Ihes egin beharra
-
Gerra garaiko bizipenak
Imanol Murua Arregi (1935) Zarautz
Aita gudari joan zen gerra garaian; eta ama, bi seme nagusiekin, Gernikara joan zen. Gernikako bonbardaketetan, udaletxe azpiko babeslekuan gordeta egon ziren. Gerora, aita Santoñako kartzelara eraman zuten: bi semeak Ingalaterrara bidali zituzten, eta ama Iparraldera joan zen.
-
Bi urtez ebakuatuta; etxea erdi suntsituta
Deunoro Sardui Enbeita (1934) Muxika
Bizkaiko frontean nazionalak sartu zirenean, etxetik alde egin behar izan zuten. Beraien etxea erreta aurkitu zuten bueltatzerakoan, ezkutuan izan zituzten koltxoi batzuk baino ez zituzten aurkitu. Bizkargiko fronteak bederatzi hilabete iraun zuen eta beraiek bi urtez egon ziren kanpoan.
-
Gurasoek gerra garaian pasatakoak
Juan Bautista Miner Irastorza (1936) Tomas Miner Irastorza (1942) Urnieta
Amuela baserrira joan ziren gurasoak gerra garaian. Hala ere, alabaren txupetea falta zitzaienez, etxera itzuli behar izan zuten; orduan, baina, soldaduekin kontuz ibili behar izaten zuten. Gurasoei ez zitzaien gustatzen gerrako kontuez hitz egitea.
-
Agirre lehendakariaren ihesa eta filosofia
Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa
Joxe Antonio Agirre Alemaniara mozorrotuta joan zen eta handik Amerikara iritsi zen. Bai Agirrek eta bai besteek barkatzen jakin zuten.
-
Tolosako bonbetatik ihesi Uztegiko baserrira
Gregoria Albizu Beraza (1930) Tolosa
Aldameneko etxean gerra garaian bonba bat bota zuten, baina bertan bizi zen emakume zaharra onik atera zen. Bonbak bota zituzten garaian, Gregoriaren familiak Tolosatik alde egin zuen: Uztegira joan ziren eta 5 urte eman zituzten han; aita eta anaia, ordea, Tolosan gelditu ziren txapel-fabrikan egiten baitzuten lan.
-
Gerran etxea utzi behar
Jabier Goenaga Aiestaran (1925) Maria Eugenia Uriarte Urretabizkaia (1925) Tolosa
Maria Eugeniaren etxea frontearen erdian zegoela-eta, Tolosara joan ziren bertako etxe batera. Nafarrak Tolosara sartu zirenean bueltatu ziren berriro ere. Javierren etxekoek ere bide bera egin zuten.
-
Korneta entzutean, eskua altxatu eta gelditu beharra
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Gerra zibila hasi zenean, Marianik hiru urte zituen. Gaueko zortzirenetan "isiltasuna" jotzen zuten. Udal artxibotik jotzen zuten korneta, eta herri guztitik entzuten zen; kalean harrapatuz gero, eskua altxatu eta gelditu egin behar izaten zen.
-
"Silencioak" kalean harrapatu
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Gerra garaiko debekuei buruz hitz egiten du. Gaueko zortzietan korneta jotzen zen, eta ezin izaten zen kalean ibili. 'Silencio'-ak kalean harrapatuz gero, tokian gelditu eta eskuineko besoa altxatu behar izaten zen. Anaia gaixo zela eta, Mariani eta amari botika bila zihoazela 'silencioak' kalean harrapatu zienekoa kontatzen du.
-
Hustutako etxeak, gobernuarentzat
Mariani Izaskun Estanga Uriarte (1933) Tolosa
Gerra etorri zenean, jende askok alde egin zuen Tolosatik. Hutsik geratu ziren etxeek beretzat hartu omen zituen gobernuak. Sección Femeninako etxea gobernuak beretzat hartua izan zen.
-
Sarako urte zoriontsuak
Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa
Gerra hasi zenean, Ziburura joan ziren eta ondoren Sarara. Hiru urte egon ziren bertan. Gero, Donibanen egon ziren. Sarako oroitzapenak dira onenak, hura da bere zerua. Eresoinka abesbatza sortu zen, eta bertan Luis Mariano ezagutu zuen.
