Ihes egin beharra

  • Inas Munitiz Gerran bapore denek egin zuten alde

    Inas Munitiz Lartitegi (1925) Bermeo

    Italiarrak Bermeora heldu orduko, baporeak Bilbo aldera joan ziren. Nazionalak Bilbora hurbildu zirenean bueltatu ziren asko etxera; baina gerrako itsasontziak zaintza egiten egon ziren, eta asko atxilotu zituzten horrela.

  • Bitore Urkijo Nagusiek herritik alde egin, eta txikiak bakarrik gelditu

    Bitore Urkijo Egarista (1925) Bermeo

    Soldadu italiar asko egon ziren Bermeon, baina horiek ez ziren txarrenak. Eurak be gezur bidez ekarri zituztela dio. Bere etxekoek salbokondukto barik egin zuten alde Santanderrera eta Frantziara. Euskaldun asko egon ziren batera. Bitorek ere alde egin nahi izan zuen, baina ahizpa txikiarekin gelditu behar izan zuen etxean; aita nagusienekin joan zen.

  • Anastasia Ormaetxea Bermeoko portua ebakuatu beharra

    Anastasia Ormaetxea Ormaetxea (1927) Bermeo

    Sekula ez da ibili portuan, nahiz eta gurasoak armaginak izan. "Saturno" izan zen beraien baporea. Gernikako bonbardaketaren ostean, portua ebakuatu behar izan zuten beldurrez; Bilbora erriora joan zen bere aita. Bere ahizpa aitaren bila joan zen, baina azkenean Bartzelonatik zehar Frantzian bukatu zuen.

  • Jesus Astiazaran Bi fronteren erdian etxea utzi behar

    Jesus Astiazaran Bilbao (1924) Bermeo

    Bi fronteren erdian egon ziren Sollubeko bataila ezagunean. Gizon batek etxea utzi behar zutela esan zien. Ganadua hartu eta burdian joan ziren Meñakara. Meñakabarrenan 19 egun egin zituzten. Beraien aurrean hil zen bertako 16 urteko mutikoa bala galdu batek jota.

  • Emilio eta Jazinta Gerran, baserria utzi eta zoroetxera joan behar

    Emilio Ibinagagoitia Zabala (1928) Bermeo

    Gerra Zibilean, etxea utzi eta herri aldera joan ziren baserritik. Bermeoko ospitalean, zoroetxean, egon ziren eta bertan jaio zen bere anaia. Beste bi anaia osabarenera joan ziren Bakiora. Beraien aitak brusa zuria aldean zuela zaintzen zituen gaixoak; horrelako uniformeagaz ikusita errespetua izaten zieten gaixoek. Zortzi egunetara etxera bueltatu ahal izan ziren.

  • Pilar eta Begoña Arana Lehengusu ministroa erberteratua

    Begoña Arana Bengoetxea (1922) Pilar Arana Bengoetxea (1911) Bermeo

    Beraien lehengusu bat gerra garaian nekazaritza ministroa izan zen. Mugaz bestaldera joan behar izan zuen eta beraien etxearen eta dendaren ardurak eurek hartu zuten.

  • 1555 Donibane Lohizunen biltegi batean bizitzen

    Pedrotxo Urizberea Emazabel (1922) Donostia

    Erbestetik etorri, Donibane Lohizunetik, eta berehala hasi zen itsasoan. Han ez zuen baimenik itsasoan aritzeko. Biltegi batean bizi izan ziren han hasieran eta gero etxea aurkitu zuten.

  • maria-arriaran-larranaga Gerraostean, Arrasatera berriro

    Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio

    Frontea Arrasatetik joan zenean, Oñatitik Arrasateko Mendi Etxebarri baserrira bueltatu ziren. Denbora horretan, baserria hutsik egon zen. Gerra denboran, soldaduek bederatzi "muelle" eta bederatzi koltxoi eraman zituzten. Baserrian, sekulako belartza hasita zegoen, eta haiek moztu eta Oñatira eraman zuten belarra; hango ganaduarentzako.

  • maria-arriaran-larranaga Aitajauna milizianoetatik ezkutatu

    Maria Arriaran Larrañaga (1925) Aramaio

    Gerra denboran, Arrasaten frontea egon zen. Gerrak ez zuen hain gogor jo Oñatin. Arrasaten milizianoak ibili ziren. Mariaren aitajauna milizianoek ez atxilotzeko errekan ezkutatu zen. Ezkutuan zela, txakurrarekin izandako gorabehera kontatzen du.

  • Julian Alegria Aita, fusilamendutik ihesi, `Gaztelutarra´ baporean

    Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo

    1937an ebakuazioa egon zen, tarteka jendea fusilatzera eramaten zutelako. Derioko hilerrira eramaten zituzten. Zulo handi bat egin eta han sartzen zituzten denak. "Fosas comunes". Bere aita milizianoa zen eta`Gaztelutarra´ baporean Kantabria aldera ihes egin behar izan zuen, beste askoren antzera.

  • Demetrio Garmendia Sarasola Batzuek ihesi egin zuten gerra hasieran

    Demetrio Garmendia Sarasola (1919) Baliarrain

    Nafarrak sartuko zirela abisatu zutenean, batzuek ihes egin zuten; baina Demetrioren familiakoak ez ziren mugitu. Ondoko baserrikoek Tolosako senide batzuk jasota zituzten.

