Frantzian, tratu ona
Hizlaria(k): Domeke Elexpuru Altube (1919) Herria: Aramaio (Araba)
Frantziatik bueltatzeko irrikaz zeuden, baina purgatorioa topatu zuten bueltan. Frantzian tratua oso ona izan zen. Kuartel handi batean egon ziren. Oheak txarrak ziren, baina jan eta tratua ona. Euskaldun asko zeuden. Frantsesez ez zuten ikasi, baina ondo pasatu zuten. Sukaldean laguntzen ere ibili ziren, bertako jana ez zitzaielako gustatzen. Dirua ematen zieten jakiak erosteko. Gizon batek egiten zituen kontuak, astean behin. Birritan arropak eraman zizkieten. Abrigo eder bat ekarri zuen berak handik.
Informazio gehiago: Frantzian, tratu ona
Ihes egin beharra
-
Sopuertara ihesi abereekin
Dominga Larrauri (1897)
Galdakao
-
Bueltan, gazteak kartzelara
Adelaida Sorondo Araneta (1926)
Hondarribia
-
Donostiar asko babes bila Durangora
Tomasa Urien Intxausti (1926)
Durango
-
Gerra denboran ihesi
Heraclia Maiztegi Mujika (1919)
Soraluze
-
"Gerrako umeekin" Southamptonera
Xabier Aierdi Aldasoro (1924)
Zarautz
-
Gerra garaian aitita bi urtez Arjelen
Pilartxu Etxabe Zubizarreta (1932) Carmen Muniategi Muniategi (1921)
Gautegiz-Arteaga
-
Frantziara errefuxiatu
Pilar Candina Elgezabal (1918)
Gernika-Lumo
-
Bermeoko portua ebakuatu beharra
Anastasia Ormaetxea Ormaetxea (1927)
Bermeo
-
Gerran Legutiotik ihesi
Juana Elorza Beitia (1924)
Legutio
-
Alonsotegira ihesi eta berriz buelta
Juan Aiesta Urkiri (1893)
Bedia


