Ihes egin beharra

  • lucia farras Aita Argeles-etik Gursera eta Gurs-etik Biarritzera

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Aita Argelès eta Gurs-eko kontzentrazio-esparruetan egon zen. Gero Euzko Jaurlaritzak Biarritz ondoan atondutako etxe batera eraman zuten, izeba moja bati esker. Hainbat bergarar elkartu zen han: Unzurrunzaga, Amenabar, "Baxarte", Luis Perez...

  • lucia farras Capvern-en familia elkartuta

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Biarritzetik Tarbes ondoko Capvern herrira eraman zuten. Han familia elkartuta egon zen. Aitak egunez kanpoan lan egiten zuen eta gauean etxeratzen zen. Bi bergarar ekartzen zituen domeketan bazkaltzera. Amak garbitzen zizkien arropak. Askako izotza apurtu behar izaten zuen arropak aklaratzeko. Etxetik astebeterako irteten zirelakoan eta ia lau urte egin zituzten hortik zehar. 1936an irten ziren eta 1940an itzuli.

  • lucia farras Ama-alabak Bergarara, aita Bartzelonako kartzelara

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Canfranc-etik zeharkatu zuten muga amak eta hiru alabek. Autobusean ekarri zituzten Donostiara. Komisarian mila paper egin eta gero heldu ziren etxera. Aita Frantzian geratu zen, baina handik gutxira, bere kontrako kargurik ez zegoelakoan, itzultzea erabaki zuen. Bila joan zitzaizkion Canfranc-era Bergaratik, baina muga zeharkatu bezain laster atxilotu eta Huescako kartzelara eraman zuten. Handik Bartzelonako Modelora.

  • Maria Ibarguren Gerran erreketeekin izandako tratua

    Maria Ibarguren Iparragirre (1922) Azpeitia

    Gerra hasi zenean, anaiak mendian ziren; etxera deitu zituzten eta ezkutatuta edukitzen saiatu ziren. Francoren aldeko soldadu bat etxean izan zuten behin. Etxeko oilo guztiak kendu zizkieten erreketeek.

  • Joxe Esnaola Aita Altzagara alde eginda

    Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia

    1934an, Joxe Mariren aita Altzagara joan zen senide batzuen etxera, ezkutatzera.

  • Joxe Esnaola Baserritik ihesi

    Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia

    Gerra denboran, auzoko bat arto soroan hiru egunez ezkutatuta egon zela kontatzen du. Baserritik ihes egin behar, eta Joxe Mariren aitak auzoko batzuk Ordiziara eraman zituen.

  • 1634 Lehengusuen baserrira, bonben beldurrez

    Inazio Albizuri Etxaniz (1928) Azpeitia

    Bonben beldurrez, ihes egin zuten baserritik. Lehengusuen baserrian, Agiten, 15 egun pasa zituzten. Baserri hori bakartuta zegoen. Beren baserrira ez zuten bonbarik bota, baina Loiolara bai. Loiolan milizianoak egon ziren, eta bertan zuten janarien gordailua.

  • Pedro Agirre Gerra hasieran, ganadua konfiskatzen

    Pedro Agirre Unanue (1938) Santiago Agirre Unanue (1926) Azpeitia

    Santiagok ezagutu zuen gerra eta orduko oroitzapenak gogoan ditu. Tropak etorri eta txahalak eraman zizkietenekoa kontatzen du. Gordeta zeuden gizonek ihes egin zuten orduan.

  • Begona Gabilondo Bilbotik Santanderrera

    Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia

    Aita Bilbon zegoen, apaiz baten etxean, eta apaizak etxe bat ipini zien. Ez zuten denbora asko egin Bilbon, baina josten ikasten ibili zen. Beste bi ahizpak erizainei laguntzen ibili ziren, ospitalean. Bilbotik Santanderrera joan ziren, eta han lurrean egin zuten lo bi egunez, etxe huts batean.

  • Telesforo Oiarbide Gerra garaian bazuten elkarren berri

    Telesforo Oiarbide Zabaleta (1923) Hernani

    Gerra garaian ere jakitzen zen baztarretan gertatutakoaren berri. Egunkariek ere zabaltzen zituzten berriak. Gernikatik inguruko baserri batera ihesi etorri ziren eta berak baserriko lanak egiten zizkien, morroi moduan.

