Ihes egin beharra

  • Miren Ensunza Aita frentean eta ama umeekin Zamudion

    Miren Ensunza Valier (1934) Errigoiti

    Aita frentera eraman zuten eta ama Zamudion bizi izan zen ume jaioberriekin. Ama ez zen babeslekura joaten, ume txikiak zituelako, eta ikusi zuen zela lehertu zen bonba bat babeslekuan.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa Bonbardaketa ostean, hiru urtez Frantzian

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Saraspe plazako etxe batean jaio zen. Bonbardaketa ostean, dena utzi eta Frantziara joan ziren neba-arrebak, eta hiru urtez egon ziren bertan. Euskara baino ez zekiten, baina erdararen eraginez euskara baztertzen hasi ziren. Errusiara joateko aukera ere izan zuten, baina ez ziren joan.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa Bonbardaketatik Frantziara joan arteko uneak

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, etxea galdu zutenez, San Juan Ibarrako kondearen etxera joan ziren. Han lau etxe zeuden. Lehen gaua bertan pasatu zuten eta afaltzeko arroz-esnea eman zieten. Hurrengo egunean, Legarreta garraiolariarekin Bilbora joan ziren. Amak abortua izan zuenez, gurasoak Busturiko baserri batean egon ziren. Han, Bilbon, umeak itsasontzi batean sartu zituzten.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa "En el barco San Mamés vinimos los niños vascos..." abestia

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, Frantziarako itsasontzia hartu zuten. Orduko "En el barco San Mamés vinimos los niños vascos..." abestia kantatzen du.

  • Jesus Mari Agirre-Amalloa Frantziako bizimodua

    Jesus Mari Agirre-Amalloa Ozamiz (1931) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa ostean, Frantziara joan ziren. Han ume denak banandu zituzten: txartelaren kolorearen arabera, herrialdeka banatu zituzten. Beraiek 33 gelditu ziren eta azken txartela, kolore horiduna, egokitu zitzaien. Beraiek egon ziren denetatik ondoen. Frantziar sozialisten menpe gelditu ziren. Uda kostaldeko herri batean pasatu ostean, neguan Parisera joaten ziren. Bertako familiek lagundu egiten zieten.

  • Mertxe Hidalgo Ezer barik, soinekoagaz bakarrik

    Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo

    Bonbardaketa egunean, etxea erretan zegoen bitartean denak batzea zen garrantzitsuena. Eibartik heldutako errefuxiatu bat zuten etxean eta ohean egon zen gaixorik, bere aitak atera zuen onik etxetik erretzen zegoen bitartean. Ezer barik, soinekoagaz bakarrik gelditu ziren. Handik Muruetara joan ziren amama osaba baten etxera joateko. Eurak aurrera jarraitu zuten Sollubetik Bilbora joateko.

  • Mertxe Hidalgo Gernikatik Frantziara ezer barik

    Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo

    Gernikako herria erre ostean, Bilbotik Santanderrera eta handik Frantziara joan ziren. Ez zuten ezetakorik ere ez. Aitak esne kondentsatu pote bat zuen eta handik jaten zuten denek. Beti dago jende ona leku guztietan eta bidean ere laguntasuna izan zuten. Gero Valentziara joan ziren Bilbora joan arretik. Bilbora heldu zirenean aita atxilotu egin zuten. Bilbotik Santanderreko bidea zelan egin zuten kontatzen du.

  • Mertxe Hidalgo Errefuxiatu Bordelen eta Bretainian

    Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo

    Gernikako bonbardaketa ostean, Santanderrera joan ziren. Handik, ontzi ingeles batean Bordelera (Frantzia) joan ziren. Bordeletik Bretainiaraino joan ziren. Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan zuten.

  • Mertxe Hidalgo Velantziara, errepublikazaleen eremura errefuxiatu

    Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo

    Gernika bonbardatu eta gero, Frantzia errefuxiatuta egon ostean, Valentziara joan ziren. Valentzia zonalde errepublikazalea zen sasoi hartan, gerraostean okupatu zuten Valentzia. Venezuelara joateko aukera ere izan zuten, baina aitak ez zuen gura izan. Aitak Euskal Herrian zuen lan bera egiten zuen han trenean, eta ondo bizi zirela dio.

  • Juanita Gernikatik Frantziarantz

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Bere osaba Rotaetxeren gidaria zen eta harekin joan zen Frantziara ebakuatuta; Rotaetxe, sasoi hartan, aginpidea zuena zela dio. Gernikatik ezin izan zuten bide jeneraletik joan eta kanposantu aldetik irten ziren Gernikatik: Burgoa-Bizkerre-Bermeo-Algorta bidea egin zuten autoz. Itsasontzia hartu zuten bertan.

