Ihes egin beharra
-
Emakumeak politikatik at
Inaxio Aramendi Telletxea (1928) Astigarraga
Batez ere gizonak izaten ziren politikan sartuta zeudenak. Herritik ihes egindakoak ere izan ziren batzuk Astigarragan.
-
Desertoreak
Joakin Iza Artola (1911) Oiartzun
Gerrara ez joateagatik, Frantziara egiten zuten ihes askok, desertore. Senide gehiago ere joan ziren gerrara. Etxe bakoitzetik bi izaten ziren gehienez; hirugarrena libre izaten zen. Gerra bukatu ondoren, soldadutza, eta, ondoren, zaharrenez aurrera, etxera. "Hamakiña saltsa bai urtia haitan!"
-
Txahalarentzat belarra batzen
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Iluntzean txahalentzako belarra batzera joaten ziren. Soldaduekin nola moldatzen ziren kontatzen du.
-
Eskola partikularretara ordubetez
Anttoni Lujanbio Alberro (1925) Astigarraga
Eskola partikularretara joaten zen Anttoni, aiton-amonak zaindu behar izaten zituelako. Salbokonduktua lortu behar izaten zuen amarentzat eskolara joan aurretik. Dena erdaraz egin behar izaten zuten.
-
Sirenadun hotela
Iñaxi Urruzola Aranburu (1925) Astigarraga
Iñaxiren amak Astigarragako hotel batera ekarri zituen Iñaxi eta bere anai-arrebak. Hotel honek sirena bat zuen, arriskua zenean martxan jartzen zena. Sirenak jotzen zuenean, korrika joaten ziren biltegian ezkutatzera. Geletako leihoak koltxoiz tapatuta egoten ziren.
-
Altzibarko fusilamenduak
Joxepa Zabalegi Lazkanotegi (1916) Oiartzun
Gerran Zaiara joan ziren ihesi eta aita bakarrik gelditu zen Martinmotzenen. Joxepa joaten zitzaion laguntzera. Zaiako gainean, soldaduek aitaren berri galdetu zioten behin. Altzibarko fusilamenduak gogoratzen ditu eta baita izugarrikeria hura ikustera propio joandakoak bazirela ere.
-
Gerratik ihesi
Kaxilda Zubialde Olaskoaga (1911) Oiartzun
Gerra garaian, senideak Irunera joan ziren, eta Kaxilda Larrezabalera, senarraren familiakoekin. Atxiloketak gertatu ziren.
-
Pertsona esanguratsuak kulturan
Axun Oiartzabal Sagarzazu (1946) Lezo
Jostun batzuk aipatzen ditu: Pikabea, Luke Gezala... Gezala familiari buruzko kontuak: Koldobike Gezala raketista. Polentxi Gezala txistularia... Tomas Garbizu musikaria eta Elias Salaberria margolaria aipatzen ditu. Herriko mutilek solfeoa ikasteko aukera zuten (neskek ez, berandu arte). Lezo, herri musikazalea.
-
Frantziatik etxera bueltan
Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo
Frantziara iritsi zirenean, ume txikiena elgorriak jota zegoen eta ospitalera eraman zuten amarekin batera. Handik Espainiara itzuli zirenean, Francok egin zien harrera. Etxerik ez eta Lumora joan ziren amaren gurasoen etxera.
-
Tristea da gerra
Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo
Goizaldean pasatu zuten Gernika eta dena sutan zegoen. Milizianoen kamioi bat geratu eta Deustura joan ziren. Gerra tristea dela dio, ezin dela azaldu dio. Jendea zoratu egiten dela aipatzen du. Gerraren ondorioz etxerik gabe geratzea oso gogorra izan zen, beti enbarazu egiten zutelako.
-
Aitaren kartzelaldiko kontuak
Fernantxo Intxaurrandieta Aizpurua (1947) Lezo
Aita nazionalista zen, eta Sarara joan zen ihesi. Ondoren Cadizen egon zen kartzelan, eta han kaiola bat egin zuen beste preso batekin. Ezkondu aurretik izan zen hori. Patxi anaia aipatzen du, musika irakaslea.
