Ihes egin beharra

  • Markaida Barrenetxea ahizpak Gallartan ere abioien erasoak

    Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela

    Gerra Zibilean Gallartara joan ziren ebakuatuta. Han zeudela, abioiak metrailatzen hasi ziren lehenago etxean bizi izan zuten moduan eta nazionalak sartzen hasi ziren.

  • Markaida Barrenetxea ahizpak Neskak soldaduen beldur

    Bene Markaida Barrenetxea (1935) Sopela

    Sarajevoko gerrako irudiak-eta ikusterakoan, beraien gurasoak bizi izan zituztenak gogoratu zituzten. Beraien amak eta izekok hiru iloba mutiko eraman zituzten beraiekin ebakuatuta joaterakoan, batik bat neskak soldaduen beldur zirelako: bortxaketak, eraso sexistak... tartean.

  • Josefina Uriarte Ebakuazioan jaio Santanderren

    Josefina Uriarte Angoitia (1937) Bedia

    Ebakuazioan jaio zen, Santanderren; baina, etxera bueltatu ziren bataiorako. Trenean joan ziren Santanderrera.

  • Andresa Ikaza Getxora ebakuatu beharra

    Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika

    Gerran, Getxora alde egin beharra izan zuten; orduan ezagutu zuen gero senarra izango zena. Sollubetik jaitsi ziren nazionalak eta Trescaminosen Burdinazko Gerrikoa egon arren, arin egin zuten aurrera.

  • Libe Asua Bonbak soloa askatu zuen, baina ez dinamita fabrika

    Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao

    San Antonioetan ebakuazioa. Txahal bat kendu zietenez, aitak txerria hil eta gatz-uretan sartu zuen. Ondo aztertuta egin zituzten erasoaldiak: errekaren eta dinamita fabrikaren arteko soloetara bota zuten bonba; ez bidea, ez fabrika, ez zuten suntsitu.

  • Libe Asua Gordexolara ebakuatu

    Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao

    Aita gurdia kargatzen ari zela ebakuatzeko, zintzilik zegoen urdaiazpikoari begira geratu zitzaien asturiarra, baina garbi utzi zioten ez zitzaiela ahaztuko. Gauez atera ziren Galdakaotik; obusak botatzen ari zirela egin zuten ibilaldia. Arratsaldeko hiruretan heldu ziren Gordexolara. Han ez zuten gerrarik artean, baina beltzak (mairuak) sartu ziren handik; danborra jotzen zuten, eta, antza, zilarrezko dirutan ordaintzen zieten, dirua kontatzen aritzen ziren beti eta.

  • Imanol Oruemazaga Markesari esker salbatu zen aita heriotza-zigorretik

    Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz

    Gerra sasoian errefuxiatu asko etorri zen Gipuzkoa aldetik. Gobernuak zerbitzu bat jarri zuen haiei jaten emateko. Udalak "Abastos"eko arduradun moduan ipini zuen Imanolen aita. Bilbon zegoen batean atxilotu eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Amaren osaba abadea oso maitea zuten Berrizko markesaren etxean eta amona ere oso etxekoa zen. Hari esker salbatu zen aita.

  • Boroatik irten beharra

    Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano

    Maiatzaren 18an hartu zuten nazionalek Etxano. Maiatzaren 27an ebakuatu egin zuten eta Boroan azkenengoak izan ziren irteten. Aita-amak etxean geratu ziren. Etxebarrin bonbardatu egin zituzten. Justu-justu iritsi ziren Boluetara.

  • Santutxun esnea saltzen gerra garaian

    Brigida Uriguen Perea () Amorebieta-Etxano

    Etxera itzultzean, herria erdi hondatuta topatu zuten. Etxetik ihesi joan behar izan zutenean, behiak eraman zituzten eta Santutxun zeudela, esnetan joaten zen.

  • Agustin Legorburu Frontetik ihes egindakoak

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Antonia Uriarte Iriondo (1934) Amorebieta-Etxano

    Agustinen anaietako bat ihesi etorri zen, frontetik ihesi. Zapata zaharrak zola gabe ekarri zituela gogoan dauka. Bere moduan gipuzkoarrek ere ihes egin zutela kontatzen du. Antoniaren etxera ere heldu zen ihesi zihoan soldadu nafar bat.

