Gerra hasi eta Bizkaia aldera ihesi
Hizlaria(k): Gabriel Nogues Martikorena (1920) Herria: Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Iruñean aritu zen ikasten jostun izateko, eta oporretarako etxera etorri zenean hasi zen gerra. Gerra hasi zeneko oroitzapenak gogoan ditu: altxamenduak, erreketeak, moroak, haiei buruzko esamesak... Hemengo jendea prestatzen hasi zen moro eta erreketeen aurka egiteko, psikosia egon zen. Azkenean, jende askok alde egin zuen herritik Bizkaia aldera: Gabrielen familia Eibarko familiarteko batzuen etxera joan zen hasieran; gerora, Gorozikako baserri batera joan ziren denak batera; handik Bilbora; baina, Bilbo ebakuatu zutenean, familia guztia Frantziara joan zen eta Gabrielek Bilbon geratu behar izan zuen 17 urte zituelako. Bilbon bera bakarrik geratu zen eta nola-hala moldatu behar izan zuen aurrera egiteko. Nahita ere ezin zuen Lasartera itzuli orduan, frontea baitzegoen tartean.
Informazio gehiago: Gerra hasi eta Bizkaia aldera ihesi
Ihes egin beharra
-
Ganaduak eta ardiak Eskoriatzara
Dominika Elorza Heriz (1924)
Arrasate
-
Gerra garaian Pasaiako lehengusuenera ihesi
Javier Aristi Aizpurua (1930)
Zestoa
-
Gerran ihesi Kantabriara
Teresa Jaio Rementeria (1924)
Durango
-
Amaren familia Zallara eta ama Frantziara
Juan Luis Garcia Itxaso (1953)
Abadiño
-
Gerran Altzagara ihesi
Joxe Pablo Aranzadi Urretabizkaia (1932)
Donostia
-
Habana itsasontzian
Juanita Gangoiti Etxebarria (1923)
Gernika-Lumo
-
Galarragak jarritako fabrikara lanera Mexikora
Pilar Arregi Garate (1918)
Elgoibar
-
Hustutako etxeak, gobernuarentzat
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933)
Tolosa
-
Gerra garaian Axpe-Arrazolara; ehiza
Pedro Arrizabalaga Iriondo (1906)
Eibar
-
Arpilatze eta lapurretak
Irune Karrera Etxeberria (1929) Xatur Karrera Etxeberria (1930)
Hernani


