Ihes egin beharra
-
Gerla Handira joan beharra
Domingo Etxebarren (1922) Urepele
Urepelen zortzi lagun galdegin zituzten Gerla Handira joateko; izenak ematen ditu. Eraman egin zituzten eta bideak eta trintxerak egiten aritu ziren. Alemaniara joatera behartu zituztenean, lau joan ziren eta haietatik hiru bertan hil ziren. Ezkutuan egon zen Domingo bi urtez.
-
Gerran kobetan ezkutatu behar
Ali Goiti Agirre (1926) Mañaria
Gerra Zibilean, nazionalek herri bat hartzen zuten bakoitzean kanpaiak jotzen zituzten. Kobetan ezkutatzen ziren Aliren etxekoak. Aita Lezama aldera joan zen ganaduekin; denak bueltatu ziren sano.
-
Gerran familia banatuta
Ali Goiti Agirre (1926) Mañaria
Gerra Zibilean, bere osaba Otxandiora eraman zuten munizioak altxatzera. Aitaren berri, ostera, ez zuten izan. Beraiek Arratiarako bidean dagoen koban ezkutatzen ziren.
-
Mexikora joateko ez zieten pasaporterik eman nahi
Pilar Arregi Garate (1918) Elgoibar
Senarrak hasieratik zuen gogoan Mexikora alde egitea, beldurra zuen eta. Senarrak bazuen lana Mexikon, koinatuak lehendabiziko josteko makinen fabrika zabaldu baitzuen bertan. Hasieran Juan de los Toyos-i eskatu zion Mexikora joateko biletea, baina honek ukatu. Pasaportea ere ez zieten ematen "desafecto al régimen" zela esaten zioten eta. Azkenean eman zizkieten pasaporteak eta Mexikora joan ziren.
-
Galarragak jarritako fabrikara lanera Mexikora
Pilar Arregi Garate (1918) Elgoibar
Galarraga zen josteko makinen fabrika jarri zuena Mexikon eta senarra bertara joan zen lanera. Hilabete egin zuten Mexikora bidaian.
-
Gerran etxekoak Gasteizera alde
Jesus Astola Nafarrete (1933) Maria Pilar Astola Nafarrete (1939) Legutio
Jesus eta gurasoak Gasteizera joan ziren gerratean. Ama umedun zegoen eta seigarren umea han jaio zen. Ganaduak Marietako baserri batean utzi eta txerriak gurdian hartuta joan ziren. Bi izeko bertan zeuden neskame eta haiek antolatu zuten bertara joateko dena. Bertarako bidaia ez zen batere erreza izan.
-
Ama eta aitaren familia kontuak
Juan Jose Ibarretxe Markuartu (1957) Laudio
Ama lezamarra zuen eta gerra garaian Galiziara desterratua izan zen. Aita Laudiokoa zen. Ibarretxe abizena Zaratamokoa da.
-
Gerra garaiko aita eta amaren ezbeharrak
Juan Jose Ibarretxe Markuartu (1957) Laudio
Gerra garaian familiak ezbeharrak pasa zituen: osabak eta aitona hil ziren besteak beste.
-
Gerra ostea
Andres Ereño Atutxa (1917) Etxebarri
Gerra ostean gosea egon zen eta arropa ere eskas. Etxean, arreba zaharrena joskilea zenez, etxerako josten zuen eta eurek ez zuten arropa izateko arazorik izan. Batzuk kartzelara eraman zituzten, beste batzuk (bi koinatu) langileen batailoietara.
-
3. solairutik lurrera erori
Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika
Frontea zela eta, Mungian eta Bilbon ere bizi izan ziren Jon, gurasoak eta arrebak. Bilbon bizi zirela, 3. solairutik erori zen Jon beheraino, eta berrogeita zortzi orduz konorterik gabe gelditu zen. Hiru arreba zaharrenak Iparraldera joan ziren bizitzera, hango laguntzak zirela eta.
-
Gerratik ihesi beldurrez
Basili Egiguren de la Torre (1909) Igorre
Gerran beldur handia pasatu zuten. Hegazkina zetorrenean, ezkutatu egiten ziren. Igorren ez zuten bonbarik bota baina soro batera hegazkina erori zen. Ihes egiteko abisua jaso orduko, etxetik joan ziren idiak eta gurdia hartuta. Usansolo inguruan egon ziren.
