Ihes egin beharra
-
Frantziarako bidaia eta hango egonaldia
Pilar Candina Elgezabal (1918) Gernika-Lumo
Bonbardaketa ostean, Olabarrira joan ziren; eta, handik gutxira, Bilboko Colón de Larreategi kalera. Handik, senitarteko batzuekin batera, Frantziara joan ziren. Itsasontziz heldu ziren Frantziara, eta gero trenez Bordelera. Bordeleko dendez gogoratzen da, Gernikan ez zegoen ezer ere, eta han denetarik. Frantzian egon ziren tokia, lehenago, kuartela izan zen. Koltxoiak arto-bizarrez eginak ziren. Bi neba eta ama ere egon ziren bertan.
-
Bonbardaketa ostean, Larraurira
Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (1927) Gernika-Lumo
Soldaduekin asko ikaratzen zen; izan ere, eskolatik etxerako bidean, juntetxe inguruan, beti egoten zen liskarren bat. Bonbardaketa egunean, bere aita Larraurin egon zen lanean eta ezin izan zuen etxera hurbildu. Gerora, familia guztia joan zen Larraurira. Aitak aldundirako jarraitu zuen lanean inguru hartan. Etxe barik gelditu zirenek denek egin zuten alde: alde batekoek, Bilbo ingururantz; eta, beste aldekoek, baserrietara.
-
Irratian entzunda alde egin zuten Gernikatik; tropak Merzeden
Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo
Beraien aitak irratia zuen; eta, nazionalak Markinara heldu zirela entzun zutenean, Arratzuranzko bidea hartu zuten. Ez zuten pentsatu ere egin Gernika erre egingo zutenik. Beraien izeko bat Merzeden zegoen moja, eta Gipuzkoako gudari asko zeuden bertan, komentua hustu egin baitzuten tropentzat.
-
Gernikatik Belendizera, Belendiztik Kortezubira
Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo
Belendizen (Arratzu) zeudela, Kortezubira joan behar izan zuten, Urrienera, Nabarniz aldetik zetozelako tropak. Lehenengo, Gernikako etxea utzi behar izan zuten, eta gero, baita Belendizkoa ere.
-
Soldaduei esnea eman behar
Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo
Kortezubiko Urriene baserrira joan ziren Belendiztik. Gautegiz- Arteaga aldetik Gernikarantz joan ziren soldaduak Urrienera joaten ziren esne bila, ez zuten sekula ordaintzen. Belendizera bueltatu eta gero, Bilborako bidea hartu zuten.
-
Solorik solo kontu handiz
Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo
Solorik solo joan ziren Arratzurantz. Bera gurasoekin joan zen, bere neba-arrebak lehenago joan ziren amamarekin. Kontu handiz joan behar izaten zen, abioetatik jendea metrailatu egiten zuten-eta.
-
Bonbardaketan basoan babestu ziren
Itziar Arzanegi Uribe (1924) Gernika-Lumo
Gerra hasi zenean, etxekoa zuen lehengusina bategaz, beraien familiako batzuen baserrira joaten ziren. Bonbardaketa egunean, beste askorekin batera, basora joan ziren eta han egon ziren. Pinu artetik landa aldera joandako andre bat zelan hil zuten ikusi zuen. Handik, lehengusinarekin batera, Sukarrietara joan zen; guztira hiru urte egin zituen bertan.
-
Gerra etorri zenean
Migel Bakeriza Larrinaga (1928) Donostia
Gerra etorri zenean, aita eta Joxe anaia Lekeitiora joan ziren ihesi. Donostiara joan zen amarekin. Amak arraina saltzen zuen han.
-
Umeak Ingalaterrara amari abisatu gabe
Juanita Bidaurre Iraola (1928) Donostia
Beraien osaba bat gerran hil zitzaien eta izeba umeekin bakarrik gelditu zen. Hiru ume gazteenak itsasontziz eraman zituzten, amak nora eraman zituzten jakin gabe. Ingalaterrara eraman zituzten eta Juanita eta Veronicaren etxera, osaba-izebenera, idatzi zuten han zeudela esanez. Baina beraiek ez zekiten non zegoen beraien izeba. Handik hilabete batzuetara bueltatu zen izeba hiru alaba zaharrenekin, beste seme batzuk gerrara joanak ziren-eta, eta orduan jakin zuen non zituen seme-alaba gazteenak.
-
Gerra denborako oroitzapenak
Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio
Garbiñe ez zen eskolan ibili umetan. Gerra denboran, Nafarraten frontea egon zen: tiroak eta baserritik ihes egin behar izana gogoratzen ditu. Lau anai-arreba asto-otzaratan sartuta eman zituzten Oraldera, beste anai-arrebak "kriau" zeuden.
