Ihes egin beharra
-
Fraideak aita salatu zuenekoa
Pilar Mujika Arana (1919) Arrasate
Sei hilabete zeramatzaten Santanderren aitak ihes egin behar izan zuenean. Aitajaunari deitu zioten eta honek kudeatu zuen familiaren buelta Arrasateraino. Fraide karlista batek aitari salaketa jarri zion tailerreko dirua lapurtzeagatik. Dena gezurra zela frogatu zuten.
-
Gerra garaian Oñatiko kolegioan
Kontxi Etxebarria Axpe (1923) Arrasate
Gerra garaian Oñatin egon zen kolegioan. Bere anaiak bi soldadu eta bat kartzelan egon ziren.
-
Ahizpa gerrako ume
Agurtza Osa Etxebarria (1930) Ondarroa
Agurtzaren ama, neba eta ahizpa Frantziara joan ziren Gerra Zibilean. Bere ahizpa familia batek hartu zuen; nebak, ostera, ez zuen amagandik banandu nahi eta beragaz bueltatu zen etxera. Ahizpa han gelditu zen eta gerrako ume bezala ez zen sekula etxera bueltatu. Bere amak beti pentsatu zuen alaba hura egunen baten etxera ekarri ahalko zuela bueltan. Hala ere, beti izan dute hartu-eman asko.
-
Gerran aitita alkatea zenez, herritik alde egin behar
Gregorio Madariaga Lamariano (1930) Antzuola
Beraien aitita herriko alkatea izan zen. PNVkoa zenez, Gerra Zibilean familia guztiak Antzuolatik alde egin behar izan zuen. Sei hilabetez 40 bat lagun Bermeon egon ziren. Nazionalek Bermeo hartu eta Bilbon egon ziren beste hilabetez. Bermeon eta Bilbon, bietan, Ertzilla kalean egon ziren. Artxanda hartu zutenean, Santander aldera joan ziren. Bidean, Limpiasen (Ladero ondoan) egon ziren bizpahiru egun. Gogoan du Jose Antonio Agirre lehendakaria Laderoko hondartzan jaitsi zela hegazkinez. Santanderren andreak, umeak eta gizonezko batzuk itsasontzian sartu eta Frantziara joan ziren.
-
Frantziako bizimodua eta Antzuolara itzulera
Gregorio Madariaga Lamariano (1930) Antzuola
Gerra Zibilean, aitita Antzuolako alkatea zenez, herritik ihes egin behar izan zuten. Batetik bestera ibili ostean, Santanderren andreak, umeak eta gizonezko batzuk itsasontzian sartu eta Frantziara joan ziren. Lot departamenduan egon ziren bizitzen, aitita, amama, beraien lau alaba eta hainbat ume, Gregori tartean. Bere izeko zaharrena frantziar batekin ezkondu zen bertan. Denbora nahikotxo egon ziren bertan. Amama lehenago bueltatu zen etxera. Gero beraiek bueltan zetozela, elgorriak jota Irungo gurutze gorrian egon ziren berrogeialdian Antzuolara heldu aurretik. Aitita beranduago etorri zen.
-
Ama ezin Antzuolara bueltatu
Gregorio Madariaga Lamariano (1930) Antzuola
Gerra garaian aitita Antzuolako alkatea zen eta familiako kideak herritik bota zituzten. Bere ama ere bota zutenez, erbestetik bueltan ezin izan zuen herrira sartu eta Zeraingo baserri batean egon zen. Beraiek, umeak, osaba-izekoekin egon ziren bitarte horretan.
-
Antzuolako ikurrinak Frantziara eraman zituen izekok
Gregorio Madariaga Lamariano (1930) Antzuola
Bere aman ahizpa bat Antzuolako PNVko emakumeen presidentea zen. Gerran ihesi zihoazela ikurrinak eraman zituen Frantziara.
-
Santanderretik Frantziarako bidaia
Gregorio Madariaga Lamariano (1930) Antzuola
Gerra garaian, Santanderretik Frantziara eraman zien itsasontzia Txinako merkataritza-ontzi bat izan zen. Bidean Almirante Cerverak gelditu zien, baina errefuxiatuak zirenez aurrera joaten utzi zien.
-
Gerran Frantziara ihes egin beharra
Julian Maguregi Amesti (1924) Markina-Xemein
Hogeita hamaseian Markinatik Deriora eraman zuten "Esperanza" fabrika, harik eta Franco pasatu arte. Julianen arrebak eta anaia Deriora joan ziren beharrean. Handik Santanderrera joan behar izan zuten eta gero Frantziara. Urte betera itzuli ziren. Itzuli ziren asko kartzelara sartu zituzten eta beste batzuei ilea moztu zieten.
