Ihes egin beharra
-
Otxandiotik Bermeora Bilbo aldera joateko ebakuatuta
Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo
Gerran Otxandioko borroka bizi ostean, etxera bueltatu zen. Jesusek ez zuen gerra aritzeko adinik eta ezin izan zuten derrigortu. Bermeora etorri eta ebakuazioa etorri zen. Bilbora aldera joan ziren orduan babes bila aitagaz batera. Ama eta bi arrebak etxean geratu ziren. Portugaletera heldu ziren itsasontzi batean eta ontzian bertan gelditzeko esan zien arrantzale bezala.
-
Itsasoan ebakuatuta jasandako erasoak
Jesus Arkotxa Mendiluze (1922) Bermeo
Gerra Zibilean aitagaz batera joan zen ebakuatuta ontzi batean. Arrantzale bezala egoteko esan zien, baina Jesusek ez zuen horretarako baimenik eta Bilboko komandantziara joan zen paperak egitera. Bertan ere bonben erasoak izan zituzten eta ontzia metrailaz beteta izan zuten. Orduan bizi izandakoak kontatzen ditu. Azkenean Santanderrera joan behar izan zuten.
-
Gerra hasiera Errenterian: ihesa eta erresistentzia
Jesus Aranburu Oskoz (1918) Errenteria
Gerra hasieran, jende asko ihesi joan zen herritik Bilbo aldera. "Guardia de asaltoak" Errenterian sartu zirenean, ama bat eta bere bi seme hil zituzten. Errenterian erresistentzia pixkanaka antolatu zen.
-
Gerran bapore denek egin zuten alde
Inas Munitiz Lartitegi (1925) Bermeo
Italiarrak Bermeora heldu orduko, baporeak Bilbo aldera joan ziren. Nazionalak Bilbora hurbildu zirenean bueltatu ziren asko etxera; baina gerrako itsasontziak zaintza egiten egon ziren, eta asko atxilotu zituzten horrela.
-
Nagusiek herritik alde egin, eta txikiak bakarrik gelditu
Bitore Urkijo Egarista (1925) Bermeo
Soldadu italiar asko egon ziren Bermeon, baina horiek ez ziren txarrenak. Eurak be gezur bidez ekarri zituztela dio. Bere etxekoek salbokondukto barik egin zuten alde Santanderrera eta Frantziara. Euskaldun asko egon ziren batera. Bitorek ere alde egin nahi izan zuen, baina ahizpa txikiarekin gelditu behar izan zuen etxean; aita nagusienekin joan zen.
-
Bermeoko portua ebakuatu beharra
Anastasia Ormaetxea Ormaetxea (1927) Bermeo
Sekula ez da ibili portuan, nahiz eta gurasoak armaginak izan. "Saturno" izan zen beraien baporea. Gernikako bonbardaketaren ostean, portua ebakuatu behar izan zuten beldurrez; Bilbora erriora joan zen bere aita. Bere ahizpa aitaren bila joan zen, baina azkenean Bartzelonatik zehar Frantzian bukatu zuen.
-
Bi fronteren erdian etxea utzi behar
Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo
Bi fronteren erdian egon ziren Sollubeko bataila ezagunean. Gizon batek etxea utzi behar zutela esan zien. Ganadua hartu eta burdian joan ziren Meñakara. Meñakabarrenan 19 egun egin zituzten. Beraien aurrean hil zen bertako 16 urteko mutikoa bala galdu batek jota.
-
Gerran, baserria utzi eta zoroetxera joan behar
Emilio Ibinagagoitia Zabala (1928) Bermeo
Gerra Zibilean, etxea utzi eta herri aldera joan ziren baserritik. Bermeoko ospitalean, zoroetxean, egon ziren eta bertan jaio zen bere anaia. Beste bi anaia osabarenera joan ziren Bakiora. Beraien aitak brusa zuria aldean zuela zaintzen zituen gaixoak; horrelako uniformeagaz ikusita errespetua izaten zieten gaixoek. Zortzi egunetara etxera bueltatu ahal izan ziren.
-
Lehengusu ministroa erberteratua
Begoña Arana Bengoetxea (1922) Pilar Arana Bengoetxea (1911) Bermeo
Beraien lehengusu bat gerra garaian nekazaritza ministroa izan zen. Mugaz bestaldera joan behar izan zuen eta beraien etxearen eta dendaren ardurak eurek hartu zuten.
