Ihes egin beharra

  • Pasaiako tertulia Hiru urtean herrira itzuli gabe

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Luisa Bartzelonaraino joan zen. Hiru urtean ez ziren bueltatu. Donibanetik Bilbora joan ziren, eta handik Ondarrura. Santandertik Asturiasera, eta gero Frantziara, eta handik Bartzelonara. Gernika bonbardatu zutenean Mundakan zeuden. Kalean ere egin zuen lo. Aizkorarekin zuhaitzak mozten ere ibili zen.

  • Pasaiako tertulia Patata lapurtzen, gosearen gosez

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Pasaia

    Frantziatik pasatu bakarrik egin ziren, gero Bartzelonara joateko. Gosea pasatu zuen. Kartzelara ere sartu zuten egun baterako, patata lapurtzeagatik. Trenez bueltatu ziren.

  • Pasaiako tertulia Ihesa eta buelta

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Gauza gutxiren joan ziren ihesi. Luisaren familian janari denda zuten, eta bueltan ezer ez. Errazionamendu garaian ogia txarra zen, baina artoarekin ondo moldatu ziren. Mojetan zebiltzan garaian, gaileta apurtuen bila joaten ziren Errenteriako lantegietara.

  • Pasaiako tertulia Gerratik ihesi itsasontzian; gerrako ontziak

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Itsasontzian gerratik ihesi joan zirenekoa. Itsasontziak nolakoak ziren. Pysbeko bakailao ontziak gerraontzi bihurtu zituzten. Bou Navarra.

  • joxe aranzadi Gerran Altzagara ihesi

    Joxe Pablo Aranzadi Urretabizkaia (1932) Donostia

    Gerra hasi zenean, Loiolako baserri guztiak hartu zituzten eta handik bidali zituzten. Auzokoek zaldi-gurdietan eraman zituzten etxeko gauza gutxi batzuek eta beraiek ere horrelako gurdi batean joan ziren. Astigarragako dolare batean egin zuten lo auzoko guztiek, hurrengo egunean Altzagara joan ziren etxekoak. Joxe eta aita denbora askoan egon ziren bertan, ama lehenago bueltatu baitzen.

  • 1577 Gerra garaian, familia ihesi

    Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia

    Gerraren ondorioz, Goierritik alde egin behar izan zuten gurasoek, abertzaleak baitziren, eta batetik bestera ibili ziren. Bergaran anaia galdu zuen bonbardaketa batean metrailak jota. Aitak CAFen zuen lanpostua galdu zuen Ordiziara itzultzean. Pasaian Luzuriaga lantegian laborategia martxan jartzeko lanpostua hartu zuen aitak, kimikaria baitzen.

  • Agote2 Gerra garaian Alde Zaharra hustu egin zen

    Begoña Agote Martiarena (1923) Miren Arantzazu Agote Martiarena (1927) Donostia

    Gerra garaian Alde Zaharra hustu egin zen, beraiek Getariara joan ziren. Donostiatik bapore asko umez beteta eraman zituzten. Beraiek Frantziara joatekoak izan ziren, baina Almirante Cervera ontzia zelatan zebilen.

  • Agote2 Gerran ezin itsasoratu eta Getariara autoz

    Begoña Agote Martiarena (1923) Miren Arantzazu Agote Martiarena (1927) Donostia

    Gerrak oso gutxi iraun zuen Donostian. Almirante Cervera ontzia itsasoan guardia egiten ibiltzen zen eta beraiek Frantziara joatekoak ziren. Goizeko lauretan jaiki ziren itsasontzia hartzeko, baina ezin izan ziren itsasora atera eta etxera bueltatu ziren. Azkenean, tropak sartu ziren egun berean hiru familietako haurrak Getariara joan ziren autoz. Astebetez egon ziren bertan. Han, helduek paparrean Espainiako bandera eraman behar zuten kalera irteterakoan.

  • Manoli Andonegi Bizkaia aldera ihesi I

    Manoli Andonegi Uranga (1922) Donostia

    Gerra garaiko oroitzapenak. Indar gabeko bonba bat etxeko barne-patiora erori zela gogoratzen du. Gertaera horren aurrean, Manoli eta etxekoak Bizkaia aldera joan ziren amaren osaba baten etxera. Osaba hori Donostiara joan zeneko oroitzapenak ere kontatzen ditu: amaren bila azokara joan zela, arropak zapi batean bilduta ekarri zituela...