  • Antonio Lizeaga Errefuxiatuak Epeleko Etxeberrin

    Antonio Lizeaga Arrieta (1932) Hernani

    Gerra ondorenean, errefuxiatuak eta denetarikoak izan zituzten Epeleko Etxeberrin.

  • Karmen Errarte Erzilla Gerra denboran, urtebete Eltziegon

    Karmen Errarte Erzilla (1924) Arrasate

    Gerra denboran, Karmenek urtebete Arabar Errioxako Eltziego herrian pasatu zuen Arrasateko familia batekin. Han egon zen denboran euskara ahaztu zuen, eta etxera bueltatutakoan ez omen zuen euskara ulertzen. 12 urte inguru zituen orduan.

  • Karmen Errarte Erzilla Adolfo Gomezekin Eltziegora

    Karmen Errarte Erzilla (1924) Arrasate

    Gerra denboran, Karmen Arabar Errioxako Eltziego herrira joan zen Adolfo Gomez musikariarekin. Gomez Karmenen amaren esne-bezeroa zen, eta beraiekin eraman zuten 15 egunerako, baina urtebete inguru egin zuen han. Eltziegon, gerrako hegazkinak pasatzen bakarrik ikusten zituzten. Herriko errepublikar batzuk hil zituztela kontatzen du.

  • Maria Ormaetxea Goitana Kalera ihesi

    Maria Ormaetxea Goitana (1922) Arrasate

    Goizeko seietan, kalera ihes egin zuten. Olaben etxean jaten ematen zieten, baina ezin zuten bertan lo egin. "Bar Errasti"ko etxea hutsik zegoen, eta bertan egon ziren abenduko hogeita bat egunetan. Handik Arrasate okindegi ondoko etxe zahar batera pasa, eta zazpi hilabetez egon ziren, Eguskitza baserria bista-bistan zutela.

  • Juli Berezibar Arabaolaza Oñatira ihesi, eta handik Hondarribira

    Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate

    Hondarribian, senide batzuen etxean bizi zen. Hango oroitzapen onak ditu. Arrasatetik Oñatira ihes egin zuten, eta handik Hondarribira joan zen Juli. Gerra baretu zenean bueltatu zen etxera.

  • Juli Berezibar Arabaolaza Oñati oso lasai gerra garaian

    Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate

    Oñatin egon zirenean, gerratik babesteko ondo pasatu zuen. Handik Hondarribira joan zen, patrikan lau zilarrezko ogerleko zituela. Oñatiko lasaitasuna gogoratzen du. Lau senide egon ziren Uztargilearen etxean babestuta.

  • Pilar Mujika Arana Izeba fusilatu zuten Oiartzunen

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Gerra denboran, Bilboko Begoña auzora ihes egin zuten; baina aitaren atzetik zebiltzanez, Santanderrera joan ziren. Handik hanka egin behar izan zuen aitak, bizirik jarraitzeko. Aita abertzalea zen. Bere arreba Paula Oiartzunen fusilatu zuten.

  • Pilar Mujika Arana Ama pontekoa bonben azpian

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Aita gerran beti ihesi ibili zen. Bilboko Begoña auzoan gordeta zeudela, etxean ume bat jaio zen. Pilar izan zen ama pontekoa, eta gogoan du elizara bidean gertatu zen bonbardaketa. Aitajauna zen Pilarren aita pontekoa, eta ezkondu eta gero ere egiten zion "karapaixoa" (Pazko-opila).

  • Pilar Mujika Arana Begoñako baserri batean babestuta

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Begoñan baserri batean egon ziren, eta Bilbora esnea banatzen laguntzera joaten zen Pilar. Hasieran, baketsu zegoen Bilbo; baina, Artxandatik bonbardaketak hasi zirenean, Santanderrera joan ziren.

  • Pilar Mujika Arana Bonbardaketa egunean Durangon zeuden

    Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate

    Bilbon tuneletan gordetzen ziren. Durangoko bonbardaketa egunean, Pilar eta bere familia Durangon zeuden. Bonbardaketa beldurgarria izan zela dio. Begoñatik Santanderrera autobusez joan ziren, beste hiru senar-emazte arrasatearrekin. Santander hiriburuko kale-etxe batean egon ziren.