Ihes egin beharra

  • Josebe Ibaibarriaga Laidara ebakuatuta

    Josebe Ibaibarriaga Sarrionandia (1936) Mila Ibaibarriaga Sarrionandia (1930) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian, Durango bonbardatu eta gero, Laidara (Ibarrangelu) joan ziren ebakuatuta. Josebe, hilabete gutxitako haurra, gaixorik egon zen eta "txoridxene" medikuagaz joan zen kotxean Zornotzaraino. Hurrengo egunean, beraien aita-eta gurdian joan ziren ganadu eta guzti. Zornotzan danak batu ziren. Amama eta ama, ostera, oinez joan ziren. Beraien aita han lan egindakoa zen, hargina baitzen. Laidatik Akorda auzora joan ziren gero.

  • Josebe Ibaibarriaga Gerrako ebakuazioan txakurra etxeko zaindari

    Josebe Ibaibarriaga Sarrionandia (1936) Mila Ibaibarriaga Sarrionandia (1930) Amorebieta-Etxano

    Gerra Zibilean, Laidan (Ibarrangelu) ebakuatuta zeudela, bertako hondartzara joaten ziren, baina bainu-jantzia zer den ere ez zekiten. Laidako tabernako gizona beraien auzokoa zen, bertako batekin ezkonduta zegoena. Beraien etxea, tarte horretan, hutsik zegoen, txakurra baino ez zen geratu.

  • Teresa Aresti Galdakaon eta Zaratamon ebakuatuta

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Gerra sasoian, etxetik irten eta Galdakaon egin zituzten hiru-lau gau, sabai batean. Handik Zaratamora joan ziren, baina neba zaharrak gordeta egon behar izaten zuen milizianoek harrapatu eta gerrara ez eramatteko. Bonbak botatzen zituztenean, lurrean egindako zulo batean sartzen ziren.

  • Agustin Legorburu Gerran neba-arrebak bananduta

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerra Zibilak bere anaia Lizarran harrapatu zuen soldadu zegoela. Etxekoak banandu egin ziren: eurak Deriotik Sopuertaraino joan ziren ebakuatuta, ahizpa bat Frantziara, anaia bat tifusak jota Basurtuko ospitalera, beste anaia bat Balmasedako frontean...

  • Agustin Legorburu Derion ebakuatuta

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerra zibileko ebakuazioan txarto pasatu zuten, familia handia ziren-eta. Derioko seminarioan, milizianoen batailoi bat zegoen eta bertara joaten ziren jateko bila, ebakuatuta joan zirenean. Izan zuten gosea negargarria zela dio.

  • Agustin Legorburu Etxerako itzulera gogorra

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerran, derrigortuta egin zuten alde; auzoko askok ere berdin egin zuten. Etxanon gelditu zirenek, ostera, ahal zuten guztia bereganatu zuten. Etxera bueltatzerakoan, txerrikeria aurkitu zuten.

  • Agustin Legorburu Ostu beharra, jan ahal izateko

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerra zibilean, neba-arrebak bananduta egon ziren. Sopuertan zeudela, akorduan du patata ostu zutela, zerbait jan ahal izateko. Arreba zaharrenak Bilbon neskame zebilela, Frantziara egin zuen alde. Gerraostean denak etorri ziren bueltan.

  • Jesus Zearreta Gerra Zibilean etxea erre zien

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Neba-arreba guztiak hasi ziren gazterik lanean. Aita otzaragilea zuen eta bera ere hasi zen langintza horretan. Gerra Zibilean Boluetan (Bilbo) ebakuatuta zeudela, etxeari su eman zioten. Balio askoko gauzak ostu zizkieten.

  • Jesus Zearreta Etxetik ihes egin behar

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Gerra Zibilean Boluetan, Kastrexanan eta Gueñesen egon ziren ebakuatuta. Batetik bestera ibili ziren etxera bueltatu aurretik.

  • Jesus Zearreta Etxeko kortan bizi behar

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Gerran etxetik alde egin behar izan zuten eta hilabetetik gora egon ziren kanpoan. Beldurra zen nagusi. Ganadu eta guzti etxera bueltatu zirenean, kanoikadek apurtuta zegoenez, kortan hasi ziren bizitzen eta auzoko etxe batean egiten zuten lotan.