-
Ubide, Zeanuri eta Bilbo igaro, ihesean
Cipriano Diaz de Mendibil Biteri (1924) Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio
Gerra denboran, Nafarraten frontea egon zen: tiroak eta baserritik ihes egin behar izana gogoratzen ditu Garbiñek. Lau anai-arreba asto-otzaratan sartuta eman zituzten Oraldera. Handik Ubide, Zeanuri eta Bilbo igaro zituzten ihesean. Bilbon Nafarreteko mutiko bat hil zuten tiroz.
-
Gerraostean, etxera buelta...
Cipriano Diaz de Mendibil Biteri (1924) Garbiñe Diaz de Mendibil Biteri (1932) Legutio
Nafarrateko errota etxe handia zen, bi bizitza zituen. Gerra denboran, etxetik ihes egin behar izan zuten. Soldaduek ganaduak kendu zizkieten. Zenbat ganadu zuten aipatzen dute: lau behor, bost behi, idi bi, 19-20 ahuntz, 10 txerri eta oiloak. Etxera bueltatu zirenean, erabat txikituta zegoen dena: ateak apurtuta, satsez betea, lastategian zorriak...
-
San Bernabetik Basaguenera
Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio
Hildakoen artean, Otxandioko 22 urteko soldadu bat zegoen. San Bernabera iritsi baino lehenago, itzuli egin ziren; eta, autobus batean sartuta, Basagurenera joan ziren. Bertako baserri batean egon ziren 1937 urtera arte. Basagurengo etxe batean botikina zegoen, eta Koldoren arrebak zuen zauria han sendatzen zioten egunero.
-
Zornotzatik Bilbora
Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio
Mañaritik Zornotzara joan ziren, mantak-eta zakutan sartuta eramanda. Izara guztiak bendak egiteko apurtu zituzten. Zornotzan aurreneko gaua kale gorrian eman zuten. Handik, ahal izan zuten moduan, Bilbora joan ziren. San Frantzisko kalean bizi izan ziren. Sirenen hotsekin Cantalojas zubi ondoko tunelera sartzen ziren babes bila.
-
Anaia bat preso eta bestea ihesi Frantzian
Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931) Otxandio
Frankistek Bilbo hartu zutenean itzuli ziren Otxandiora, 1938. urtearen amaiera aldera. Koldoren anaia bat Santanderren harrapatu zuten, eta beste batek preso jausi aurretik Frantziara ihes egitea lortu zuen, beste dozena bat lagunekin. Alemanengandik ihesi muga pasatu behar izan zuten berriro, eta Langileen Batailoian sartu zituzten bizpahiru urtetarako.
-
Bizkaia guztia hartu zuen Francok
Juan Padilla Arruabarrena (1924) Otxandio
Otxandiarrak idiekin munizioa garraiatzen aritzen ziren. Hurrengo frontea Lemoakoa zen, fronte gogorra izan zen. Bilbo inguruko burdinazko gerrikoak ez zuela ezertarako balio izan esaten du, izan zutelako nondik sartu. Bilbo hartu ostean, abertzale asko, Eusko Jaurlaritzakoak barne, Frantzia aldera joan ziren. Bere arreba ere Gorlizko ospitaletik Ingalaterrara eraman zuten.
-
Ez ziren ihesi joan; errepresioa
Bernarda Mercader Elurburu (1916) Donostia
Errepublika garaian libre zenez, Batzokia ireki zuten Herreran. Nazionalak sartu zirenean, itxi egin zuten. Asko joan ziren ihesi, baina beraiek ez. Nazionalak nola sartu ziren.
-
Gerra garaian jaioa, Bilbon
Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia
1937ko maiatzean jaioa, Deustuan. Gerra garaia zen. Bartzelonara joan ziren gero, itsasontzian, eta handik Donibane Lohizunera. Aita itsasgizona zen. Ama donostiarra zen eta aita mutrikuarra.
-
Ama mugan hil zuten
Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia
Alaba bakarra da. Ama mugaz bestaldera joaten saiatu zen, aitarengana, eta tiroz hil zuten. Aiton-amonekin bizi izan zen bera, aitak bestaldetik erreklamatu zuen arte. Hondarribira eraman zuten lehenengo. Pasai Donibanera joan zen bizitzera.
-
Muga pasatzen, umetan
Axen Egaña Santamaria (1937) Donostia
Gerra garaiko oroitzapena: golkoan eskutitza zuela pasatzen zuen muga. Adinekoek ezin zuten pasatu.