Ihes egin beharra
-
Ihes egiteko arrazoiak eta Usurbilen fusilatu zituzten gizonak
Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil
Ameriketara itsasontziz joaten ziren. Itsasontzi haiek Frantziatik irteten ziren gehienbat. Felixen anaia ihesi joan zen Frantziara gerran, Oriotik barkua hartuta. Jendeak zergatik egiten zuen ihesi azaltzen du. Usurbilen 7 gizon fusilatu zituzten eta haien izenak aipatzen ditu.
-
Gerrako zertzeladak: alemaniarrak, italiarrak eta koinatua
Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil
Alemaniarrak eta italiarrak jaun eta jabe ziren hemen, herritarren artean gosea zegoela aprobetxatuta. Koinatu bat ihesi joan zen Gijonaino; eta handik Txarara bueltan oinez etorri zen.
-
Aita desterratuta: Madrildik Mugiro jatetxera bizitzera
Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil
Aitaren lagunek Madrildik Elizondora etortzen lagundu zioten. Han, Mugiro jatetxean egon zen 3-4 urte eta etxekotzat hartu zuten bertan. Gipuzkoan ezin zuen sartu orduan; eta, familia ikusteko, Lekunberrin elkartzen ziren. Mugirora joaten zirenean, ogi zuria jaten zuten.
-
Aitak gerran kendu zioten autoa berreskuratu zuenekoa
Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil
Aitak, desterratuta zegoenean, ezin zuen pasa Lekunberritik aurrera. Madrilen beti hartzen zuen aldizkari ofiziala eta han ikusi zuen kendu zioten autoa Valladoliden zegoela. Hala, berreskuratu egin zuen.
-
Gerran beldurra eta ihesa
Teodoro Aranburu Otaegi (1928) Usurbil
Herritik jende askok egin zuen ihes beldurragatik. Gerran ezinikusiengatik hil zuten jende ugari.
-
Egunero bonbardaketa Markinan
Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein
Dendan geratu zitzaien apurrarekin eta errazionamenduarekin egin zuten aurrera gerrako urte gogorretan. Bonbardaketak egunero egoten ziren Markinan eta koba batera joan behar izaten zuten babes bila. Francoren soldaduek Markina hartu zutenean, jende askok alde egin behar izan zuen.
-
Emakume abertzaleei egindako beheramenduak
Bixi Garmendia San Sebastian (1916) Urnieta
Ahizpa ezkutuan joan zen Iparraldera Telesforo Monzonekin. Herrian geldituz gero, PNVkoak zirenak zigortu egiten zituzten. Emakumeei egindako beheramenduak aipatzen ditu. Emakume haietako batzuk gogoan ditu. Bere ahizpak ihes egitea lortu zuen; Frantzian lan handia egin zuen, eta handik asko lagundu zion Bixiri.
-
Irratia ezkutuan entzuten
Bixi Garmendia San Sebastian (1916) Urnieta
Gerra hasi zenean, hainbat senidek kanpora alde egin behar izan zuten. Garai hartan, ezkutuan entzuten zuten irratia, argiak itzalita, irratiaren gainean zapia jarrita.
-
Gerra garaian kanpoan egondako senideen bizipenak
Bixi Garmendia San Sebastian (1916) Urnieta
Gerra garaia gogorra izan zen. Anaia eta bera herrian geratu ziren; baina beste 3 senideak handik eta hemendik ibili ziren errefuxiatu gisa. Kanpoan ziren bitartean, ezin izaten zuten gutunik idatzi. Ahizpa gazteenak oso gaizki pasa zuen, ikaragarriak pasa zituen.
-
Gerran ere, elkartasun handia
Nati Garmendia Ubillos (1929) Urnieta
Gerra garaian, Aiara joan ziren, Urnietako taberna utzita. Han, etxe batean, 20 bat lagun kabitu ziren. Oso jende jatorra zen etxe hartakoa; izugarri ondo portatu ziren beraiekin. Amak sukaldean egiten zien, eta asko estimatzen zioten hori. Lehen, elkartasun handia zegoen.
-
Amona eta izeba Bilbo aldera ihesi
Jose Luis Aiarza Zubillaga (1935) Donostia
Bere familiakoak ihesi joan ziren Bilbo aldera, Donostiatik. Amona Carmen eta izeba Florenekin batera arrantzako bapore batean joatekoa zen aita. Ama joan zen kaira, eta aita geldiarazi egin zuen.
