Ihes egin beharra
-
Karrantzan hil zen amama
Bitora Otadui Arrasate (1930) Berriz
Gerrarengatik, ihes egin aurrekorik ez dauka gogoan. Ihesi joan zirenean, hegazkinak entzuten zituzten. Gurdiak eta behiak eraman zituzten. Karrantzako akordua dauka: amama eurekin eraman zuten eta hantxe hil zen.
-
Berriz okupatu zutenean, etxera
Agustin Otadui Arrasate (1920) Berriz
Gerra hasi zenean, Soraluzen geratu zen. Nazionalek Berriz hartu zutenean, etxera joan zen, baina ez zegoen inor, familiakoak Santanderreraino joan zirelako gurdi eta guzti.
-
Errefuxiatuentzat aterpea
Teresa Jesus Solaberrieta Urdangarin (1933) Orio
Goserik ez du pasatu, baina bazegoen aterpe moduko bat, errefuxiatuentzat, eta jaten ematen zieten. Guardia Zibilekin izaten zuten harremana ona izaten zen.
-
Gerratik ihesi, Urtetaraino
Antonia Murua Iñarra (1926) Orio
Gerra garaian zubia bota egin zuten. Etxetik ihesi, Galdagorri kamioiarekin Aginagara, Donostiara eta Oialumera joan ziren. Azkenik, Urteta auzoan pasatu zituzten hainbat hilabete. Bonbak eta hegazkinak entzuten zituzten.
-
Gerra garaian, Urtetako egonaldia
Antonia Murua Iñarra (1926) Orio
Gerra garaian Urteta auzoan egon zirenean, ez zitzaien soldadurik tokatu. Handik Oriora jaisten ziren erosketak egitera astoarekin. Eliza eta eskola zeuden auzoan. Babarrunak, taloa eta ogia jaten zituzten.
-
Exiliotik klandestinitatera
Benigno Baskaran Guridi (1908) Eibar
Exiliotik itzuli zenean, klandestinitatean aritu zen lanean Errepublikaren alde.
-
Eibartik ihesi
Aurora Bascaran Martínez (1933) Concepción Martínez Fuldain (1908) Eibar
Aiton-amonekin joan ziren Bilbora arte eta, Marcelino Bascaran atzean geratu arren, gerora elkartu ahal izan ziren Murtzian. Bartzelonatik Frantziarako bidean bonbak botatzen zizkietela kontatzen du. Oinez joan behar izan zuten mendiz mugaraino.
-
Anaia gudari biak preso
Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate
Oñatiar batek aita eta osaba salatu zituen. Egun pare bat preso egin ostean etxeratu ziren. Bi anaiek Amaiur batailoian borrokatu zuten. Legutioko frontetik anaia baten nortasun agiria bidali zuten etxera. Hiltzat jo zuten anaia hori, harik eta Gurutze Gorritik, bizirik zegoela esanez, berriak iritsi ziren arte. Larrinagako kartzelan zegoen preso, eta beste anaia Santoñakoan.
-
Batzuk Oñatira eta besteak Bergarara
Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate
Amandrea eta izeba bi Bergarara joan ziren gerratik ihesi. Angelesen familia eta beste izeba bat ume birekin Oñatira joan ziren. Idiak eta behi bi eraman zituzten eurekin. Beste behiak auzoan utzi zituzten, eta oiloak eta bestelakoak etxean geratu ziren.
-
Arrasatetik Oñatira ihesi
Angeles Garai Arregi (1924) Arrasate
Zeleta baserritik Oñatiko Zañartu auzoko Ipentza baserrira joan ziren. Bost hilabete pasatu zituzten bertan. Ganaduekin eta gurdi batean garraiatu zitezkeen gauzekin joan ziren Oñatira. Zaldia eta orga ere eraman zituzten. Gerrako lehenengo tiroketak azaltzen ditu.
-
Juan San Martin gerratik ihesi
Juan San Martin Ortiz de Zarate (1922) Eibar
Juan San Martin gerratik ihesi. Bordeletik Frantziara joateko asmoa. Armadako itsasontziak (Cerverak) harrapatu eta zuzenean Ferrolera eraman zituzten. Handik Pasaiara, eta berriz Eibarrera.
-
1936ko Gerra Zibilaren ostean exiliora
Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar
Gerraosteko kontuak. Kartzelatik irten eta Ormaiztegira joan zen. Frantziarako bidea: Legazpira joan zen "Juventudes Socialistas"eko batzuekin elkartzera, baina Guardia Zibilek ezagutu egin zuten. Frantziara joatea erabaki zuen urte gutxi batzuetarako; azkenean 30 urte igaro zituen bertan. Pentsaera guztietako lagunak zituen. Komunismoa; Alderdi Sozialista. Demokraziaren aldekoa.
-
Apirilaren 26a Eibarko liberazioa
Miren Lorea Lasa Aranburu (1930) Eibar
Gerra Eibarren zegoen bitartean Busturian egon ziren. Bere osaba batek abisatu zien Eibar liberatuta zegoela eta etxera itzuli ahal zirela. Lorearen familiak zorte handia izan zuen etxea osorik aurkitu zutelako. Lorearen familia Eibarren zegoela, aitak ihes egin behar izan zuen nazionalisten taldeko presidentea zelako.
-
Gerrarengatik, familia banatuta
Jose Antonio Laskurain Ugalde (1930) Eibar
Bere amama Eskoriatzan harrapatu zuen 1936ko altxamendu militarrak. Bere amarekin Frantziara joan zen eta handik Eibarrera etorri ziren.
-
Gerra garaian Bolibarren
Roberto Zabaleta Ozamiz (1934) Eibar
Gerrarengatik bi urte egin zituen Ziortza-Bolibarren bizi izaten, familiakoekin. Gerraostean, aita hil zitzaion. Orduan, gosea eta miseria zegoela dio.
-
Zeberiora ihesi gerra garaian
Maxima Inunziaga Olabarrieta () Arantzazu
Gerra hasi zenean, urte eta erdiko umea zeukan. Zeberion egon zen. Senarra soldadu joatera behartu zuten.
-
Gerraren ondorioak gorputzean
Tiburtzio Olabe (1912) Durango
Gerra zibilean, Elorrioko bonbardaketan, metraila sartu zitzaion buruan eta gorputzaren alde bat geratu egin zitzaion. Santandertik Frantziara eraman zituzten zauritutako mila lagun inguru; han ospitalean egon zen. Bertan ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen.
-
Gerran zaurituak Bidarteko jauregian
Tiburtzio Olabe (1912) Durango
Biarritz eta Bidarte artean dagoen eraikin batera (garai batean hotela eta kasinoa izandakoa) eraman zituzten gerra zibileko 1000 zauritu inguru. Gerora gehiago ere etortzen ziren; gaixoak, haurdun zeuden emakumeak... Zazpi mediku inguru zituzten eta denen burua Luis Bilbao zen. Ospitaleko nagusia Gonzalo Aranguren zen. Beste mediku batzuk aipatzen ditu.
-
Gerraren beldur, Getxora babeslekura abereekin
Maria Luisa Urrutxua Larrazabal (1922) Sopela
Erresistentziarik gabe sartu ziren Sopelan frankistak. Getxora joan ziren babeslekura, etxeko abereak hartuta.
-
Polixene Trabudua Donibane-Garaziko kanpamenduan
Miren Gezala Sagarzazu (1912) Lezo
Donibane-Garaziko Zitadela gerratik ihesi zihoazenentzat babesleku izan zen. Arnegiko falangistekin hizketan eta txantxetan aritzen ziren. Polixene Trabuduari buruzkoak kontatzen ditu.


