Ihes egin beharra
-
Gerra garaiko aita eta amaren ezbeharrak
Juan Jose Ibarretxe Markuartu (1957) Laudio
Gerra garaian familiak ezbeharrak pasa zituen: osabak eta aitona hil ziren besteak beste.
-
Gerra ostea
Andres Ereño Atutxa (1917) Etxebarri
Gerra ostean gosea egon zen eta arropa ere eskas. Etxean, arreba zaharrena joskilea zenez, etxerako josten zuen eta eurek ez zuten arropa izateko arazorik izan. Batzuk kartzelara eraman zituzten, beste batzuk (bi koinatu) langileen batailoietara.
-
3. solairutik lurrera erori
Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika
Frontea zela eta, Mungian eta Bilbon ere bizi izan ziren Jon, gurasoak eta arrebak. Bilbon bizi zirela, 3. solairutik erori zen Jon beheraino, eta berrogeita zortzi orduz konorterik gabe gelditu zen. Hiru arreba zaharrenak Iparraldera joan ziren bizitzera, hango laguntzak zirela eta.
-
Gerratik ihesi beldurrez
Basili Egiguren de la Torre (1909) Igorre
Gerran beldur handia pasatu zuten. Hegazkina zetorrenean, ezkutatu egiten ziren. Igorren ez zuten bonbarik bota baina soro batera hegazkina erori zen. Ihes egiteko abisua jaso orduko, etxetik joan ziren idiak eta gurdia hartuta. Usansolo inguruan egon ziren.
-
Izurtzatik ihesi
Salome Telleria Arteaga (1925) Izurtza
Abereak gurdian hartuta, ihesi joan ziren. Bere neba nagusiak boluntario soldadu joan ziren eta frankistek hartu zituzten. Zazpi urte egin zituzten etxetik kanpora.
-
Hilabete ebakuatuta Algortan
Antonio Mardaras Arrieta (1922) Maruri-Jatabe
Txakurra utzi zuten bakarrik, eta Algortara ebakuatu ziren, osabaren etxera. Itzuli zirenean, hutsik aurkitu zuten baserria. Ganadua ere bertara eraman zuten, eta padurako belar sailetatik eramaten zuten behientzako belarra. Gurdia beteta joan ziren Algortara. Ihesean zihoazenekin beterik ikusten ziren kaminoak.
-
Somorrostrora ebakuatuta
Balentina Elortegi Batiz (1924) Meñaka
Gerra sasoian ez zuten artorik erein. Alde egin behar izan zuten. Soldaduek neskei bularrak ebakitzen zizkietela esan zieten. Lehenengo Urdulizera joan ziren behiekin, arto irin apur bat hartuta gurdian. Handik Areetara eta Somorrostrora. Han meatzetan igarotzen zuten gaua.
-
Pixontziak kakaz beteta aurkitu zituzten
Balentina Elortegi Batiz (1924) Meñaka
Itzuli zirenean ebakuatuta egotetik, aitita soroan artoa ereiten ari zen, kezkatuta, beste senideekin batera ez zirelako itzuli. Etxeko arropak eramanda eta pixontziak kakaz beterik aurkitu zituzten. Ama eta bost alabak joan ziren eta halaxe etorri, eraman zituzten behiekin batera.
-
Gernikako bonbardaketa estolda-zuloan
Jon Lopategi Lauzirika (1934) Muxika
Gernikako bonbardaketa gertatu zenean, estolda-zuloan ezkutatuta egon ziren, ilunpean. Gauean, Gernikako sua ikusten zuten herritik. Txikituta utzi zuten dena.
-
Gerratean fronte biren inguruan Egoarbitsa inguruan
Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Elgeta
Gerran ez zuten txarto pasatu; goserik ere ez. Fronteak inguruan, baina ez fronte-frontean. Milizianoekin ere hartu-emana zuten, eta esnea saltzen zieten. Baserriko gizonezko guztiak Mallabira joanda ziren, eta beste batzuk Bilbora, ganaduarekin. Aitaren lehengusu batzuk izan zituzten sabaian gordeta, Eibartar batzuk. Senideak ziren, eta alde egin beharrean, beraien baserrian ezkutatu ziren. Hilabete egin zuten bertan, sabaian, ira pila handi bat zegoen, eta haren azpian kutxa batean ezkutatuta egon ziren. Baserri ondoan babesleku bat egin zuten, karobi zahar bat erabiliz. Baserriko ateak eta leihoak estali egin zituzten. Karabieta ingurua lubakiz beteta zegoen. Nazionalak sartu zirenean, milizianoek Aixola errekatik behera alde egin zuten; askotan, baserrietatik lapurtutako gauzekin (arropak, janaria, oiloak...).
