Ihes egin beharra
-
Bonbardaketei ihesi, lehenik Algortara, gero Iparraldera
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Bonbardaketei ihesi, Algortan etxe bat hartu zuten, Villa Numancia. Baina laster ebakuatu zituzten emakumeak eta umeak. Bera "Goizeko Izarra" izeneko itsasontzi batean eraman zuten Baionara. Itsasadarretik irteteko komeriak. Gerraontzi frankistak zelatan zeuden eta ingelesek bidalitako gerraontzi bati esker egin ahal izan zuten bidea. 1937ko martxoa zen.
-
Txileko aitona frankistak ordaindu zien barkuko txartela
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Sei hilabete Angelun egin eta Txilera joan ziren, Arroxelatik irtenda. Nahiz eta familiak dirua izan bankuetan, pezeta balio gabe geratu zenez, Txileko aitona frankistak ordaindu behar izan zuen bidaia.
-
Aitak arazoak Txilen sartzeko "rojo separatista" omen zelako
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
"Oropesa" zuen barkuak izena. Gero II. Munduko Gerran erabili zuten tropa amerikarrak Europara ekartzeko. Alemanek hondoratu zuten. Aitak ez zuen bisaturik Txilen sartzeko "rojo separatista" omen zelako. Panamako Kanalean egindako tramiteak. Frankistek propaganda aparatu handia zuten. Europako erregimen faxistak eta eliza zuten alde.
-
Abertzale izateagatik, Zumaiatik kanpora
Maria Jesus Manterola Amas (1927) Zumaia
Gerra garaian, hainbat herritar Zumaiatik bota zituzten, abertzaleak zirelako. Kamioietan sartu eta Santanderrera eraman zituzten. Santanderren emakume baten etxean pasa zituen pare bat egun. Gero handik Frantziara bidali zituzten. Oso gustura egon ziren Frantzian.
-
Familien egoera gerra garaian; abertzaleak herritik bota
Angel Osa Arrizabalaga (1922) Xanti Osa Arrizabalaga (1926) Zumaia
Gerrak ez zituen harrapatu borrokarako adinean, baina hamasei urtekoak jada gerrara joaten ziren. Familiak gazte gabe geratu ziren. Frontean hil ziren auzokoak. Senarrak Bilbo aldera ihes eginda zituzten emakumeak eta umeak herritik bidali egin zituzten, gose handiagoa pasa zezaten. Zumaiarren bizipenak Gernikako bonbardaketan.
-
Gerra hasiera Belauntzan
Joxe Mari Arruabarrena Otaegi (1925) Belauntza
11 urte zituen Joxe Marik gerra hasi zenean. Santio egunean sartu ziren Belauntzan. Gogoan ditu egun haietako hainbat xehetasun. Gorriak Izaskun mendian zeuden, eta karlistak, berriz, Belauntzan. Gerrak zortzi egun iraun zuen herrian.
-
Gerran ebakuatua; aita kartzelan
Josebe Jaio Barrenetxea (1927) Durango
Joseberen etxekoak gerran ebakuatuta joan ziren Torrelavegara. Aita frontean izan zuten eta ama sei seme-alaben kargu egin zen. San Rokeko auzotar askok egin zuten alde, karlistak baino ez ziren gelditu bertan. Karlista ez ziren asko kartzelara sartu zituzten. Durangoko kartzelatik Portugaletera eraman zuten beraien aita. Domeketan joaten ziren aita bisitatzera, aldiko neba-arreba bat.
-
Torrelavegako bizimodua
Josebe Jaio Barrenetxea (1927) Durango
Torrelavegan zeudela, ez ziren eskolara joaten. Bertako bizimodua zelakoa zen kontatzen du: basora egurretan, gauetako arrosarioa, familia bat bezala auzokoekin...
-
Gerra denboran, abertzaleek gaizki pasa zuten
Txomin Garmendia Galarza (1934) Berrobi
Gerra ondoren, kontu handiz hitz egiten zen. Etxean Argia aldizkaria jasotzen zuten, eta hori gaizki ikusia zegoen. Batek baino gehiagok alde egin zuten herritik. Abertzale zirenek gaizki pasa zuten. Ilea moztutakoak ezagutu zituen.
-
Bonbardaketa osteko egunak eta ebakuazioa
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango
Bonbardaketa osteko egunetan, Feliren etxekoak soloan ezkutatzen ziren; eta Isabelen etxekoak, Mugarrako kobazulo batean. Handik segituan, San Roke auzoko 90 pertsona, Feli tartean zela, Karrantzara eta Torrelavegara joan ziren ebakuatuta ganadu eta guzti. Isabel-eta Bilbora joan ziren.
