Gerratean fronte biren inguruan Egoarbitsa inguruan
Hizlaria(k): Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Herria: Elgeta (Gipuzkoa)
Gerran ez zuten txarto pasatu; goserik ere ez. Fronteak inguruan, baina ez fronte-frontean. Milizianoekin ere hartu-emana zuten, eta esnea saltzen zieten. Baserriko gizonezko guztiak Mallabira joanda ziren, eta beste batzuk Bilbora, ganaduarekin. Aitaren lehengusu batzuk izan zituzten sabaian gordeta, Eibartar batzuk. Senideak ziren, eta alde egin beharrean, beraien baserrian ezkutatu ziren. Hilabete egin zuten bertan, sabaian, ira pila handi bat zegoen, eta haren azpian kutxa batean ezkutatuta egon ziren. Baserri ondoan babesleku bat egin zuten, karobi zahar bat erabiliz. Baserriko ateak eta leihoak estali egin zituzten. Karabieta ingurua lubakiz beteta zegoen. Nazionalak sartu zirenean, milizianoek Aixola errekatik behera alde egin zuten; askotan, baserrietatik lapurtutako gauzekin (arropak, janaria, oiloak...).
Informazio gehiago: Gerratean fronte biren inguruan Egoarbitsa inguruan
Ihes egin beharra
-
Hamar urtegaz artzain
Inazio Arregi Berriozabal (1934)
Legutio
-
Mutrikun jaioa, gerra sasoian; gurasoak mutrikuarrak
Joxe Mari Agirregomezkorta Zelaiaran (1936)
Pasaia
-
Abadiñora eta Durangora ihesi
Migel Zubiaur Ayo ()
Erandio
-
Izurtzatik Zornotzara eta handik Bilbora
Karmen Albistegi Agirre (1922)
Izurtza
-
San Vicente de la Barquerara ihes
Kontxa Gonzalez Badiola (1928)
Elantxobe
-
Ganadua auzotarren laguntzaz babestu
Patxi Zabarte Beitia (1922)
Arrasate
-
Gerra hasi zenean, Getariara ihesi
Jabier Puerta Galdos (1927)
Donostia
-
Marcanotarren historia
Niceto Marcano Muguerza (1932)
Eibar
-
Anaiak Sopuertara joan ziren; zilarrezko ogerlekoak
Ricardo Duñabeitia Gandarias (1929)
Muxika
-
Medikuaren laguntzaz bueltatu zen aita Mutrikura
Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935)
Mutriku