-
Familia Gernikara eta anaia soldadu
Ana Aristondo Aizpurua (1928) Miren Azpeitia Egaña (1930) Joxe Etxabe Udabe (1926) Zumaia
Joxeren familia Gernikara bidali zuten gerran. Anaia zaharra karlistek hartu zuten soldadu, eta beste guztiek alde egin behar izan zuten Gernikara, Foruara. Han beldur handia pasa zuten.
-
Aita gaixoaren bila
Agus Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi (1920) Ermua
Aita ihesi joan zen gerra denboran, eta gaixorik zegoen Bizkaiko herri batean. Agus joan zen joan zen hura etxera ekartzera. Salbakonduktoa Eibarko militar batek eman zion. Auto bat gelditu eta aitaren bila joan zen. Gertatutako gorabeherak.
-
Elantxobeko itsasoa nahiago Ibarrangeluko artaburuak baino
Agus Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi (1920) Ermua
Tailerra zigilatu zieten. Mutilak gudari zeuden; familia Elantxobera joan zen lehenengo, eta Ibarrangelura gero. Elantxobe gustatzen zitzaion, baina aldapa handiak zeuden; eta, gurasoak zaharrak zirenez, Ibarrangelura aldatu ziren. Itsaso ederra ikustetik artaburuak ikustera pasatu zen, penaz.
-
Toribio Etxebarriarekin izandako harremana
Fernando Echebarría Unamuno (1927) Eibar
Toribio Etxebarria senide zeukan. Venezuelatik Hendaiara etorri zen behin; gero Eibarrera. Fernandok argazkiak bidaltzen zizkion Santiago Arizmendiarrietaren bitartez. Toribio Eibarrera etorri zeneko hainbat anekdota; zelakoa zen. Erlijio kontuak; Toribio monagillo izandakoa zen. Toribioren izaera.
-
Bergaratik Castrora ihesi
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Heldu zen ihes egiteko eguna. Hiru autotan sartu ziren familiakoak. Hurrengo astean itzuliko zirela esanez abiatu ziren hemezortzi lagun. Mioñon (Castro) senide batzuen etxean hartu zuten ostatu. Gizonak frontera joan ziren.
-
Castrotik Cabezónera, oihal-fabrikan lan egitera
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Cabezónen de la Sal-en oihal-fabrika zegoen, eta ama lan horretan ibilia zenez, hara aldatu zen familia osoa. Zinean jakiten zituzten gerrako berriak. Behin aitak jende guztiaren aurrean iragarri zuen Molaren heriotza; jendea poz-pozik.
-
Ribadesellatik Frantziara eta handik Kataluniara
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Ribadesellan barkua hartu eta La Rochele-ra joan ziren. Arakatu egin zituzten portuan. Handik Kataluniara zuzenean. Aitak hango Euzko Jaurlaritzako delegazioan egin zuen lan. Eurak Gironako Osor herrian egon ziren. Euskaldunek fama ona zuten herrian, andaluziarrek txarra.
-
Familia Frantziako Capvern-en errefuxiatuta
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Frankistak sartu zirenean, ihesi Frantziara. Frejus-en egon ziren kontzentrazio-esparruan. Handik Biarritzera, eta Biarritzetik Capvern-era. 1939ko azarora arte egon ziren han. Aitak fabrika batean egiten zuen lan.
-
Frejus-eko kontzentrazio-esparruko bizimodua
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Kontzentrazio-esparruan kartila zuten janaria lortzeko. Ama ernegatu egiten zen abizena gaizki esaten zutelako. Bazkaria senegaldarrek gertatzen zuten. Gosea pasatu zuten orduan, baina beste lekuetan ez.
-
Euskaldun gutxi Frejuseko kontzentrazio-esparruan
Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara
Gaztelu handi bat, eta inguruan etxaldeak eta lurrak, hori zen Frejuseko kontzentrazio-esparrua. Penintsulako leku guztietakoak zeuden. Euskaldunak oso gutxi.