  • Manoli Andonegi Bizkaitik Santanderrera

    Manoli Andonegi Uranga (1922) Donostia

    Gerra garaiko oroitzapenak. Hiru urte egin zituen Manoliren familiak Donostiatik kanpora bizitzen. Lehenengo, Bizkaian egon ziren, eta, gerra hara iritsi zenean, Santarrera joan ziren. Denbora horretan, Manoliren aitak Santandergo Tabakaleran egiten zuen lan. Tropak Santanderrera iritsi zirenean, Manoliren aitak Frantziara alde egin zuen itsasontzi batean; ama eta hiru seme-alaba bapore ontzi batean bueltatu ziren Pasaiara. Amak jakin ez arren, haurdun zegoen.

  • Manoli Andonegi Bizkaia aldera ihesi II

    Manoli Andonegi Uranga (1922) Donostia

    Gerra garaiko oroitzapenak. Gerratik ihesi, Manoli eta etxekoak Donostiatik Bizkaira, Getxora, joan ziren senide batzuen etxera. Tropak Bizkaira iritsi zirenean, Santanderrea alde egin zuten trenez.

  • Manuel Etxezarreta Gerra hasierako oroitzapenak

    Manuel Etxezarreta Sudupe (1931) Zumarraga

    Gerra hasi zenean, Manuelek bost urte zituen. Gogoan du soldaduak menditik etorri zirenekoa. Beste batean, tiro egin zieten beraiei, soroan lanean ari zirela. Manuelen osaba gazteek ihes egin zuten, soldadu joan behar ez izateko.

  • MirenEgana Amak oposaketak egiterakoan, gerra hasi eta Bizkaira

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Bere ama gerra aurretik Etxaide kaleko ikastolako andereñoa zen. Gerra etorri zenean, oposaketak egiten hasia zen, ekainean izan baitzen lehen ariketa. Hurrengo ikasturtean praktikak egin behar zituen, baina ordurako nazionalak sartu ziren Donostian, irailean sartu baitziren. Donostiako biztanleriaren zati handi batek hanka egin zuen orduan eta baita bere amaren etxekoek. Itsasoz Bilbora heldu eta Plentzian egin zituen praktikak. Gernika bonbardatzerakoan, eskolak itxi zituzten eta lan gabe gelditu zen.

  • MirenEgana Ama Habana ontziko umeekin joan zen Ingalaterrara

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Bere amak gerra hasi baino hilabete lehenago egin zituen hezkuntzarako oposaketak. Gerrak bete-betean harrapatu zuen praktiketan eta eskola itxi ostean, gerrako umeekin ebakuatuta joateko zerrendetan apuntatu zen. Habana itsasontzian 4.500 ume eta 500 irakasle joan ziren Ingalaterrara. Gorriak ikusi zituzten orduan ere, itsasontzia bonbardatzeko mehatxupean baitzeuden. Bederatzi hilabeteren ondoren, Parisera eta Donibane Lohitzunera joan zen, 1941. urtean Euskal Herrira bueltatu zen arte. Bere amaren ahizpa Parisen zegoen garai hartan, Eusko jaurlaritzaren telefonista baitzen.

  • MirenEgana Erbestetik bueltatzerakoan hainbat traba

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Gerra garaian bere ama Habana ontziko umeekin joan zen Ingalarretara. Handik bueltatzerakoan, umeei ezin zien esan non zeuden beraien gurasoak, batez ere aita, erabat debekatua zuen Frankisten aldetik umeei informazio hori ematea. Bere amak Plentzian zein Ingalaterran erdaraz egin behar zien umeei, umeak eurak erdaldunak baitziren. Erresuma Batuko gobernuak ez zien batera lagundu, gizarte zibila zen lagundu ziena. Bere amak zein aitak beti kontatu zizkien orduan bizitakoak, beste askok, aldiz, isilean gorde dituzte garai hartako bizipenak.

  • MirenEgana Amak kartzela-zigorra ekidin eta osaba Venezuelara

    Miren Egaña Goya (1946) Donostia

    Gerrako umeekin Ingalaterrara joatearren, handik bueltan hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten amari, baina ez zuen bete. Neba bat gudari zuen eta hura non zegoen jakin nahi zuten. Amaren neba hura Gernikan zegoen bonbardaketa egunean eta ikara handiz bizi izan zuten egoera, ez baitzekiten ezer. Osaba hura Venezuelara joan zen, ustez Australiara zeraman itsasontzi batean igo eta gero.