Ihes egin beharra

  • Itsasontzian betaurrekoak apurtu

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Euskal gobernuak umeak eta andereñoak atzerrira bidaltzea erabaki zuen. Errusiar jatorriko itsasontzi batean eraman zituzten Frantziara. Mirenek betaurrekoak apurtu zituen itsasontzian, eta Frantziako kanpamendu edo kolonian zegoen apaizak betaurreko berriak ekarri zizkion hurrengo egunerako.

  • Ia 600 umeko kanpamendua

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Frantziako kanpamenduko kontuak. Andereño bakoitzari ume talde bat eman zioten. Baziren ume erdaldunak, eta haiei andereño erdalduna jarri zien: Mirenek eskolak euskaraz ematen zituen. Ia 600 ume zeuden kanpamenduan. "Gimnasia rítmica del padre Olazaran de Estella" irakasten aritzen zen ume guztiei eskola ondorenean.

  • "Gora, gora! Gora ta beti gora..."

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Frantziako kanpamenduko kontuak. "Gora, gora! Gora ta beti gora, zeru goiko gure Jainko haundiya. Berak piztu zituan zeruan izarrak..." abestia irakatsi zien kanpamenduko umeei.

  • Donibane Garaziko zitadelan kanpatuta

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Donibane Garaziko zitadelan egon ziren kanpatuta. Jose Maria Leizaola, Jose Antonio Agirre, Baionako obispoa... asko joaten ziren kanpamendu hartara.

  • "Atso zaharraren atorra zaharra" umeei irakatsi

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Donibane Garaziko zitadelan egon ziren kanpatuta gerrako umeak eta andereñoak. Mirenek "Atso zaharraren atorra zaharra" kanta irakatsi zien umeei. Jose Maria Leizaolak zoriondu egin zuen umeekin egindak lanagatik.

  • Ikurrin dantza umeei irakatsi

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Mirenek aita Labordarekin ikasi zuen Ikurrin dantza, Kursaal azpiko gela batean. Gero, Frantzian egon zen denboran, hango umeei irakatsi zien Ikurrin dantza. Mirenen ikasleek Baionako euskal dantzen lehiaketa batean parte hartu zuten.

  • Garazitik Armendarizko kanpamendura

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Donibane Garaziko zitadelako kanpamendutik Armendarizera eraman zituzten, ume euskaldunak eta erdaldunak bereizi egin zituzten. Armendarizko kanpamenduko zuzendaria nor zen aipatzen du.

  • Sarara, Ikurrin dantza irakastera

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Donibane Garaziko zitadelako kanpamendutik Armendarizera eraman zituzten euskaldunak. Armendarizen zegoela, Sarako haurrei Ikurrin dantza irakastera joateko gonbita jaso zuen Mirenek. Sarako Izarra elkarteko kanta abesten du: "Larrundik jausi ta hemen gera...". Saran egin zuen egonaldiari buruz hitz egiten du.

  • Eresoinka taldea eta Elbira Zipitria, Saran

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Saran egin zuen egonaldiari buruz hitz egiten du. Eresoinka taldearen sorrerari buruzko azalpenak. 'Haurtxo txikia sehaskan dago' kanta zati bat abesten du. Elbira Zipitriarekin ikasi zuen euskal gramatika Saran. Saran hegoaldeko jende askorekin egin zuen topo.

  • Mari Kruz Urkizu aita joan zenekorik ez gogoan; bai ordea itzuli zenekoa.

    Mari Kruz Urkizu Sarasua (1932) Lezo

    Mari Kruzek ez dauka gogoan aitak ihes egin behar izan zuen eguna, baina gerora izan zuen motiboen berri. Lagun batek bere bila zebiltzala esan zion aitari eta gau horretan ez zen etxera joaten ausartu. Handik lau urtera itzuliko zen, ez komeria gutxi pasa eta gero. Mari Kruzek ez dauka ahazteko aitak, itzulera egunean, esku artean jarri zien haragi ogitartekoa.

  • Dolores Lopetegi Ahal zuten tokian ezkutatu ziren denak

    Dolores Lopetegi Aiestaran (1916) Lezo

    Hilketen egunean, beraiek ere ezkutatu egin ziren. Mutiko batek aurkitu zituen, iluntzean. Aita Jaizkibelera joan zen. Izebaren baserrira joan ziren denboraldi baterako, ikaratuta.