-
Gerran auzokoen etxera
Jesus Barandika Berrojalbiz (1921) Feli Goikoetxea Enbeita (1930) Muxika
Jesusen etxekoek beraien etxea utzi eta, ganadu eta guzti, auzoko beste batera joan ziren. Bi txerri hil zizkieten. Kontuz ibili behar zuten etxeko kea ikus ez zezaten.
-
Gerra Oiartzunen
Hilario Lekuona Mitxelena (1931) Urnieta
Oso txikia zen, baina fresko du gerra denborako oroitzapena. Hegazkin bat ibili zen paperak botatzen, eta ume guztiak korrika haiek hartzera. Oiartzuar askok egin zuen alde; Artikutza aldera, dio Hilariok. Bi edo hiru eguneko kontua izan omen zen gerra Oiartzunen.
-
Donostia, Bilbo eta Zegama arteko umezaroa
Patxi Sansinenea Azurmendi (1935) Donostia
Parte zaharrean jaio zen, baina urte bat zuela, gerra garaian, amarekin batera Bilbora joan zen. Handik lau urtetara Grosera bueltatu ziren, baina aurretik zutena errekisatu zienez amaren herrira, Zegamara, joan behar izan zuten. Hamar urtera arte egon zen bertan, Tolosako eskolapioetara joan baitzen interno hiru urtetarako.
-
Gerran etxetik alde egin behar
Juanita Esturo Orue (1924) Muxika
Gerran, etxea utzi zuten ganadu eta guzti, eta Larraskitura joan ziren aitaren lana zela-eta. Handik Gueñesera joan ziren, gau bakar baterako. Gueñesen elizan pasa zuten gaua, batailoi bateko kideekin batera. Handik Karrantzara eta Santander aldera egin zuten alde. Azken bidaia horretan, tren bagoietan animaliak bezala joan zirela dio.
-
Erreketeek abisatuta salbatu ziren
Juanita Esturo Orue (1924) Muxika
Gerran, Torrelavegara egin zuten alde. Erreketeek izara guztiak hartu zizkieten landetan jarri eta hegazkinei abisatzeko. Milizianoak zituztelakoan joan ziren eurengana. Erreketeek esan zien handik alde egiteko, berriro bonbardatu behar zutelako; hori dela-eta salbatu ziren.
-
Gerra sasoian, pilotan aritzeko salbokonduktoa
Julio Onaindia Landeta (1924) Gernika-Lumo
14 urte zituela, Gerra Zibilaren sasoian, pilotan herririk herri aritzeko salbokonduktoa zuen. Agiri hori erakusten du. Behin Donostiara joan zen partidu bat jokatzera, Groseko "La Bonbonera"ra; partidu hartatik joan ziren hoteleko esku-orria ere erakusten du.
-
Gerra hasieran eraso egin zietenekoa
Praxku Urruzola Loinaz (1931) Urnieta
Gerra garaiko pasadizoak gogoan ditu oraindik. Tropak sartu ziren, eta eraso egin zuten; dena txikitu zuten orduan. Etxean, bost lagun zauritu zituzten. Orduan, etxetik alde egin behar izan zuten, beraien burua babesteko. Oroitzapen tristeak.
-
Bi anaia gudari joan eta ama herritik bidali
Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia
Gerra denborako oroitzapenak. Gerra piztu zenean, 10 urte zituen Julianek. Bere bi anaia gudari joan ziren Loiolako kuartelean izena emanda. Julianen amari isuna jarri zioten bi seme gudari joan zirelako: seme baikotzagatik 1.000 erreal. Isunaz gain, ama etxetik bota zuten. Julian etxeko txikiena izanik, amarekin joan zen. Tolosako baserri batean zortzi egun eta Etxarri Aranatzen 20 egun egin zituzten.
-
Umetan amonarekin Agerreso baserrira
Imanol Murua Arregi (1935) Zarautz
Gerra garaian, aita soldadu joan zen; eta ama, bi anaia zaharragoekin, Gernikara. Urtebete zuenean, Agerreso baserrira joan ziren bera eta amona, han senideak zituztelako. Agerreso San Pelaioko mugan zegoen.