batek kalean ikusi eta zakuz beteriko babesleku batean sartu zituen. Tarte hartan, beste lehengusinak eta koinatak hilda zeudela uste zuten.
-
Mendiko txabola batean gerra denboran
Manuela Uriondo Ipiña (1922) Zeberio
Gerra denboran ez zuten kanpora ihes egin. Mendiko txabola baten egon ziren gordeta. Bonbardaketak izan ziren Zeberion eta hainbat zauritu eragin zituzten.
-
"Kanpokoak etxean eta bertakoak urrinago joanda"
Manuela Uriondo Ipiña (1922) Zeberio
Iheslariak izan zituzten etxean, Zeberioko beste etxe askotan bezala. "Kanpokoak etxean eta bertakoak urrinago joanda". Ganaduak eraman zituzten txabola batera, baina eurak etxera etortzen ziren lotara.