  • Juanita Frantziara itsasontziko kubiertan

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Frantziarako itsasontzia Algortan hartu zuten. Gauean, asko mareatuta ziren, eta bera lehengusina txikiarekin kubiertara joan zen. Gizon batek, ama-alabak zirelakoan, esnea eman zien. Izekori kontatu zionean, izeko haserretu egin zitzaion esnea berak behar zuela esanez. Bordelera heldu zirenean, errefuxiatuak gela batera sartu zituzten eta ogi zuria eta gazta eman zieten jaten.

  • Juanita Bordelera iristerakoan

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Itsasontziz Bordelera heldu ostean, trena hartu zuten; eta, euria hasi zuenez, gaua trenean igaro behar izan zuten. Hurrengo goizean, jendea leku ugaritara banatzen hasi ziren. Bidaia horretan gizon batekin izandako anekdota kontatzen du. Daux-eko hotel dotore batera eraman zituzten. Hotelak denetarik zuen: zinema, autoentzako tailerra... baina komunik ez.

  • Juanita Daux-en I

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Ez ziren gernikar asko egon. Bilbotar bat 3 umerekin, Portugaleteko 3 ahizpa, mutiko bat eta moja bat egon ziren. Bordeletik Daux-era joan ziren, mugatik 367 kilometrotara.

  • Juanita Daux-en II

    Juanita Irigoras Zabala (1917) Gernika-Lumo

    Daux-en zeudela, ez zen geldi egoten: neskameari laguntzen zion arropak-eta garbitzen. Irailaren 3an, etxera bueltatu ziren.

  • Iñaki eta Rosarito Lehenengo bonbekin batera, etxetik ihesi

    Rosarito Gabiola Arbulu (1931) Gernika-Lumo

    Hasierako bonbak bota zituztenean, etxetik irten ziren; baina aita eta aitita bertan geldi ziren gauza batzuk hartzen, eta bonbak gainera jausi arren, irtetea lortu zuten. Mimentzara joan ziren, Ajangizera, amamaren jaiotetxera. Erreka izkinan zauritutakoak ikusi zituztela du gogoan. Handik Nabarrnizera joan ziren eta bertan egon zen urrira arte. Bere osaba Nabarnizko abadea zen.

  • Kruzita eta Jesus Elai-Alaikoekin, mugaz bestaldera joan zen

    Kruzita Etxabe Garro (1930) Gernika-Lumo

    Bere auzoko Ezkurdiatarrekin "Cuatrobancos"era joan zen ezkutatzera bonbardaketan. Gurasoekin batu eta Landaberdera joan ziren; gau hartan arrautza frijitua jan zuela du gogoan. Handik, Bilbora joan ziren eta Gordexuelan batu ziren Segundo Olaetak gidatzen zuen Elai-Alaiko kideekin. Santanderren Bordelerako itsasontzia hartu zuten. Bere familiako hiru joan ziren beraiekin Frantziara. Hainbat euskaldun batu ziren ipar Euskal Herrian. Beraiek Parisera joan ziren.

  • Kruzita eta Jesus Agirre lehendakariarekin Parisen

    Kruzita Etxabe Garro (1930) Gernika-Lumo

    Elai-Alaiko kideekin batera joan zen Parisera Kruzita. Bertan ikuskizunak egiten zituzten, eta bertako trokaderoan ere egon ziren. Eusko Jaurlaritzak finantzatuta egon ziren bertan. Agirre lehendakariak Euskal Herriko jaiegunak beraienean ospatzen zituen. Agirrek izan zuen lehen semeari abestu zioten.

  • Kruzita eta Jesus Bonbardaketa ostean, Peioneko denda zabaldu zuten

    Kruzita Etxabe Garro (1930) Gernika-Lumo

    Kruzitaren etxekoak, bonbardaketa ostean, Bilboko Sombrereria kalera joan ziren. Handik, bera Frantziara joan zen eta gurasoak Aulestira, senitartekoen etxera. Beranduago, Jesusen jaiotetxea zegoen tokian, bere gurasoek txabola bat eraiki zuten: denda, ezkaratza eta gela bat jarri zuten. Handik Erdiko Kalera joan ziren eta han zabaldu zuten denda berria, "Peio". Baserrirako produktuak saltzen zituzten: abarkak, zapak...

  • Kruzita eta Jesus Hiru urteren ostean bueltatu ziren Kortezubitik Gernikara

    Jesus Kortabitarte Madariaga (1927) Gernika-Lumo

    Jesusen etxekoak Kortezubiko Lendara joan ziren bizitzen; handik hiru urtera bueltatu ziren Gernikara, San Juan kaleko tejabana batera. Kortezubin bizi zirela ere, egunero etortzen ziren Gernikara, lanera zein eskolara.

  • Julio Onaindia Gudarien egoera tamalgarria

    Julio Onaindia Landeta (1924) Gernika-Lumo

    Gerra hasieran, aitagaz Mendatara ogia eroaten joan ziren batean, handik gudariak hartu zituzten autoan Gernikara ekartzeko. Guztiz errendituta zeuden, penagarria zen haien egoera. Egoera hark sortutako beldurrak eraginda, aitak ere alde egitea erabaki zuen.