  • Isidro Mandiola Milizianoek ganaduak erosi

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Aitak idiekin joan behar izaten zuen Kalamuako frontera. Frontea pasatu zenean idi bikotea eta txahal bat kendu zizkieten. Diru zuria eman zieten trukean, baina hura ezin zuten inon erabili. Askok etxetik irten behar izan zuten. Itzuli zirenean behar itzela eduki zuten etxea garbitzen.

  • Santos Esnaola Gerra hasi zenean, aita gaixo eta familia etxean

    Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta

    Gerra hasi zeneko garaia gogoan du: aita gaixo zegoen baserrian eta harekin gelditu ziren; gorriak zetozen eta inguruetako jendeak ihes egiten zuen apartatutako baserrietara. Aita hil zenean, elizara eraman gabe lurperatu zuten, gorriek herria hartuta zeukatelako.

  • Santos Esnaola Legorretako gazteak arma bila eta nazionalisten buruzagiak ihesi

    Santos Esnaola Esnaola (1930) Legorreta

    Baserrietara ez zen soldadurik sartu. Legorretako gazteak etxeko armak biltzen aritu ziren. Nazionalisten buruzagiek ihes egin behar izan zuten Francok indarra hartu zuenean.

  • Isabel Etxanobe Gerran, amamaren etxera

    Isabel Etxanobe Oteiza (1926) Mañaria

    Gerra Zibilean frontea hurbil izan zuten. Balak etxe barruraino sartzen ziren. Baserria utzi eta herri aldera joan ziren amamaren etxera; Urkuletako auzoa hustu egin ei zen. Bitartean, soldaduak-edo egon ziren beraienean, eta tximinia erre zieten.

  • Adrian Amantegi Habana itsasontzian Belgikara

    Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria

    Bere jaiotetxeko izena duten abizendunak ezagutu zituen eskolan. Mañariko eskolan gerra denbora arte ibili zen. Gerra Zibilean Belgikara joan zen Habana itsasontzian. Capbretonen (Frantzia) 2 hilabete egin ostean joan ziren Belgikara, 2 urte egin zituen bertan. Hiru neba-arreba joan ziren. Bere anaia Alemanian hil zen. Gaztelania eta frantsesa ikasi zituzten bertan.

  • Adrian Amantegi Belgikako bizimodua

    Adrian Amantegi Arteaga (1928) Mañaria

    Gerra Zibilean, neba-arrebekin batera egon zen Belgikan. Abade euskaldun batzuekin egon ziren bertan. Ezpata-dantza ikasi zuten bertan eta herririk herri aritzen ziren. 24 ume egon ziren abade horiekin eta askok ez zekitenez euskaraz bertan ikasi zuten gaztelania. Bi urtetara bueltatu ziren. Euskadiko Gobernuak umeak ebakuatzeko baliabideak errazten zizkieten familia abertzaleei. Eskola ere abade horiekin ikasi zuten.

  • Pablo Sanpedro Gerra Bartzelonan erbesteratuta

    Pablo Sanpedro Landazabal (1929) Zaldibar

    Bartzelonako herri txiki batean erbesteratuta egon zen Pabloren familia gerra sasoian. Herritik irten eta Santanderrera joan ziren, bertan itsasontzia hartu eta Frantziara. Frantziatik trenetan eraman zituzten Bartzelonara. Aita Zaldibarren gelditu zen beharrean.

  • Tere Arrizabalaga Arropak zelan garbitzen zituzten errekan

    Tere Arrizabalaga Alegria (1936) Ondarroa

    Tere jaio eta lasterrera, gerra hasi zen. Bere gurasoak amaren jaiotetxera joan ziren ganadu eta guzti. Lehen ez zegoen garbigailurik eta kirruzko izarak zelan garbitzen zituzten azaltzen du, ereinotza botatzen zieten. Errekara joan behar izaten zuten garbitzera. Bere amak garbitokia jarri zuen.

  • Garbriel Nogues Martikorena Gerra hasi eta Bizkaia aldera ihesi

    Gabriel Nogues Martikorena (1920) Lasarte-Oria

    Iruñean aritu zen ikasten jostun izateko, eta oporretarako etxera etorri zenean hasi zen gerra. Gerra hasi zeneko oroitzapenak gogoan ditu: altxamenduak, erreketeak, moroak, haiei buruzko esamesak... Hemengo jendea prestatzen hasi zen moro eta erreketeen aurka egiteko, psikosia egon zen. Azkenean, jende askok alde egin zuen herritik Bizkaia aldera: Gabrielen familia Eibarko familiarteko batzuen etxera joan zen hasieran; gerora, Gorozikako baserri batera joan ziren denak batera; handik Bilbora; baina, Bilbo ebakuatu zutenean, familia guztia Frantziara joan zen eta Gabrielek Bilbon geratu behar izan zuen 17 urte zituelako. Bilbon bera bakarrik geratu zen eta nola-hala moldatu behar izan zuen aurrera egiteko. Nahita ere ezin zuen Lasartera itzuli orduan, frontea baitzegoen tartean.