  • J Puerta Gerra hasi zenean, Getariara ihesi

    Jabier Puerta Galdos (1927) Donostia

    Getariako egonaldia, gerra hasi zenean. Nazionalak han sartu zirenean, bueltatu egin ziren. Gerra nola hasi zen. Rezolako itsasontzia. Gobernu militarretik (ikus mapan) tiroka eta gazteluan kanoia. Gasolindegiaren ondoan erori zen bonba bat. Santa Mariara joaten ziren ezkutatzera; lo ere bertan.

  • Mari Tere Aboitiz Ebakuatzeko beharra

    Mari Tere Aboitiz Iriarte (1924) Lekeitio

    Nazionalak Ondarroatik Lekeitiora sartu baino lehen, nahi zuenak ebakuatzeko aukera izan zuen. Mari Tere Kalbarioko kobazuloan ezkutatu zegoela, abisatu zieten nahi izanez gero ebakuatu zitezkeela. Bere aitaren aldeko familiako asko "San Roke" baporean joan ziren Laredon zuten senitarteko batengana.

  • Felisa Basauri Larrainaga Abadea baserrira babes bila

    Felisa Basauri Larrañaga (1928) Elgeta

    Elgetako abade bat, bere bi arrebekin, babes bila joan zitzaien Aixolara. Abadea eta bere arreben hainbat kontu azaltzen ditu Felisak.

  • Gurutz Ganzarain Aita kartzelan zegoela, arreba hil

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Gerra garaian, aita Ondarretako kartzelan sartu zuten; handik Burgosa eraman zuten, eta geroago Astorgara. Gerra garaian, Gurutz ama eta anaiarekin Donostian izan zen aste pare batez: orduko oroitzapenak kontatzen ditu. Donostiatik Zarautza joan ziren eta han bi hilabete inguru pasa zituzten. Aita Ondarretako kartzelan zegoela bisitatu zuten: han esan zion amak aitari alaba hil zela.

  • Karmele Sistiaga Ondarretako kartzelan fusilamenduak

    Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia

    Ondarretako kartzela etxe parean zuten. Gerra garaiko fusilamenduak, goizaldean. Bederatzi urte zituen. "Infernuan" ere izaten zituzten presoak. Jende asko joan zen Bilbo aldera ihesi. Anaia bat Otxandion hil zen, gudari.

  • Enrike Ardanza Gerra sasoian Mendiolako ermitan meza

    Enrike Ardanza Odriozola (1928) Abadiño

    Gerran, sasoi batean zenbait abade hil zituzten Gipuzkoan eta beste batzuek ihes egin behar izaten zuten. Horrela, aitaren lehengusu abade bat etorri zen Mendiolara eta berak esan zuen meza Mendiolako ermitan han egon zen artean. Bestela, Abadiñora joan behar izaten zuten meza entzuten.

  • Bitoria Aboitiz Gerra Zibila hasi zenean

    Bitoria Aboitiz Atxabal (1931) Lekeitio

    Gerra hasi zenean bost urte zituen Bitoriak; hala ere, ondo gogoan ditu orduan bizitakoak. Baporean sartu ziren alde egiteko asmoarekin, baina azkenean etxera bueltatu ziren. Erasoak hasten zirenean, zubiko kobazuloan ezkutatzen ziren. Jende asko batzen zen bertan. Moilan mairuak ikusi zituela gu gogoan. Beheko botika ondoan zegoen bodegoi baten antzerakoa zen Mataklan. Eta askotan umeak bertan batzen ziren gurasoak beste zeregin batzuetan zebiltzan bitartean.

  • Juan San Martin Ortiz de Zarate Gerra Zibila Eibarren; handik ihesi

    Juan San Martin Ortiz de Zarate (1922) Eibar

    Gerra Zibila Eibarren Juan San Martinen ikuspegitik. Frontea zazpi hilabetean egon zen Eibarren. San Martin sendia Eibartik Arratiara joan zen. Durangoko bonbardaketa. Handik egun batzuetara, Gernikako bonbardaketa. Arratiatik Zallara, beste senide baten etxera ihesi. Aitak Valentzian arma-lantegi bat montatzeko baimena eskatu zuen.

  • Begoña Zaldibar Etxean euskaraz, kalean gaztelaniaz eta ingelesa ezer gutxi

    Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar

    Ingalaterran eskolara joan zen. Moja italiarren ordenakoa zen kolegioa eta gaztelaniaz ondo zekien moja bat ekarri zieten klaseak emateko. Begoñak gaztelaniaz ikasteko arazorik ez zuen izan. Bilbon ikastolan ibili arren, kaleko bizitza gaztelaniaz egiten zen. Hori bai, etxean derrigortuta euskaraz. Ez zuten uste denbora asko egongo zirenik Londresen eta ez zuten ingelesa ikasi, ezta nahi ere.