Ihes egin beharra
-
Habana barkuan Frantziara
Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa
Bilbon beste herri batzuetakoekin batera etxe handi batean egon ziren. Habana barkuan joan zen Frantziara. Gerrako barku bi etorri zitzaizkienean, beste barku errusiar batek aurre egin zien.
-
Alemaniako mugara
Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa
Donibane Lohitzunera heldu zirenean, sirena jo zuten eta hegazkinak zetozelakoan, beldurtu egin ziren. Amak eskatu zuen etxeko denak batera egotea eta Alemaniako muga ingurura eraman zituzten. Jatekoa Euzkadiko gobernuak ematen zien.
-
Gerra zetorrela eta, Frantziatik alde egin behar
Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa
Arrou izeneko herrian egon ziren Frantzian. Alemaniarrak etorri zirenean, handik nora alde egin nahi zuten galdetu zieten. Ondarrura beharrean, Bartzelonara joan ziren trenez. Sichesen egon ziren. Valentziara joan ziren gero bost neba-arreba.
-
Valentzian hiru urtez
Lore Egurrola Urkiola (1924) Ondarroa
Valentzian eskolara joaten ziren. Ia hiru urte egin zituzten han. Gurasoek jakin gabe, etxera bidali zituzten autobusean. Erdaraz berbetan etorri ziren. Aitak errietan egiteko erdara xelebrean esaten ziena kontatzen du. Naranja lapurretan ibiltzen ziren Valentzian. Bainatzera eramaten zituzten.
-
Ondarroatik alde egin beharra
Rosario Urrosolo () Ondarroa
Ondarrutarrak bota zituztenean, mutrikuar batzuk ere etorri ziren haiekin Bilborantz joateko. Oinez abiatu eta Lekeitioraino joan ziren. Han argazkiak atera zizkieten.
-
Gerra hasieran, amaren gonari helduta ihesi
Maddi Garmendia Lopetegi (1929) Lezo
Gogoan du gerra hasieran nola joan zen Donibanera senide batzuen etxera amaren gonari helduta. Amak ez zuen nahi izan aurrera ihesi joaterik, nahiz eta aita ahalegindu. Irun aldean gerra zantzuak ikusten zituzten, sutan ageri ziren baserriak eta. Donibanen jendea dendak sakeatzen ikusi zuen.
-
Gerratean, sotoan gordeta
Milagros Ertzilla Arregi (1934) Arrasate
1934ko maiatzean jaio zen Udalako Arteta baserrian. Senarra, Aramaioko ganboatarra, Artetara ezkondu zen. Gerra denboran ume pila bat soto batean gorde zituzten. Milagrosen anaia batek ihes egin zuen eta osabaren etxera joan zen.
-
Baserrian jateko faltarik ez, baina soberan ere ez
Agurtza Osa Etxebarria (1930) Ondarroa
Gerra garaian bera aita preso egon zen eta ama beste anai-arrebekin mugaz bestaldera joan zen, Frantzia aldera. Agurtza Ziortza-Bolibarreko familia baten etxean egon zen, betiere oso gustura. Ez zuten jateko askorik, baina bai nahikoa. Gogoan du behin arrautza frijitua erdibana jan zuela.
-
Zazpi ume baserrian, giro ezin hobean
Agurtza Osa Etxebarria (1930) Ondarroa
Gerra garaian etxekoak preso edo erbestean izan zituen. Agurtza Ziortza-Bolibarreko familia baten etxean egon zen, betiere oso gustura. Etxe hartan arrosarioa errezatzea nahitaezkoa zen. Beheko suko eltzean prestatzen zuten jatekoa. Zazpi ume bizi ziren eta ez ziren geldi egotekoak. Hala ere, sekula etxe hartan ez zuten ikusi aurpegi ilun bat, ez zuen entzun berba baztergarririk, dena zen bakea.
