Ihes egin beharra

  • MirenEgana Ama Habana ontziko umeekin joan zen Ingalaterrara

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Bere amak gerra hasi baino hilabete lehenago egin zituen hezkuntzarako oposaketak. Gerrak bete-betean harrapatu zuen praktiketan eta eskola itxi ostean, gerrako umeekin ebakuatuta joateko zerrendetan apuntatu zen. Habana itsasontzian 4.500 ume eta 500 irakasle joan ziren Ingalaterrara. Gorriak ikusi zituzten orduan ere, itsasontzia bonbardatzeko mehatxupean baitzeuden. Bederatzi hilabeteren ondoren, Parisera eta Donibane Lohitzunera joan zen, 1941. urtean Euskal Herrira bueltatu zen arte. Bere amaren ahizpa Parisen zegoen garai hartan, Eusko jaurlaritzaren telefonista baitzen.

  • MirenEgana Erbestetik bueltatzerakoan hainbat traba

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Gerra garaian bere ama Habana ontziko umeekin joan zen Ingalarretara. Handik bueltatzerakoan, umeei ezin zien esan non zeuden beraien gurasoak, batez ere aita, erabat debekatua zuen Frankisten aldetik umeei informazio hori ematea. Bere amak Plentzian zein Ingalaterran erdaraz egin behar zien umeei, umeak eurak erdaldunak baitziren. Erresuma Batuko gobernuak ez zien batera lagundu, gizarte zibila zen lagundu ziena. Bere amak zein aitak beti kontatu zizkien orduan bizitakoak, beste askok, aldiz, isilean gorde dituzte garai hartako bizipenak.

  • MirenEgana Amak kartzela-zigorra ekidin eta osaba Venezuelara

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Gerrako umeekin Ingalaterrara joatearren, handik bueltan hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten amari, baina ez zuen bete. Neba bat gudari zuen eta hura non zegoen jakin nahi zuten. Amaren neba hura Gernikan zegoen bonbardaketa egunean eta ikara handiz bizi izan zuten egoera, ez baitzekiten ezer. Osaba hura Venezuelara joan zen, ustez Australiara zeraman itsasontzi batean igo eta gero.

  • Nati Bedialauneta Gerran zubia bota eta etxez aldatu ziren

    Nati Bedialauneta Arkotxa (1929) Ondarroa

    Gerra denboran, etxe ondoko zubia bota egin zuten eta beste aldera pasatu ziren, lehengusu-lehengusinen etxera. 9 ume batu ziren bertan helduekin batera. Nazionalek herria hartu zutenean sartzen ikusi zituzten.

  • Nati Bedialauneta Aita Ingalaterrara ihesi

    Nati Bedialauneta Arkotxa (1929) Ondarroa

    Nazionalek herria hartu zutenean, sartzen ikusi zituzten. Gerra hasieran edo mugimendua hasi zenean, beraien aitak alde egin zuen itsasoz. Frantziatik Ingalaterrara joan ziren eta bertan hil zen.

  • Nati Bedialauneta Ingalaterran zerraldoa ikurrinarekin

    Nati Bedialauneta Arkotxa (1929) Ondarroa

    Gerra Zibilean alde egin zuten gehienak gizonezkoak izan ziren. Aita kanpoan zela, ez zuten beragaz hartu-emanik izan. Bere heriotzaren berri bertan egon zen abade bati esker izan zuten. Hileta-elizkizunean hilkutxa ikurrinarekin estali zuten, etxean dituzten argazkietan ikusten den moduan.

  • Gerra garaian, Soraluzetik ihesi

    Miren Aranzamendi Uriarte (1922) Martina Zubizarreta Ormaetxea (1921) Soraluze

    Gerra Zibila irten zenean, 14 urte zituen. Lehenik, Bilbora ihesi; gero, Santanderrera eta Frantziara. Mairuek sarraski ugari egiten zituztela aditzen zuen, eta Soraluzera itzultzeko beldurra zeukaten.

  • Frantziara ihesi gerra garaian

    Clarita Larrañaga Zabaleta (1924) Tomas Laskurain Zabaleta (1922) Antzuola

    1938ko udaberria. Francoren tropak; erregularrak. Antzuola, Bergara inguruan artilleria. Familia Frantziara ihesi.

  • 318 Etxetik Bizkaia aldera ihesi

    Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze

    Plazentzian, abertzale eta liberal gehienek guztia laga zuten eta Bizkaia aldera joan ziren. Berak 16 urte zituela, irailaren 20an, senide batzuen etxera ihes egin zuten.

  • 318 Gernikara ihesi

    Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze

    Plazentziatik ihesi. Trenez Gernikara. Gudarien Batailoiak. Egoera gero eta larriagoa. Baserrietatik lortzen zuten jatekoa.

  • Hirune Etxebarria Gernikako bonbardaketaren ondorioak

    Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo

    Ezin omen da kalkulatu Gernikan zenbat hil ziren. Itxarkundia, Itxasalde eta Loiola batailoiko gudariak egon ziren Gernikan. Ume asko erbestera joan ziren: Ameriketara, Ingalaterra, Errusiara...