-
Zigor gogorrak familiakoentzat gerran
Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein
Gerrako urteetan gogor zigortu zuten Laurentziren familia. Osaba Markinako alkatea izan zen eta ihes egin behar izan zuen. Beste osaba bat fusilatu egin zuten eta aita kartzelan egon zen, San Kristobalgo fuertean. Bertan, gazte gehienak gosez eta hotzez hil ziren, baina aita bizirik irten zen.
-
Gaztelaniaz Ameriketako doinuarekin
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Ameriketara bost urterekin heldu zen. Han ikasi zuen gaztelania, hangoa eta hango doinuarekin.
-
Ameriketan bizitza teknikolorez, Bilbora heldu eta zuri-beltzean
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
13-14 urteko gazteentzat berdintsuak dira zenbait bizipen munduko parte gehienetan. Ameriketan bizitza teknikolorez ikusten zuen, Bilbora heldu eta zuri-beltzean. Hiri zikina eta abandonatua zen. Autoak han zernahi mota eta koloretakoak, hona heldu eta denak beltz edo gris, eta ttipiak. Jendearekin hitz egitean, tristura, beldurra sumatzen zen. Kulturaz eta politikaz ezin zen hitz egin. Herria etsita, burumakur.
-
Hamahiru urteko mutiko baten ametsak
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Aitak Buenos Airesen argitaratzen zen Ekin bildumako liburuak erosten zituen, eta berak irakurri. Hamahiru urterekin bazuen bere helburua: Euskal Herrira itzuli behar zuen eta zerbait egin. Fededuna zen garai hartan, eta bi gauza eskatzen zizkion jainkoari: ez hiltzea Euskal Herria berriz zapaldu gabe, eta neska batekin jo gabe.
-
Gerratik ihesi
Manoli Calafel Trecet (1931) Pasaia
Gerra etorri zenean, Manolik zazpi urte zituen. Manoliren aitaren barkuan jende mordoa sartu eta Getariara joan ziren. Getarian ezagunak zituzten, eta lokal handi batean egon ziren denak. Getariatik Frantziara alde egin zuen Manoliren familiak.
-
Getariatik Frantziara
Manoli Calafel Trecet (1931) Pasaia
Getariatik Frantziara alde egin zuen Manoliren familiak. Han ere ezagun batzuk zituzten, eta beste lokal batean egon ziren.
-
Alde egin ala ez?
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Askok Frantziara egin zuten ihes, lagunak tirokatzen zituztela ikusi ondoren. Desagertuta zegoela jakiten bazuten, etxean nahigabe handia hartuko zutela pentsatu zuen eta, horregatik, alde ez egitea erabaki zuen. Lemoako lagun batek ihes egiteko aukera eskaini zion, lan egiten zuen fabrikako nagusien laguntzaz. Ezetz esan zion. Ondo erabaki zuela pentsatzen du, bizirik atera zelako. Ihes egin nahiko balu, nondik nora joan, lagunak erakutsi zion.
-
Itsasontzian ezagunak topatu, eta taldea osatu zuten
Valentina Yeregi Inza (1915) Lasarte-Oria
Itsasontzian sartu zenekoa. Ezagunak topatu zituen han, alkaindarrak, eta gustura. Bidean botaka, haurdun zegoen eta. Frantziara nola iritsi ziren. Ogi zuria pastela iruditu zitzaien. Bidean Cervera itsasontzia agertu zen, eta ilunpetan egon ziren. 30 laguneko kuadrilla egin zuten.
-
Bertako monja eta fraideak Ameriketara
Patxi Mugerza (1936) Donostia
Bertako monja eta fraideak Ameriketara bidali zituzten, misioetara, eta Francoren aldeko espainiarrak ekarri zituzten hona.
-
Aita, errepublikanoa
Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku
Inesen gurasoak mutrikuarrak ziren, baina Eibarren bizi ziren. Gerra etorri zenean, ordea, familiak handik alde egin zuen. Inesen aita errepublikanoa zen, eta Mutrikun itsasontzia hartu eta Donibane Lohitzunera ihes egin zuen. Han emaztearen ahizparen etxean egon zen, beste iheslari asko bezala. Inesen aita Landetan pinu lanetan aritu zen lau urtez harik eta etxera bueltatzeko zertifikatua lortu zuen arte.
-
Eibartik Mutrikura, gerratik ihesi
Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku
Inesen gurasoak mutrikuarrak ziren, baina Eibarren bizi ziren. Gerra etorri zenean, aitak Donibane Lohitzunera egin zuen ihes. Eta amak lau seme-alabak Mutrikuko Ziñua baserrian utzi zituen. Bi txikienak aitaren familiarekin Berastegira eraman zituzten. Ahizpa zaharragoa Ziñuan geratu zen, eta anaia zaharrena, berriz, Beliotegi baserrira eraman zuten. Anaia eta bera asto-otarran sartuta eraman zituzteneko oroitzapena.