-
Gerratik ihesi, Deustura, Santanderrera eta Frantziara
Kontxa Bikandi Basterretxea (1927) Gernika-Lumo
Bonbardaketa izan zenean, Lumora bidean joan ziren zazpi senideak eta aita-amak. Milizianoek esan zieten han lubakiak zeudela eta Deustura joan ziren orduan. Han ortuan zulo bat eginda zeukaten eta hegazkinak zetozenean, zuloan sartu eta egur batzuekin tapatzen ziren. Han enbarazu egiten zutenez, ama eta zazpi umeak Santanderrera joan ziren. Aita bertan geratu zen lanean.
-
Ehiza-txakurra itsasora bota zutenekoa
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Frentean soldadu zebilen gizon baten senideekin joan ziren gerratik ihesi. Ehiza-txakur bat zeramaten haiekin. Asko jaten zuenez, zubi esekitik uretara bota zuen andreak txakurra.
-
Bonbardaketa eguna eta ondorengoak
Jose Antonio Torrealdai Bilbao (1931) Gernika-Lumo
Ajangiz alderantz joanda, koba moduko bat zegoen eta hantxe egon ziren gero. Jende asko batu zen bertara. Gudari batek zotzak ematen zizkien ahoan eusteko, bonben eztandarekin belarriak ez lehertzeko. Bonbardaketa bukatu zenean, etxera itzuli ziren beraien ondasunak ateratzera. Handik pasatzen zirenek ohoztu egiten zizkieten gauzak. Batetik bestera ibili ziren.
-
Esperanza lantegiagatik, Deriora eta Markinara
Jose Antonio Torrealdai Bilbao (1931) Gernika-Lumo
Astra lantegiak Esperanza izena zeukan gerra garaian eta Deriora lekuz aldatua zegoen. Kruzelegi lantegi gipuzkoarra ere hantxe zegoen. Deriotik Markinara eraman zituzten lantegiok gero eta hantxe bizi izan zen hogeita hamar urte ingurura arte.
-
Gernika erreta, Bilbora
Serafin Ruiz Sagasti (1923) Gernika-Lumo
Babeslekutik irtendakoan, dena sutan eta etxeak botata topatu zituzten. Mojen konbentuetan errepublikarrek koartela jarrita zeukaten aurretik. Serafin Bilbora joan zen, bere senideak ez. Ibarrurin nazionalak sartu ziren gero.
-
Sardina-saltzailea eta okina albiste emaile
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Sardina-saltzailea edo okina izaten ziren sarri albisteak jakinarazten zizkietenak. Gernikako bonbardaketa izan zenean, ihesi joan ziren apirilaren 28an. San Pedro bezperan etxeratu ziren.
-
Errefuxiatu Derion
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Hegazkinak ezkutatutakoan, gurdia hartu eta Bilbo alderantz joan ziren. Eguna argitutakoan, behiak gordetzeko eta eguna bertan pasatzeko lekua eskatu zuten baserri batean. Esnea banatzen zuten Bilbon baserri hartakoek. Bi hilabete eta erdi eman zituzten han.
-
Deriotik ebakuatzeko agindua
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Mateoren aita trintxerak egitera joaten zen Lemoiz ingurura. Gauez egiten zuen lan, ametrailadore-kabiak egitera. Soldaduek ebakuatzeko agindua eman zietenean, hegazkinek tirokatu zuten baserria. Oilotegian babeslekua eraikia zuten eta han ezkutatu ziren. Bizkargiko frenteko kontuak kontatzen ditu.
-
Portugaletera bidean
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926) Gernika-Lumo
Mungiako babeslekua errekako arku baten azpian zegoen. Bonba-lantegia bonbardatzen ari zirela, baserritar bat hil zuten. Etxetik ihesi Portugaletera abiatu ziren lau gurdirekin baina zubi esekia itxita zeukaten. Zubitik gertu pasealekuan bertan egin zuten lo.