  • 549 Frontearen erdian egotetik, Durangora

    Fede Intxausti Alzaa (1926) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian, etxean geratu ziren, fronteen erdian. Larreako komentua erre egin zen. Durangora joan ziren ihesi. Aita Burdinazko gerrikoa egiten aritu zen.

  • Gerrarengatik ihesi joan eta baserria hondatuta topatu

    Jose Mari Ajuria () Marisol Ajuria Ugarte (1945) Amorebieta-Etxano

    Frankismoan udaletxera entregatu beharra izaten zuten. Beldurra izaten zuten. Gerra zibilean Enekurira joan ziren. Baserriko ateak apurtuta eta erreta topatu zituzten, soldaduak sartu zirelako. Erlojua ezkutatu egin zutenez, ez zuten lapurtu.

  • 216 Gerra garaiko kontuak: frontea bertan izan zuten 6 hilabetez I

    Felipe Altuna Egidazu (1929) Bergara

    Ume garaia gogorra izan zen. Gerra Zibila hasi zenean, 3 anai-arreba (bera tartean zela) beste baserri batera eraman zituzten, hobe-beharrez. Orduko kontuak. Frontea bertan gelditu zen 6 hilabetean.

  • Arantxa Ibarzabal Familia abertzalea, ihesi eta kartzelan

    Arantxa Ibarzabal Azkargorta (1949) Bergara

    Familia abertzalea zen. Aitaren izena eman zutelako eraman zuten kartzelara. Aitaren arrebak Bilbora joan ziren gerra garaian eta han inguruan geratu ziren bizitzen.

  • Arantzazu Oregi Aitaren familia abertzalea, erbestera

    Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara

    Aitona Bizente bergararra zen eta amama Urretxukoa. Plazan bizi ziren; erbestean zazpi urte egin zituzten, gerraren eraginez. Aitona EAJko zinegotzi izan zen eta amama Emakume Batzakoa.

  • Arantzazu Oregi Gerra aurreko Ariznoa ikastola eta Maria Txantxote irakaslea

    Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara

    Ariznoa eusko ikastola orain batzokia dagoen lekuan jarri zuten (gerra aurrean). Argazki batzuk aipatzen ditu. Maria Txantxote zen irakaslea; gerrarengatik, Belgikan egon zen umeekin. Bi urtez desterratuta egon zen eta lanik egin ezinda.

  • Arantzazu Oregi Gerratik ihesi, Donibaneraino

    Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara

    Gerra hasi eta hurrengo egunean, aitona-amamak eta haien seme-alabak herritik joan ziren. Elgetan, Mundakan, Zallan... ibili ziren. Amama, izeba eta lehengusina bat Habana barkuan joan ziren. Aitona eta aita hegazkinez joan ziren. Donibanen bizi izan ziren urte luzez.

  • Arantzazu Oregi Ama Iparraldera, osabari bisita egitera

    Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara

    Donibanen zeudela, ez zeukaten lanerako baimenik. Gazteak dantzan aritzen ziren gehien bat. Amak osaba bat zeukan, Eusko Abertzale batzako zuzendaria, eta erbestean zegoen. Ama hiru aldiz joan zitzaion bisitan. Familia ezagun asko zeuden.

  • Arantzazu Oregi Aita-amek elkar ezagutu zutenekoa

    Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara

    Aita-amek elkar ezagutu zutenekoa kontatzen du. Berehala ezkondu ziren.

  • Agustin Amasorrain Gerrarengatik aitona Agustin ihesi, ezkutuan eta epaitua

    Agustin Amasorrain Linazisoro (1950) Bergara

    Aitona Agustin Linazisoro gerrako komiteko kide izan zen; ordurako Batzokiko lehendakaria ere bazen. Sei seme-alaba zituen tropak Bergarara iritsi zirenean, eta Bilbora alde egin zuen. Baina handik etxera etorri eta ezkutuan bizi izan zen bolada batez. Bizitza normala egiten hasi zenean, atxilotu, epaitu eta libre geratzea lortu zuen. Murua y Balzola kondeak salatu zuen. Lantegia suntsituta, iltzeak egiteari ekin zioten.