Ihes egin beharra

  • 1577 Lau urteko anaia, bonba batek hilda

    Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia

    Ipar Euskal Herria, arnasgune handia izan zen euskaldunentzat. Kontxitaren anai zaharrenak, bonba batek hil zuen. Aitaren bi anaiek atzerrira ihes egin zuten eta bat ez zen Franco hil arte Euskal Herrira bueltatu. Familia askok, senideak galdu zituzten .

  • Kontxa Gonzalez San Vicente de la Barquerara ihes

    Kontxa Gonzalez Badiola (1928) Elantxobe

    Gerra hasi zenean, Elantxobetik ihes egin zuten Bermeora eta handik San Vicente de la Barquerara (Kantabria) gerra amaitu arte. Bi neba izan ziren soldadu gerran, eta haiek etxera itzuli arte amak asko sufritu zuen, 50 kilo galdu zituen.

  • 909 Gerra garaian ihesi

    Julita Arregi Etxeberria (1924) Eibar

    Arragueta kalean jaio zen Julita. Gerra garaian, Santanderrera eta handik Bartzelonara joan ziren. Ama lanean egon zen han, eta ahizpa bi neskame; eskolara joaten zen bera, eta katalanez ere ikasi zuen. Zazpi hilabete egin zituzten han. Bueltan, etxea errekisatuta zeukaten.

  • Guadalupe Salaberria Beldurrez airean, erreketeak sartu zirenean

    Guadalupe Salaberria Lopetegi (1918) Lezo

    Erreketeak sartu zirenean, beldurrak airean zeuden. Aitak Jaizkibelera ("Aizkibelera" dio) egin zuen ihes, baina ez omen zer ezer larririk gertatu. Jende askok egin zuen ihes. Migura baserriko ama eta bi seme hil zituzten erreketeek, mutil batek gerrikoan ikurrina zeramalako.

  • 309 Gerra garaian, Gernikara ihesi

    Natividad Aranberri Laskurain (1915) Soraluze

    Sasoi ederrenean zeudela, gerratea sortu zen. Beldurra demasa; Gernikara joan ziren ihesi. Bertan, 9 hilabete egin zituzten; baserrietan lan egiten zuten jatekoaren truke.

  • Jexux Aizpurua Joxe Miel Barandiaran, gerra hasitakoan Lapurdira

    Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun

    Ataunen mugak azaltzen dituzte. Gerra hasi zenean, Itziarren ari ziren Urtiaga kobazuloa industen Barandiaran eta Aranzadi. Aingeru Guardako izeneko Mutrikuko itsasontzi batean Lapurdira pasatu zen eta etxera bueltatu ezinik egon zen urte askoan.

  • Jexux Aizpurua Joxe Miel Barandiaranen bizimodua Lapurdin

    Jexux Aizpurua Barandiaran (1951) Jon Aizpurua Barandiaran (1958) Ataun

    Lapurdira joan zenean, berehalaxe, zonaldeko arkeologia arduradun jarri zuten Barandiaran. Errefuxiatuekin ere lan egin zuen; haiek kontatutako dena idatzi zuen, eta naziak heldu zirenean, lurpean ezkutatu zuen dena. Alemaniako kontaktu batzuei esker, industen jarraitu ahal izan zuen.

  • Joxe Esnaola Jendea ihesean eta soldaduen iritsiera

    Joxe Mari Esnaola Garmendia (1930) Azpeitia

    Beasain, Elosiaga eta Errezil aldetik jende ugarik ihes egin omen zuen Azpeitia aldera. Errepidea bete soldadu nola pasatu zen gogoratzen du. Tropak nola iritsi ziren kontatzen du: soldaduek errepidea hartu omen zuten.

  • Patxi Elejalde Plazaola Abioi batek metrailatu zuen Patxi

    Patxi Elejalde Plazaola (1930) Aramaio

    Hainbat egunetan egon zen frontea Aramaion: Elorrio aldera, gudariak; eta, Aretxabaletara aldera, nazionalak. Gatzagara ihes egin zutenerako, ganaduak galduta zituzten. Txerria bakarrik geratu zen etxean, eta bera tiroz hil zuten, txerritegian zegoela. Ahuntzak zaintzen zegoela, abioi batetik metrailatu zuten Patxi, baina ez zuten asmatu jotzerakoan.

  • Nikolas Pujana Gerra denboran, Somorrostro eta Bilbora

    Nikolas Pujana Goikoetxea (1925) Otxandio

    Eskolan, erdara apur bat ikasi zuten; baina, bestela, beti euskaraz mintzatzen ziren. Nikolasek ez zuen arazorik izan euskaraz egitearren. Arreba nagusia 15 urterekin neskame joan zen Bilbora, eta beste arreba bat ere umezain ibili zen. Eskolan zazpi urterekin hasi, eta 11 urte zituela gerra piztu zen. Gerran aita zapadoreetan ibili zen eta umeak amarekin joan ziren; lehenengo, Somorrostrora eta, gero, Bilbora.

