Ihes egin beharra

  • Mila Mendia Umetan frantsesa oso ondo zekien

    Mila Mendia Goitia (1931) Lekeitio

    Gerra zibilean Hendaian egon zen eta bertako eskolara joan zen. Lekeitiora bueltatu ostean, mojen ikastetxera joan zen. Frantsesa irakasten zuen mojak baino frantses gehiago ei zekien Milak berak. Hala ere, gaur egun ia dena ahaztu du.

  • Mila Mendia Dotrina Hendaiako mojekin

    Mila Mendia Goitia (1931) Lekeitio

    Gerra Zibilean Hendaian egon ziren. Dotrina mojekin ikasi zuen bertan. Beraien ama nagusiaren moduko begiak zituela-eta, asko maite zuten mojek Mila. Erreka ondora jolasten eta sua egiteko egur bila joaten ziren.

  • Mila Mendia 5.000 pezetako isuna errekisatutako etxea berreskuratzeko

    Mila Mendia Goitia (1931) Lekeitio

    1937ko apirilaren 28an izan zen Lekeitioko ebakuazioa eta lau urtez egon ziren Hendaian. Aita errepublikazalea zen eta ezin izan zuen beraiekin joan, fitxatuta zegoen-eta. Alemaniarrak Frantzian sartu orduko bueltatu ziren berriro ere Lekeitiora. Etxea ere errekisatu zieten eta 5.000 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen amak etxea berreskuratu ahal izateko. Etxea zikin-zikin aurkitu zuten. Etxera bueltatu baino lehen, etxe desberdinetan sakabanatuta egon ziren etxekoak.

  • Gregori Goitia Bikarioaren etxeko eskola

    Gregori Goitia Izurieta (1919) Lekeitio

    Gerra Zibilean herria ebakuatu zutenean, aitak alde egin zuen eta etxeko umeak amumagaz geratu ziren. Eliza atzeko bikarioaren etxeko eskolara joaten zen domekero.

  • Bitoria Aboitiz Aita bakarrik joan zen ebakuatuta

    Bitoria Aboitiz Atxabal (1931) Lekeitio

    Gerra garaian, beste askok egiten zuten legez, bere aitak ere baporea hartu ere alde egin zuen. Ontziak 'Aberri Eguna' izena zuen eta horrek sortutako ikarak eraginda, bakarrik joan zen.

  • Jose Eiguren Ebakuatutako jende asko

    Jose Eiguren Mendiguren (1927) Lekeitio

    Gerran bapore asko bete ziren ebakuatutako jendearekin. Egoera tamalgarria zela dio: askok ez zekiten nora zihoazen ere, ume asko zeuden, jendea goseak zegoen... Soldadu italiarrak kontzejupean egoten ziren; harreman ona zuten beraiekin.

  • Juan Uribarren Lekeitiotik Santoñaraino bizitakoak

    Juan Uribarren Atxabal (1924) Lekeitio

    Gerra heldu zenean, Juanek aitarekin batera motor txikian alde egin zuten Santoñaraino. Ebakuazioa zelan bizi izan zuten kontatzen du zehaztasun guztiz: Armintzan zeudela, aitak soldadu joan behar zuela esan zion alkateak; faxistak Bilbora sartzerakoan, Zierbenera joan ziren eta handik Algortara; Bilbo hartu zutenean, Laredora joan ziren; azkenik, Santoñara joan ziren. Toki guztietan izan zituzten bizipen interesgarriak. Santoñan faxistak lekeitiar batzuen bila joan ziren; "Aita Guria" baporean, Leturia lekeitiarra hartu eta fusilatu egin zuten.

  • Pedro Juan Akarregi Santoñatik Lekeitiora bueltan; Euzkadiko dirua

    Pedro Juan Akarregi Aboitiz (1921) Lekeitio

    Bera aitarekin egon zen Bilbon gerra sasoian, etxeko gainerakoak Frantzian zeuden bitartean. Euzkadiko dirua zelakoa zen azaltzen du. Santoñan harrapatu zituzten eta baporeko ikatza kendu zieten.

  • 1571 Gerratik ihesi Frantziara

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Gerra Zibileko indar nazionalak Lekeitiora sartu zirenean, beraiek ebakuatuta joan ziren Frantziara baporean. II. Mundu Gerra hasiko zelakoan bueltatu ziren handik herrira. Jende askok egin zuen ihes itsasoz. Frantziatik bueltan, Lekeitiora bueltatu aurretik, Santurtzi inguruan egon ziren. Han eta Lekeition, soldaduen arropak garbitzen zituzten.