-
Sarako giro euskalduna
Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa
Gerra garaian, Saran mugimendu euskaltzale handia zegoen. Giroa erabat euskalduna zen. Saran zeuden pertsonaia ezagunak gogoratzen ditu.
-
Frantziako erbestealdia
Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa
Donibanen zegoela, gabezia handiak gogoratzen ditu. Irratiz dei bat jaso zuten. Erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzaz hitz egiten du. Estatu Batuek Francori emandako babesa aipatzen du. Frantzian espainoltzat hartzen zituzten. Errepublikanoak ere bazeuden Frantzian.
-
Nikolas Ormaetxea 'Orixe' maisu
Joxepa Atxega Olasagasti (1932) Lizartza
Umea zela, Orexako eskolan zebilela Nikolas Ormaetxea Orixe izan zuen maisu. Erreketeak eskolara bila joan zitzaizkiola gogoratzen du. Orixek eskolatik nola egin zuen ihes, gordeta egon zela, Uitzira (Nafarroa) eraman zutela... kontatzen du.
-
Errenteriako lehengusua etxean ezkutatuta
Juanita Zubimendi Ibarguren (1926) Tolosa
Gerra denboran, Errenteriako lehengusu bat eduki zuten baserrian ezkutatuta. Belar eta lasto artean ezkutatzen omen zen, ganbaran. "Nazionalak" Arroa inguruetan sartzen ikusi omen zituzten; etxe inguruko mendi batera igo zirela kontatzen du.
-
15 eguneko gerra zelakoan, 3 hamarkada etxetik kanpo
Miren Ixiar Lopez-Mendizabal Olano (1932) Miren Izaskun Lopez-Mendizabal Olano (1928) Tolosa
Gerra garaia nola bizi izan zuten kontatzen dute: lehenengo, Urkizura joan ziren. Amak uste zuen gerra 15 eguneko kontua izango zela, baina 30 urte gelditu ziren Argentinan.
-
Errazionamendua, ogi-gosea eta gerrako ihesa
Anixeta Gereñu Odria (1922) Legazpi
Gerra garaian ogi-gosea izan zuten; errazionamendua zegoen. Nazionalak herrira sartu zirenean, lagun batek ihes nola egin zuen kontatzen du. Herritik jende ugarik ihes egin zuen.
-
Gerra hasi zenean, Jaizkibelera
Bitoriana Artola Agirre (1918) Lezo
Gerra hasi zenean, mendira joan ziren, Jaizkibelera. Arroka Haundira. San Juanera joan ziren. Milizianoak kamioian. Jendea ihesi.
-
Gerra hasi eta alde egin behar izan zuen jendea
Genaro Agirre Mendizabal (1919) Legazpi
Gerra hasieran, jende askok ihes egin zuen herritik. Herriko zenbait gizonek alde egin eta ezkutatuta egon zirenekoa kontatzen du.
-
Gerra hasieran Legazpitik ihes egin zutenak
Maria Etxeberria Murgiondo (1921) Legazpi
Gerra garaia ezagutu zuen Mariak: batzuek herritik alde egin zuten, eta beste batzuk herrira sartu ziren; orduan, Mariaren gertuko hainbat gizonek ihes egin zuten Frantzia aldera. Ihesaldian, tiroketa izan zen; baina, zorionez, ez zitzaien ezer gertatu.
-
Gerrako izugarrikerien aurrean, beldurra
Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924) Lezo
Gerra garaian, jende asko ikaratu zen; eta alde egin zuten herritik. Beraiek ozta-ozta salbatu ziren.
-
Gerra lehertzean aita lorezain lanetan
Antonio Agirre Irizar (1926) Legazpi
Amak etxean egiten zuen lan. Aita mendian aritzen zen lanean, gerra lehertu zen arte. Gerra lehertzean jende askok alde egin zuen, ihesi, eta Patricio Etxeberria langile gabe geratu zen lantegian, aita lorezain ipini zuen enpresan.