  • Nikolas Pujana Bilbon babes-etxe onean

    Nikolas Pujana Goikoetxea (1925) Otxandio

    Bonbardaketa hasi zenean, ganbaran gorde zen. Gero, gurasoekin txabola batera joan ziren gordetzera. Hurrengo egunean, Otxandiotik alde egin zuten. Aita zapadoreetan sartu zen. Bost neskame zeuden Bilboko La Salveko etxe batean egon ziren. Hango neskame nagusiak eskola apur bat eman zien. Jateko eta jostailu nahikorekin, oso ondo egon omen ziren han. Pilotalekua eta igerilekua ere bazuten.

  • 99 Gerra garaian jaiotetxera joan-etorria senideak ikustera

    Martzel Garitagoitia Arriaga (1922) Mallabia

    Gerra garaiko kontuak. Frontea Kalamuan egon zen 7 hilabetean. Garai hartan bera Ermuan zegoen. Gernika eta Durangoko bonbardaketak. Baserrikoak ezkutatu egin ziren; eta, 14 urterekin, bera geratu zen baserriaren arduradun. Gerea auzora egin zuen joan-etorria, gurasoak eta familia nola zeuden ikusteko. Tropak; moroak. Orduko pasadizoak.

  • martzelino-zenarruzabeitia Gerrako ibilerak

    Martzelino Zenarruzabeitia Zarate (1913) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian, Algortara joan zen eta handik Karrantzara, sanitario bezala lan egitera. 1937ko abuztuaren 17an, preso hartu zuten Limpias-en eta Laredon hilabete batez preso egon ondoren, Zaragozako San Juan de Mozarrifar-eko kontzentrazio-esparrura eraman zuten beste hilabete batez. Handik, Gironara eraman zuten lan-batailoiaren barruan. Bertan zegoela bukatu zen gerra eta 1939ko abenduaren 27an, etxera bueltatu zen.

  • Fortuna Bediaga Soldaduak behi eta esneekin gelditzen ziren

    Fortuna Bediaga Solaegi (1919) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian etxe bat zaintzeko eskatu zioten. Milizianoak heldu zirenean, behia hartu nahi izan zuten eta Fortunak aurre egin zien. Esne guztia hartu zuten. Ihes egin zuen Fortunak, beste batzuekin batera.

  • Fortuna Bediaga Durangotik Bernagoitira gerra garaian

    Fortuna Bediaga Solaegi (1919) Amorebieta-Etxano

    Gerran, hainbat jende Bernagoitian geratu zen. Durangotik ihes egiten zuen jendea ere bertan geratzen hasi zen, bi fronteren artean. Behiak, txahalak, idiak, artoa... kendu zizkieten askori.

  • 336 Gerratik ihesi; bueltan Koruetara bizitzera

    Patxi Goikolea Zabala (1933) Arrasate

    Gerraren ondorioz alde egin eta urtebetez kanpoan izan ziren. Aita kartzelan, etxea apurtuta, ama seme-alabekin Koruetara joan zen bizitzera. Hogeita bat urtera arte egon zen bertan.

  • Santi Arizmendiarrieta gerra garaian

    Olga Arizmendiarrieta Urriategi (1932) Eibar

    Hornidura komisario izendatu zuten gerra hasi zenean. Eibar hartu zuten egun berean Bilbora bidean zen. Hanka hautsi zuen egun hartan eta ondorioz denbora luzez ibili zen herren. Atxilotu zutenean Duesoko kartzelara eraman zuten. Langileen batailoian behartutako lanak egiten jardun zuen frontean geroago eta, azkenik, Ondarretako kartzelara eraman zuten.

  • Umea izandakoan, gerra etorri

    Mikaela Arretxe (1917) Ondarroa

    Ezkondu eta gerra etorri zen. Mikaelak umea eduki berria zuen, eta gizona gerrara joan behar izan zen. Sarritan umea hartu eta baserrira joaten zen, Hernanira. Ondarroatik irteteko baimen berezi bat behar izaten zuten. Erreketeak bi-hiru aldiz joan zitzaizkion Mikaelari, gorria zelakoan.

  • Maritere Larruzea Gerran Bilbo aldera, ebakuatuta

    Maria Teresa Larruzea Uriguen (1928) Amorebieta-Etxano

    Jaunartzea egin eta laster, gerra zibila hasi zen eta ebakuatu egin zituzten gurasoak, lau neba-arreba eta izeba. Aita Larraskitura joan zen behiekin; umeak amarekin Santutxura, osabaren etxera. Denak ez ziren kabitzen osabarenean eta beheko solairuko gela bat utzi zieten. Sirenak jotzen zuenean, babeslekura joaten ziren, komentuko sotora. Umeak jolasean ibiltzen ziren.

  • Erreketeak Intxortan

    Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Erreketeak Intxortara iritsi zirenekoa kontatzen du, eta eraso egiteko zer estrategia erabili zuten. Bera Lekeitiora joan zen amarengana, baina 1937an eraso egin zuten berriz, eta Intxortakoek alde egin behar izan zuten.