  • 1571 Frantziara heldutakoan, mediku-azterketa

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Frantziarako bidean, Santanderretik Saint Nazaire-ra heldu ziren lehenengo. Familiako asko joan ziren elkarrekin; beraietako ume bat elgorriak jota egon zen. Lantegi handi batean egon ziren bizitzen; eta, heldutakoan, medikuek artatu zituzten. Medikuekin zeudela, gizonezkoek zelan begiratzen zuten gogoratzen du.

  • 1571 Sant Nazaire-ko etxeetan bizitzen

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Frantziako Saint Nazaire-ra heldu eta mediku-azterketa izan ostean, bakoitzari hizki bat jarri zioten paparrean. Bere ama ume gaixo batekin gelditu zen, eta gerora batu ziren berriro. Bi etxe desberdinetan banatu zituzten.

  • 1571 Frantzian elkar ezin ulertu

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Gerra garaian, Frantziako Saint Nazaire-ra joan ziren ebakuatuta. Etxe ingurua zelakoa zen azaltzen du. Okinarekin izaten zituzten ezin ulertuak azaltzen ditu. Bertakoek ondo hartu zituzten hara joandakoak, baina ez zekiten ezer euskaldunei buruz. Guztira hiru hilabete egin zituzten han.

  • 1571 Hiru hilabeteren ostean, etxera

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Frantzian hiru hilabetez egon ziren ebakuatuta, baina II. Mundu Gerra hasiko zela-eta, etxera bueltatu ziren. Lekeitiora heldu zirenean, bertako askok txarto hartu zituzten. Berak ez zituen Lekeitioko erasoak ezagutu, lehenago egin baitzuten alde.

  • Faustino Garatea Bermeora ihesi gerra denboran

    Faustino Garatea Bilbao (1932) Lekeitio

    Hiru urte zituela sortu zen gerra. Bermeora eraman zituen amak gerra denboran. Gernika ketan zegoela itzuli ei ziren; italiarrak sartu berri ziren Bermeon. Anai-arreba asko ziren.

  • inaki-goni Aitaren lanak eta kultura eta politikarekiko zaletasuna

    Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria

    Aita fundizioan hasi zen lanean 13 urte zituela. Soldadutzara joan eta gero, ordea, Banco San Sebastianen egin zuen lan. Gerra garaian, alde egin behar izan zuen herritik nazionalista izateagatik. Aitari irakurtzea asko gustatzen zitzaion, eta politika munduan sartuta egon zen.

  • inaki-goni Familia osoa abertzalea eta gerran ihes egin behar

    Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria

    Aitaren aldetik, familia osoa zen abertzalea. Donostian bizi zen aitaren anaia, eta gerran ihes egin behar izan zuen bere seme zaharrenarekin. Semea Ingalaterrara joan zen Bilbotik, "niños de la guerra" delakoen itsasontzian. 19 urte eman zituen han.

  • inaki-goni Gerrako tiroketak eta babeslekuak

    Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria

    Gerran, erreketeak herrian sartu aurretik, aitak ihes egin zuen abertzalea izateagatik zerbait egingo zioten beldurrez. Erreketeen agintariek baserri bat hartu zuten, eta handik errepublikanoen kontrako tiroketak egin zituzten. Iñakiren etxean nola-hala babesten ziren; baina, hala ere, tiro bat sartu zitzaien etxera. Gerra garaian, sotoan egoten ziren babesteko.

  • inaki-goni Herrian fusilamendu ugari eta ihes egin zuen jende mordoa

    Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria

    Erreketeek eta falangistek batzokia hartu zuten eta trantsiziora arte ez zuten utzi. Errenteriako batzokian eduki zituzten atxilotuta bi apaiz eta gero fusilatu egin zituzten. Errenterian jende askok ihes egin zuen itsasoz. Iñakiren aita Bilbora joan zen ihesi anaiarekin eta ilobarekin batera; ez zen frontean egon.

  • inaki-goni Errenteriatik Donostiara ihesi, etxean lapurtuko zieten arriskuarekin

    Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria

    Iñaki eta bere senideak Donostiara joan ziren gerra garaian osabaren etxera, eta han egon ziren hilabete batzuk. Donostian, Urbieta kalean bizi ziren. Errenteriatik alde egin zuen jendearen etxeetan arpilatzeak (sakeoak) egon ziren. Apaizak (karlistak ez zirenak) kale-jantzian egoten ziren, zerbait egingo zieten beldurrez.

  • Karmele Sistiaga Parrokiako eskolan, ahizpa irakasle

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    Parrokiako eskola, Matia kalean. Oso maistra zorrotza zen ahizpa. Mutilak aparte. Erdaraz ikasten zuten. Etxean euskaraz hitz egiten zuten, gerra aurretik. Ahizpa Bordelera joan zen ihesi.