-
Begoñatik Gernikako erasoen berri
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Durango
Bonbardaketa ostean, Isabelen etxekoak Begoñako (Bilbo) senitarteko batzuengana joan ziren. Handik ikusi zituzten Gernika bonbardatzera joan ziren aireplanoak eta ondorengo sugarrak.
-
Hainbat eta hainbat durangar elkarrekin errefuxiatuta
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango
Bonbardaketa ostean, Feli eta Isabel bakoitza bere etxekoekin joan zen Begoñara eta Karrantzara. Karrantzan batu ziren gerora denak. Hainbat eta hainbat durangar egon ziren elkarrekin bertan. Egunkarietako paperak erretzen zituzten. Urez betetako balde handi batean sartzen ziren denak. Ebakuatuta zeudela, ez zuten goserik izan.
-
Karrantzako jendeagaz harremanik ez
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango
Karrantzan ebakuatuta zeudela, ez zuten harreman askorik izan bertako jendearekin. ez zieten ezer saltzen eta inoiz patatak ere ostu zituzten. Torrelavegara joaten ziren errazionamendu bila.
-
Karrantzan beste bonbardaketa bat
Isabel Agirrebeitia Uribe (1926) Feli Uribe Alberdi (1928) Durango
Karrantzan ebakuatuta zeudela, bonbardaketa hasi eta Torrelavegara joan behar izan zuten. Hurre-hurretik ikusi zuten erasoa, beraien aurrean astoa hil zuten.
-
Frantziako arropak onak ziren
Bego Ereñaga Onaindia (1927) Durango
Frantzian zeudela, bere aita ondoko herri bateko taberna batean aritzen zen lanean, diru apur bat lortzeko. Bertakoak oso ondo portatu ziren, arropa asko eman zieten. Frantzian arropa ona zegoen eta hango jantziak Durangora ekarri zituen. Frantzian zeuden durangar guztiak, 2 familia, logela berean egon ziren.
-
Frantziako bizimodua
Bego Ereñaga Onaindia (1927) Durango
Frantziarako bidaia luzea izan zen. Toki guztiak beteta zeudenez, bueltaka ibili ziren. Bordeletik 20 kilometrora, 500 euskaldun inguru egon ziren batera; eta, han, maistra eta abadea (Tolosakoa Anatasio Mokoroa) ere bazuten. Familia bakoitzak gela bat zuen. Maistrak euskaldunak ziren; gaztelaniaz hartzen zituzten eskolak, nahiz eta beti euskaraz egin berba. Asko izan arren, oso ondo konpontzen ziren. Acción Católicak eta Euskal Gobernuak ordaintzen zizkieten gastuak. Abadeak frantsesa irakasten zien.
-
Bi urtez Frantzian errefuxiatu
Bego Ereñaga Onaindia (1927) Durango
Santanderren zeudela, Frantziara joateko eskaera egin zuten Eusko Jaurlaritzan. Bere aitak ezin zuen joan, 48 urte zituen eta kintan sartzen zen; baina, hala ere, itsasontzi batean sartu zen eta denak joan ziren Frantziara. 1939ra arte egon ziren Frantzian, bertako gerra hasi arte. Venezuelara alde egitea pentsatu arren, azkenean herrira bueltatu ziren.
-
Itsasontziz Frantziara ebakuatuta: Santurtzi-Bordele-Baiona
Maitena Belaustegigoitia Ortueta (1923) Durango
Frantziara itsasontziz joan ziren, britainiarrek eskoltatuta. Santurtzitik Bordelera joan ziren. Jone, bere ahizpa, eta bera Bordelera heldutakoan, amama eta izekorengana joan ziren. Amamak eta izekok gutunak idazten zizkieten, eta bertako helbidera hurreratu ziren. Aldean zeramatzaten traste guztiekin helbide hartara iritsi, eta Baionara joanak zirela esan zieten. Orduan, Baionarako trena hartu zuten ahizpa biek.
-
Gerran ihesi Kantabriara
Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango
Karrantzan egon ziren hilabete batzuk, eta handik Kantabriako Cartes herrira joan ziren. Santurik gabeko eliza batean egon ziren. Esnea ematen zuen behia kendu zieten soldaduek.
-
Karrantza eta Cartesera gerratik ihesi
Teresa Jaio Rementeria (1924) Durango
Gerra hasi zenean, ganaduak tren bagoietan sartuta Karrantzara joan ziren. Handik, Kantabriako Cartes herrira joan ziren. Gerra bertara iritsi zenean, meategietara joan ziren babes bila.