-
Donibane Lohizunen biltegi batean bizitzen
Pedrotxo Urizberea Emazabel (1922) Donostia
Erbestetik etorri, Donibane Lohizunetik, eta berehala hasi zen itsasoan. Han ez zuen baimenik itsasoan aritzeko. Biltegi batean bizi izan ziren han hasieran eta gero etxea aurkitu zuten.
-
Gerraostean, Arrasatera berriro
Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio
Frontea Arrasatetik joan zenean, Oñatitik Arrasateko Mendi Etxebarri baserrira bueltatu ziren. Denbora horretan, baserria hutsik egon zen. Gerra denboran, soldaduek bederatzi "muelle" eta bederatzi koltxoi eraman zituzten. Baserrian, sekulako belartza hasita zegoen, eta haiek moztu eta Oñatira eraman zuten belarra; hango ganaduarentzako.
-
Aitajauna milizianoetatik ezkutatu
Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio
Gerra denboran, Arrasaten frontea egon zen. Gerrak ez zuen hain gogor jo Oñatin. Arrasaten milizianoak ibili ziren. Mariaren aitajauna milizianoek ez atxilotzeko errekan ezkutatu zen. Ezkutuan zela, txakurrarekin izandako gorabehera kontatzen du.
-
Aita, fusilamendutik ihesi, `Gaztelutarra´ baporean
Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo
1937an ebakuazioa egon zen, tarteka jendea fusilatzera eramaten zutelako. Derioko hilerrira eramaten zituzten. Zulo handi bat egin eta han sartzen zituzten denak. "Fosas comunes". Bere aita milizianoa zen eta`Gaztelutarra´ baporean Kantabria aldera ihes egin behar izan zuen, beste askoren antzera.
-
Batzuek ihesi egin zuten gerra hasieran
Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain
Nafarrak sartuko zirela abisatu zutenean, batzuek ihes egin zuten; baina Demetrioren familiakoak ez ziren mugitu. Ondoko baserrikoek Tolosako senide batzuk jasota zituzten.
-
Milizianoek ganaduak erosi
Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein
Aitak idiekin joan behar izaten zuen Kalamuako frontera. Frontea pasatu zenean idi bikotea eta txahal bat kendu zizkieten. Diru zuria eman zieten trukean, baina hura ezin zuten inon erabili. Askok etxetik irten behar izan zuten. Itzuli zirenean behar itzela eduki zuten etxea garbitzen.
-
Gerra hasi zenean, aita gaixo eta familia etxean
Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta
Gerra hasi zeneko garaia gogoan du: aita gaixo zegoen baserrian eta harekin gelditu ziren; gorriak zetozen eta inguruetako jendeak ihes egiten zuen apartatutako baserrietara. Aita hil zenean, elizara eraman gabe lurperatu zuten, gorriek herria hartuta zeukatelako.
-
Legorretako gazteak arma bila eta nazionalisten buruzagiak ihesi
Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta
Baserrietara ez zen soldadurik sartu. Legorretako gazteak etxeko armak biltzen aritu ziren. Nazionalisten buruzagiek ihes egin behar izan zuten Francok indarra hartu zuenean.
-
Gerran, amamaren etxera
Isabel Etxanobe Oteiza (1926) Mañaria
Gerra Zibilean frontea hurbil izan zuten. Balak etxe barruraino sartzen ziren. Baserria utzi eta herri aldera joan ziren amamaren etxera; Urkuletako auzoa hustu egin ei zen. Bitartean, soldaduak-edo egon ziren beraienean, eta tximinia erre zieten.
-
Habana itsasontzian Belgikara
Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria
Bere jaiotetxeko izena duten abizendunak ezagutu zituen eskolan. Mañariko eskolan gerra denbora arte ibili zen. Gerra Zibilean Belgikara joan zen Habana itsasontzian. Capbretonen (Frantzia) 2 hilabete egin ostean joan ziren Belgikara, 2 urte egin zituen bertan. Hiru neba-arreba joan ziren. Bere anaia Alemanian hil zen. Gaztelania eta frantsesa ikasi zituzten bertan.
-
Belgikako bizimodua
Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria
Gerra Zibilean, neba-arrebekin batera egon zen Belgikan. Abade euskaldun batzuekin egon ziren bertan. Ezpata-dantza ikasi zuten bertan eta herririk herri aritzen ziren. 24 ume egon ziren abade horiekin eta askok ez zekitenez euskaraz bertan ikasi zuten gaztelania. Bi urtetara bueltatu ziren. Euskadiko Gobernuak umeak ebakuatzeko baliabideak errazten zizkieten familia abertzaleei. Eskola ere abade horiekin ikasi zuten.