-
Izurtzatik ihesi
Salome Telleria Arteaga (1925) Izurtza
Abereak gurdian hartuta, ihesi joan ziren. Bere neba nagusiak boluntario soldadu joan ziren eta frankistek hartu zituzten. Zazpi urte egin zituzten etxetik kanpora.
-
Hilabete ebakuatuta Algortan
Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe
Txakurra utzi zuten bakarrik, eta Algortara ebakuatu ziren, osabaren etxera. Itzuli zirenean, hutsik aurkitu zuten baserria. Ganadua ere bertara eraman zuten, eta padurako belar sailetatik eramaten zuten behientzako belarra. Gurdia beteta joan ziren Algortara. Ihesean zihoazenekin beterik ikusten ziren kaminoak.
-
Somorrostrora ebakuatuta
Balentina Elortegi Batiz (1924) Meñaka
Gerra sasoian ez zuten artorik erein. Alde egin behar izan zuten. Soldaduek neskei bularrak ebakitzen zizkietela esan zieten. Lehenengo Urdulizera joan ziren behiekin, arto irin apur bat hartuta gurdian. Handik Areetara eta Somorrostrora. Han meatzetan igarotzen zuten gaua.
-
Pixontziak kakaz beteta aurkitu zituzten
Balentina Elortegi Batiz (1924) Meñaka
Itzuli zirenean ebakuatuta egotetik, aitita soroan artoa ereiten ari zen, kezkatuta, beste senideekin batera ez zirelako itzuli. Etxeko arropak eramanda eta pixontziak kakaz beterik aurkitu zituzten. Ama eta bost alabak joan ziren eta halaxe etorri, eraman zituzten behiekin batera.
-
Gernikako bonbardaketa estolda-zuloan
Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika
Gernikako bonbardaketa gertatu zenean, estolda-zuloan ezkutatuta egon ziren, ilunpean. Gauean, Gernikako sua ikusten zuten herritik. Txikituta utzi zuten dena.
-
Gerragatik Frantziara
Leonzia Areitio Azpiri (1906) Ermua
Gerra ostean, estraperloan erosten ziren gauza asko. Mallabitik janari asko lortzen zuten ermuarrek. Frantziara joan zen gerra garaian; han ogi ederra jaten zuten. Itsasontziz joan zen aitarekin eta ilobarekin.
-
Frantziako egonaldia eta Ermuko bonbak
Leonzia Areitio Azpiri (1906) Ermua
Frantzian konbentu batean egon ziren gerratik ihesi. Janaria kotxe batean ekartzen zuten eta dirua ere ematen zieten. Gerrako bonbekin beldurtu egiten zen Ermuan; goizean goiz beti agertzen omen zen hegazkinen bat. Gaur eguneko kontuak.
-
Gerratean fronte biren inguruan Egoarbitsa inguruan
Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Elgeta
Gerran ez zuten txarto pasatu; goserik ere ez. Fronteak inguruan, baina ez fronte-frontean. Milizianoekin ere hartu-emana zuten, eta esnea saltzen zieten. Baserriko gizonezko guztiak Mallabira joanda ziren, eta beste batzuk Bilbora, ganaduarekin. Aitaren lehengusu batzuk izan zituzten sabaian gordeta, Eibartar batzuk. Senideak ziren, eta alde egin beharrean, beraien baserrian ezkutatu ziren. Hilabete egin zuten bertan, sabaian, ira pila handi bat zegoen, eta haren azpian kutxa batean ezkutatuta egon ziren. Baserri ondoan babesleku bat egin zuten, karobi zahar bat erabiliz. Baserriko ateak eta leihoak estali egin zituzten. Karabieta ingurua lubakiz beteta zegoen. Nazionalak sartu zirenean, milizianoek Aixola errekatik behera alde egin zuten; askotan, baserrietatik lapurtutako gauzekin (arropak, janaria, oiloak...).
-
Familia Gernikara eta anaia soldadu
Ana Aristondo Aizpurua (1928) Miren Azpeitia Egaña (1930) Joxe Etxabe Udabe (1926) Zumaia
Joxeren familia Gernikara bidali zuten gerran. Anaia zaharra karlistek hartu zuten soldadu, eta beste guztiek alde egin behar izan zuten Gernikara, Foruara. Han beldur handia pasa zuten.


