Ihes egin beharra
-
Gerran Bilbora eta Trapagaranera
Pilar Askorbebeitia Urigoitia (1932) Miren Gallastegi Ajuriagerra (1932) Otxandio
Gerra etorri zenean, Pilarren familiakoak Baltzolako kobara joan ziren, eta handik Lezamara. Eguna Begoñako babeslekuan ematen zuten, eta gaua Lezaman. Hiru ahizpak elkarrekin egiten zuten lo han kuma batean. Aita babeslekuak egiten jardun zen Bilbon. Mirenen familiako batzuk etxean geratu ziren, baina bera eta hiru ahizpa amamarekin Trapagaraneko baserri batera joan ziren.
-
Gerra hasi zenean, Bermeora
Antxoni Etxarri Gereño (1932) Pasaia
Gerra garaian ama zazpi seme-alabarekin Bermeora joan zen eta handik Lekeitiora. Laster bueltatu ziren, aita bila joan zitzaielako.
-
Zumaiako familia asko Santoñara ihesi
Akelino Elosua Zubimendi (1913) Zumaia
Zumaiar asko joan zen boluntario batailoietara. Donostiara joaten ziren asko. Honen inguruko kontuak. Unerik gogorrena herria ebakuatu behar izan zutenekoa izan omen zen berarentzat, gurasoak Zumaian geratu zirelako. Itsasontzia prestatu eta herriko jende askok alde egin zuen. Ontzigintzari esker, Santoñarekin harremana zuten eta familia asko Santoñara joan ziren. Santoñan ihes egindako aberats baten etxean egon ziren zumaiarrak.
-
Kamioi batean ihesi Lezamara
Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta
Aitak, soldaduengandik ihesi, Balmasedara egin zuen alde. Kaleetan, kontrolak egoten ziren. Jose Luis eta etxekoak Elorriotik Elgetara joaten ziren arraina erostera. Zornotzara kamioi batean ihes egin, eta handik Lezamako etxe batera joan zen bi asto hartuta, oinez.
-
Frantziako baserrian, inprentan lanean
Jose Luis Arantzeta Arregi (1925) Elgeta
Burgostik 400 metrora egin zuten lehen geldialdia eta handik La Rosellara eraman zituzten. Frantzian baserri batean egon ziren, umezurtz, ministro eta politikoen seme-alabekin. Han zegoen denboran inprenta batean lanean aritu zen aprendiz modura.
-
Martxoaren 31ko bonbardaketa eta ebakuazioa
Miren Agurtzane Irigoras Gaintza () Durango
Martxoaren 31ko bonbardaketa eta ebakuazioa
-
Gerran Bartzelonara ihesi
Edurne Ansorregi Lopez (1935) Mutriku
Aita desagertuta, amonak (amaren amak) Bartzelonara eraman zituen Edurne, bere ama eta honen bi ahizpa. Vic-en zeudela, ahizpa txikia jaio zen denda bateko ganbaran.
-
Gerrako kontakizun tristeak
Mutriku
Aita bisitan joan zitzaienean, babeslekuko haur guztiak sarnarekin zeuden. Aitak alaba horrela ikusita, berarekin eraman zuen zortzi egunez itsasora. Sufrea sarnarentzat ona zenez, ama haren bila joan zen Eusko Jaurlaritzako delegatu batengana. Honek esan zion sufrea bonbak egiteko behar zutela baina ezkutuan, soldadu batek zakutxo bat eman zion. Handik irtetean, hegazkinak agertu ziren eta bonbak bota zituzten. Amarekin zihoan laguna bertan hil zen.
-
Gerran desagertutako osaba agertu zenean
Edurne Ansorregi Lopez (1935) Mutriku
Amonarekin Barakaldoko udaletxearen plazara joaten zen desagertuta zegoen Vicente semearen berri izatera. Hogeita hamar urte pasa zirenean, osabaren berri izan zuten eta Nizan bizi zela jakin zuten. Ama eta beste osaba bat joan ziren bera bisitatzera. II.Mundu Gerran parte hartu zuen eta goi-mailako militarra zen. Inoiz ez zen familiarekin kontaktuan jarri, mehatxatuta zegoelako. Denbora oso gutxira hil zen.
-
Gerrako umea izandako izebak ez zuen etxera bueltatu nahi
Edurne Ansorregi Lopez (1935) Mutriku
Gerra garaian, izeba Isabel eta Eva Ingalaterrara bidali zituzten arren, amonak erreklamatu egin zituen. Isabelek 15 urte zituen eta eskolara joaten zen. Eva aldiz, emakume batekin bizi zen eta bueltatu zenean, inoiz ez zen hemengo bizitzara moldatu. Ingalaterran pozik bizi zen, ez zuen goserik pasatzen, ez zitzaion ezer falta...
