Ihes egin beharra

  • Arantzazu Oregi Ama Iparraldera, osabari bisita egitera

    Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara

    Donibanen zeudela, ez zeukaten lanerako baimenik. Gazteak dantzan aritzen ziren gehien bat. Amak osaba bat zeukan, Eusko Abertzale batzako zuzendaria, eta erbestean zegoen. Ama hiru aldiz joan zitzaion bisitan. Familia ezagun asko zeuden.

  • Arantzazu Oregi Aita-amek elkar ezagutu zutenekoa

    Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara

    Aita-amek elkar ezagutu zutenekoa kontatzen du. Berehala ezkondu ziren.

  • Agustin Amasorrain Gerrarengatik aitona Agustin ihesi, ezkutuan eta epaitua

    Agustin Amasorrain Linazisoro (1950) Bergara

    Aitona Agustin Linazisoro gerrako komiteko kide izan zen; ordurako Batzokiko lehendakaria ere bazen. Sei seme-alaba zituen tropak Bergarara iritsi zirenean, eta Bilbora alde egin zuen. Baina handik etxera etorri eta ezkutuan bizi izan zen bolada batez. Bizitza normala egiten hasi zenean, atxilotu, epaitu eta libre geratzea lortu zuen. Murua y Balzola kondeak salatu zuen. Lantegia suntsituta, iltzeak egiteari ekin zioten.

  • Agustin Amasorrain Txomin Amasorrain eta Joxu Oregi

    Agustin Amasorrain Linazisoro (1950) Bergara

    Txomin Amasorrainek batxilergoa egin zuen eta azken hiru urteak Frantzian ikasi zituen. Literatura zalea zen. Joxu Oregik ere antzeko bidea egin zuen. Gerratea sortu zenean, familiak Iparraldera alde egin zuen; handik Joxu Belgikako Liex herrira bidali zuten, eta han ingenieritza ikasketak egin zituen. Handik etorrita, fisika eta kimikako klaseak eman zituen. Txomin eta Joxu, biak, oso euskaltzaleak ziren.

  • Eneko Oregi Gerran Bergaratik ihesi; bueltan, Urretxura

    Eneko Oregi Goñi (1953) Bergara

    Gerra aurretik Enekoren aitona zinegotzi jeltzalea izan zen eta, gerra hastean, ihes egin zuen Ipar Euskal Herrira. Aitonak oihal-fabrika bat zeukan bere anaiarekin eta militarrek hartu zuten gerrako produkziorako. 1942an bueltatu ziren, baina Urretxun bizitzen egon ziren nahiz eta egunero Bergarara lanera joan. Urte batzuk pasatuta, Bergarara bueltatu ziren.

  • Eneko Oregi Isuna ordaindu eta gerra ostean Bergarara buelta

    Eneko Oregi Goñi (1953) Bergara

    Enekoren aitonari erantzukizun politikoen espedientea ("Expediente de Responsabilidades Políticas") zabaldu zioten. Isuna ordaindu eta gero, familia Bergarara bueltatu zen, herriko plazan zeukaten etxebizitzara.

  • Mari Karmen Eraña Gerra sasoian bi urtez Gironan; herrira tzulera

    Mari Karmen Eraña Eraña (1933) Eskoriatza

    Gerra hasi zenean, amak eta biek alde egin zuten lehenengo Debara, handik Bilbora eta gero Gironara. Bi urte egin zituzten han. Aitak lau urte egin zituen kartzelan. Bisitatzera eraman zuten, baina berak ia ez zuen ezagutzen, hiru urte zituelako azkenengoz ikusi zuenean. Amandrearen etxearekin, ostera, ondo gogoratzen zen. Gironan egon zen denboran euskara ahaztu eta katalana ikasi zuen. Herrira itzultzean, etxeko gauza asko falta zitzaizkien. Aitak beste bati ikusi zizkion berak Ameriketatik ekarritako kataloxak, baina ezin ezer esan.

  • Asun Anguera Illarramendi Eibarko bonbardaketa

    Asun Anguera Illarramendi (1928) Jose Sarasua Gorrochategui (1923) Eibar

    Gerra hasi zenean Asun oraindik Eibarren zegoen. Eibarko lehenengo bonbardaketako kanpaiak entzun zituztenean, ama eta anai-arrebak O’Donnell kaleko babeslekuan gorde ziren. Bonba gertu bota zuten eta beraiekin zeuden ama-alaba batzuk hil ziren. Getxora ihes egin zuten eta gero Matienara aldatu ziren. Soldaduekin bizi izandako anekdotak kontatzen ditu Asunek.

  • Jose Agustin Amonarriz Lehenengusuak aitarengana aholku eske

    Jose Agustin Amonarriz Otaegi (1927) Anoeta

    Gerra denborako kontuak. Ernialdeko hiru lehengusu Agustinen aitarengana joan ziren aholku eske. Ihes eginda ibili ziren, eta haietako bat atxilotu egin zuten, eta, beste biak, berriz, gerran ibili ziren.