  • Jesus Zearreta Behi lapurrak

    Jesus Zearreta Etxabe (1926) Amorebieta-Etxano

    Gerran Boluetan (Bilbo) ebakuatuta egon zirenean, Asturiasko senar-emaztea batzuek ganadua ostu eta haren okela saltzen zuten. Beraien behiei ez zien ezer egin.

  • Anastasio Zamalloa Gerran etxetik irten behar Bilbo aldera

    Anastasio Zamalloa Zubero (1928) Amorebieta-Etxano

    Durango bonbardatu zutenean, Orue ere bonbardatu zuten eta 18 behi eta bertako gizona hil zituzten. Etxetik irten behar izan zuten eta Erletxetara joan ziren izeko baten etxera. Izeko-osaba haiek taberna zuten eta lapur batzuek gerraostean hil zituzten. Handik Marurira eta Pagasarri mendira joan ziren. Bilboko Doctor Areilza kalean egon ziren. Mendian hildako asko ikusi zituzten.

  • Anastasio Zamalloa Hiru behi eta astakumea kendu zizkietan hil eta jateko

    Anastasio Zamalloa Zubero (1928) Amorebieta-Etxano

    Soldaduek hiru behi eta astakumea kendu zizkien Bilbon. Kendutakoa berreskuratzen joan zenean astakumea hilda zegoela ikusi zuen, jateko hil zuten.

  • Gerra denborako oroitzapenak

    Maittere Pagola Iriarte (1928) Lezo

    Gerra etorri zenean, Maitterek zazpi urte zituen. Soldaduak Lezon non egon ziren azaltzen du. Jendeak alde egin zuen herritik. Pasai Donibane hutsik gelditu zela dio.

  • Frantziara, itsasontzi errusiar batean

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Durangoko eta Gernikako bonbardaketak ditu hizpide. Txikizio hura ikusita, euskal gobernuak umeak eta andereñoak atzerrira bidaltzea erabaki zuen. Mirenek Xabin izeneko mutiko bat (senidea) eraman zuen berarekin. Errusiar jatorriko itsasontzi batean eraman zituzten Frantziara, kanpamendu edo kolonia batzuetara.

  • Itsasontzian betaurrekoak apurtu

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Euskal gobernuak umeak eta andereñoak atzerrira bidaltzea erabaki zuen. Errusiar jatorriko itsasontzi batean eraman zituzten Frantziara. Mirenek betaurrekoak apurtu zituen itsasontzian, eta Frantziako kanpamendu edo kolonian zegoen apaizak betaurreko berriak ekarri zizkion hurrengo egunerako.

  • Ia 600 umeko kanpamendua

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Frantziako kanpamenduko kontuak. Andereño bakoitzari ume talde bat eman zioten. Baziren ume erdaldunak, eta haiei andereño erdalduna jarri zien: Mirenek eskolak euskaraz ematen zituen. Ia 600 ume zeuden kanpamenduan. "Gimnasia rítmica del padre Olazaran de Estella" irakasten aritzen zen ume guztiei eskola ondorenean.

  • "Gora, gora! Gora ta beti gora..."

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Frantziako kanpamenduko kontuak. "Gora, gora! Gora ta beti gora, zeru goiko gure Jainko haundiya. Berak piztu zituan zeruan izarrak..." abestia irakatsi zien kanpamenduko umeei.

  • Donibane Garaziko zitadelan kanpatuta

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Donibane Garaziko zitadelan egon ziren kanpatuta. Jose Maria Leizaola, Jose Antonio Agirre, Baionako obispoa... asko joaten ziren kanpamendu hartara.

  • "Atso zaharraren atorra zaharra" umeei irakatsi

    Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo

    Gerra denborako kontuak. Donibane Garaziko zitadelan egon ziren kanpatuta gerrako umeak eta andereñoak. Mirenek "Atso zaharraren atorra zaharra" kanta irakatsi zien umeei. Jose Maria Leizaolak zoriondu egin zuen umeekin egindak lanagatik.