-
Aita Hendaian, ama Mutrikun
Angelita Osoro Urresti (1953) Mutriku
Aita eta ama nola ezagutu ziren kontatzen du. Ezkondu eta denbora gutxira, aitak Espainiako lurraldea 24 ordutan utzi behar zuela esaten zuen jakinarazpena jaso zuen eta Hendaiara joan zen. Bederatzi hilabetez egon zen eta ama astebururo joaten zitzaion bisitan. Behin, Meliton Manzanasek altua eman zion eta ezin izan zen mugaz bestaldera pasatu.
-
Hiru milio pezeta abokatuetan
Angelita Osoro Urresti (1953) Mutriku
Aita Espainiatik kaleratua zegoenez, Panamara bizitzera joan ziren eta han kafetegi bat zabaldu zutenk. Aitak hiru milio pezeta gastatu zituen abokatuetan, Espainiara itzuli ahal izateko. Mutrikuko norbaitek salatu zuela aita uste du Angelitak.
-
Gerra garaian aitita bi urtez Arjelen
Pilartxu Etxabe Zubizarreta (1932) Carmen Muniategi Muniategi (1921) Gautegiz-Arteaga
Gerra garaian, Pilartxuren amak ez zuen jakin bere aita non zegoen bi urtez. Arjelen egon zen. Bere ama Nabarnizekoa zan eta baserriko alaba zenez handik jaso zuen etxerako jatekoa, beharrizan askoko garaia izan zen-eta. Gerra garaia ondo gogoan dute Carmenek eta Pilarrek, Pilartxuk ez horrenbeste.
-
Gerra Zibila Aulestin
Elisabet Aretxabaleta Goikoetxea (1921) Markina-Xemein
Ama Aulestikoa zuen eta gerra han pasatu zuten. Bost neba-arreba eta ama egon ziren bertan. Beste ahizpa eta gerran hildako neba Markinan gelditu ziren aitarekin. Aitaren zapata-tailerrera larrua eskas heltzen zen. 1938. urtera arte egon ziren Aulestin. Gerra Zibilean Aulestin egon zen eta handik neskame joan zen. Mertzedeko mojek aurkitu zioten lana Gasteizko etxe batean. Bere senitarteko batzuk Gernikatik ihesi etorri ziren Aulestira.
-
Hainbat batailoi herrian
Elisabet Aretxabaleta Goikoetxea (1921) Markina-Xemein
Bere osaba izan zen gerra denborako alkatea; baina erbestera joan behar izan zuen, eta 15 urtez egon zen kanpoan. Bere aita gasolindegiko arduraduna izan zen. Komentuak-eta batailoiz bete ziren, asko boluntarioak izan ziren; horietako batzuk aipatzen ditu.
-
Bonbetatik ihesi
Juan Kruz Garate Garate (1926) Otxandio
Bonbardaketa ikusi zuteneko oroitzapenak gogoan ditu: zelaietan babestu ziren gauera arte; zaurituen bila etorri zirenean, jendeak Otxandiotik alde egin nahi izan zuen eta beraiek nola moldatu ziren azaltzen du.
-
Gerran Gueñesera ihesi
Maria Irazabal Izundegi (1921) Muxika
Gerratean Gueñesera joan ziren, bertako Casa Gotira. Inguruko denak bertako edo Gordexuelara joan ziren. Bi hilabetez egon ziren bertan.
-
Gerran Kastrexana aldera ihesean
Felix Bilbao (1932) Morga
Gerra garaian etxetik alde egin behar izan zuten. Aititak oiloak-eta hartu eta denak joan ziren gurdi batean. Aizkora bat hartu eta oilo batzuei kokota ebaki zien. Zamudio aldera joan ziren Kastrexanara heldu aurretik. Kastrexanan, erreka ondoan, egon ziren bi hilabetez. Trenbide azpian babesten ziren, bonbak jausten hasten zirenean. San Ageda ermita ondoan bere osaba bat hil zen. Bilboko Areetan ere egon ziren, kale gorrian lotan.
-
Nazionalak sartzean, itsasotik ihes egiten
Manuel Goenaga Osa (1923) Mutriku
Gerra hasi zenean, Mutrikuar askok moilatik ihes egin zuten itsasontzietan. Normalean gauetan ateratzen ziren. Kofradiako kontuak. Soldadu eta milizianoak ere ibiltzen ziren moilan batzuetan. Nazionalak Mutrikura sartu zirenean jende askok alde egin zuen.
-
Lemoara ihesi
Domingo Euba Sagastigordia (1924) Amorebieta-Etxano
Milizianoek etxe inguruan hogei egun egin ostean, handik alde egiteko agindu zieten Domingo eta etxekoei. Zubiak apurtu zituztenez, ezin ziren bidez inora joan. Lemoara joan ziren.