  • 907 Gerra hasi zenean

    Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar

    Gerrako lehen bonbardaketak. Donostiatik zetorren jendea, babes bila. Anaiak Plaentxin (Soraluze) egiten zuen urte erdi. Barakaldora joan ziren, bizilagunarekin; anaiak urrian kartzelan egon zenean egindako lagun baten etxera joan ziren. Villaverde de Turciosera gero. 103 batailoia zegoen han. Senarraren berriak.

  • Florencio Ugalde Gerra hasi: bonbardaketak eta ebakuazioa

    Florencio Ugalde Agirre (1929) Amorebieta-Etxano

  • Juan Iturriondobeitia Gerran jaiotetxea utzi behar

    Juan Iturriondobeitia Larruzea (1929) Amorebieta-Etxano

    Larrea auzoko Etxetxikin jaio ziren, gaur egun desagertua. Larreako komentuaren ondo-ondoan zegoen. Gerran etxe utzi behar izan zuten soldaduz bete baitzen inguru guztia. Orduan, amaren jaiotetxera joan ziren. Azkenean, Trapagan, Gueñesen eta Turtziosen zituzten senitarteko batzuengan joan ziren, baina ez zuten inor aurkitu.

  • Santi Villareal Gerran etxea utzi behar

    Santi Villareal Barrena (1935) Amorebieta-Etxano

    Santiren ama gerra denbora hil zen. Turtziotik Santander aldera joan ziren ebakuatuta eta bueltan ez zieten etxera sartzen utzi eta osaba baten etxean egon ziren. 1944an erosi zuen aitak Derteano "Dertia" baserria. Lemoako eskolara joan zen aitak harrobian lan egiten zuen bitartean bera han egon zelako osabarenean.

  • Josebe Ibaibarriaga Durangoko liberazioaren egunean jaioa

    Josebe Ibaibarriaga Sarrionandia (1936) Amorebieta-Etxano

    1936. urteko apirilaren 28an jaio zen Josebe, Durangoko liberazioaren egunean. Beraz, bi hilabete eta erdi zituen Gerra Zibila hasi zenean. Lehenengo urtebetetzea Laidan (Ibarrangelun) pasatu zuen ebakuatuta, Durango erre zutenean egin baitzuten alde.

  • Josebe Ibaibarriaga Laidara ebakuatuta

    Josebe Ibaibarriaga Sarrionandia (1936) Mila Ibaibarriaga Sarrionandia (1930) Amorebieta-Etxano

    Gerra garaian, Durango bonbardatu eta gero, Laidara (Ibarrangelu) joan ziren ebakuatuta. Josebe, hilabete gutxitako haurra, gaixorik egon zen eta "txoridxene" medikuagaz joan zen kotxean Zornotzaraino. Hurrengo egunean, beraien aita-eta gurdian joan ziren ganadu eta guzti. Zornotzan danak batu ziren. Amama eta ama, ostera, oinez joan ziren. Beraien aita han lan egindakoa zen, hargina baitzen. Laidatik Akorda auzora joan ziren gero.

  • Josebe Ibaibarriaga Gerrako ebakuazioan txakurra etxeko zaindari

    Josebe Ibaibarriaga Sarrionandia (1936) Mila Ibaibarriaga Sarrionandia (1930) Amorebieta-Etxano

    Gerra Zibilean, Laidan (Ibarrangelu) ebakuatuta zeudela, bertako hondartzara joaten ziren, baina bainu-jantzia zer den ere ez zekiten. Laidako tabernako gizona beraien auzokoa zen, bertako batekin ezkonduta zegoena. Beraien etxea, tarte horretan, hutsik zegoen, txakurra baino ez zen geratu.

  • Teresa Aresti Galdakaon eta Zaratamon ebakuatuta

    Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano

    Gerra sasoian, etxetik irten eta Galdakaon egin zituzten hiru-lau gau, sabai batean. Handik Zaratamora joan ziren, baina neba zaharrak gordeta egon behar izaten zuen milizianoek harrapatu eta gerrara ez eramatteko. Bonbak botatzen zituztenean, lurrean egindako zulo batean sartzen ziren.

  • Agustin Legorburu Gerran neba-arrebak bananduta

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerra Zibilak bere anaia Lizarran harrapatu zuen soldadu zegoela. Etxekoak banandu egin ziren: eurak Deriotik Sopuertaraino joan ziren ebakuatuta, ahizpa bat Frantziara, anaia bat tifusak jota Basurtuko ospitalera, beste anaia bat Balmasedako frontean...

  • Agustin Legorburu Derion ebakuatuta

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerra zibileko ebakuazioan txarto pasatu zuten, familia handia ziren-eta. Derioko seminarioan, milizianoen batailoi bat zegoen eta bertara joaten ziren jateko bila, ebakuatuta joan zirenean. Izan zuten gosea negargarria zela dio.

  • Agustin Legorburu Etxerako itzulera gogorra

    Agustin Legorburu Uriarte (1928) Amorebieta-Etxano

    Gerran, derrigortuta egin zuten alde; auzoko askok ere berdin egin zuten. Etxanon gelditu zirenek, ostera, ahal zuten guztia bereganatu zuten. Etxera bueltatzerakoan, txerrikeria aurkitu zuten.