-
Mutrikuko Kondeak Nafarroara ihesi gerra denboran
Martin Balerdi Gorostegi (1924) Tolosa
Gerra sortu berrian, ardiekin mendian zebilela, galdutako bi gizon aurkitu zituen, bat zaurituta. Bedaiora zuzendu zituen. Zauritua astoan hartuta pasatu omen zuten Nafarroara. Mutrikuko Kondeak omen ziren, errepublikaren lurraldetik Francok hartutakoetara ihesi zihoazenak.
-
Soldadu ibilitako auzokideak
Maria Jesus Albisu Toledo (1923) Tolosa
Beldurra zela eta, Urkizuko zenbait gizon alde eginda egon ziren. Soldadu ibilitako auzokideak eta haien gorabeherak aipatzen ditu: zaurituk, hildakoak...
-
Gerrako oroitzapenak eta kantak
Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze
Lau urte zituenerako, errepublikanoen kanta bazekien. Gerra garaian, anaia eta ahizpa Belgikara joan ziren. Ahizpa Belgikara joan baino lehenago, Laredon tunelean bonba bota zuten, eta ahizpari metraila besoan sartu zitzaion. Gerrako hainbat oroitzapen ditu gogoan.
-
Bizimodua zeharo desberdina Soraluzen edo Belgikan hazita
Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze
Gurasoek tailerrean egiten zuten lan. Belen Osintxura joaten zen esne bila anaiarekin. Gaztetan garai gogorrak tokatu zitzaizkien, eta ahizpak Belen Belgikara eraman nahi izan zuen zer lan-baldintza zituen ikusita. 18 urterekin Belgikara joan zen Belen anai-arrebak ikustera; txundituta gelditu zen hango egoerarekin.
-
Belgikan egondako anai-arreben zoria
Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze
Anai-arrebak Belgikan ondo bizi ziren. Belgikan neskameek familiarekin batera jaten zuten otorduetan. Belgikan ezagutu zuen jendea ona zen. Belgikan egondako anaia txikia zenez, itzuli eta Bergarako emakume batekin ezkondu zen. Belgikan egondako beste ahizpa baino bizimodu gogorragoa tokatu zitzaion.
-
Belgikako erraztasunak vs. Soraluzeko miseriak
Belen Esnal Larreategi (1932) Soraluze
18 urte zituela, Belgikara joan zen anai-arrebei bisitan. Hara joandakoan, beste mundu bat iruditu zitzaion hura. Tailerreko soldatarekin ez zion aitaren botikak erosteko adina ematen. Apaizak tratu desberdina ematen zien familia batzuei eta besteei.
-
Gerraren beldur, ihesi
Joxean Korta Fachado (1930) Pasaia
Gerra hasi zenean, sei urte zituen Joxeanek. Frantziara egin zuten ihes bapore txiki batean, eta 42 egun egon ziren han. Azkenean, Lezoko apaiza joan zen beraien bila. Pasaian baziren Errusiara joan zirenak ere gerratik ihesi.
-
Gerran Lekeitiora ihes egin behar
Gregorio Etxeberria Esteberena (1924) Pasaia
Gerra hasi zenean, 10 urte zituen, eta Lekeitiora egin zuten alde herritik; 10 hilabete egon ziren han. Aita gerrara joana zen ordurako, eta preso hartu zuten. Aita etxera itzuli bitartean, amak nola-hala moldatu behar izan zuen familia aurrera ateratzeko.
-
San Juandik jende askok egin zuen alde gerran
Gregorio Etxeberria Esteberena (1924) Pasaia
San Juanen gerrak zer eragin izan zuen azaltzen du: jende askok egin zuen alde. Beraiek Lekeition egon ziren; eta, han ere nazionalak sartu zirenean, ihes egin behar izan zuten.
-
Gerran, etxe hutsetan lapurretak
Gregorio Etxeberria Esteberena (1924) Pasaia
Herrian jende gutxi geratu zen gerra garaian. Geratu zirenetako batzuk aipatzen ditu. Osabak zaindu zuen etxea, beraiek kanpoan egon ziren bitartean; baina hainbat etxe hutsetan lapurretak egon ziren.