Ihes egin beharra
-
Gerra hasi zenean, Getariara ihesi
Jabier Puerta Galdos (1927) Donostia
Getariako egonaldia, gerra hasi zenean. Nazionalak han sartu zirenean, bueltatu egin ziren. Gerra nola hasi zen. Rezolako itsasontzia. Gobernu militarretik (ikus mapan) tiroka eta gazteluan kanoia. Gasolindegiaren ondoan erori zen bonba bat. Santa Mariara joaten ziren ezkutatzera; lo ere bertan.
-
Ebakuatzeko beharra
Mari Tere Aboitiz Iriarte (1924) Lekeitio
Nazionalak Ondarroatik Lekeitiora sartu baino lehen, nahi zuenak ebakuatzeko aukera izan zuen. Mari Tere Kalbarioko kobazuloan ezkutatu zegoela, abisatu zieten nahi izanez gero ebakuatu zitezkeela. Bere aitaren aldeko familiako asko "San Roke" baporean joan ziren Laredon zuten senitarteko batengana.
-
Abadea baserrira babes bila
Felisa Basauri Larrañaga (1928) Elgeta
Elgetako abade bat, bere bi arrebekin, babes bila joan zitzaien Aixolara. Abadea eta bere arreben hainbat kontu azaltzen ditu Felisak.
-
Aita kartzelan zegoela, arreba hil
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Gerra garaian, aita Ondarretako kartzelan sartu zuten; handik Burgosa eraman zuten, eta geroago Astorgara. Gerra garaian, Gurutz ama eta anaiarekin Donostian izan zen aste pare batez: orduko oroitzapenak kontatzen ditu. Donostiatik Zarautza joan ziren eta han bi hilabete inguru pasa zituzten. Aita Ondarretako kartzelan zegoela bisitatu zuten: han esan zion amak aitari alaba hil zela.
-
Ondarretako kartzelan fusilamenduak
Karmele Sistiaga Artola (1927) Donostia
Ondarretako kartzela etxe parean zuten. Gerra garaiko fusilamenduak, goizaldean. Bederatzi urte zituen. "Infernuan" ere izaten zituzten presoak. Jende asko joan zen Bilbo aldera ihesi. Anaia bat Otxandion hil zen, gudari.
-
Gerra sasoian Mendiolako ermitan meza
Enrike Ardanza Odriozola (1928) Abadiño
Gerran, sasoi batean zenbait abade hil zituzten Gipuzkoan eta beste batzuek ihes egin behar izaten zuten. Horrela, aitaren lehengusu abade bat etorri zen Mendiolara eta berak esan zuen meza Mendiolako ermitan han egon zen artean. Bestela, Abadiñora joan behar izaten zuten meza entzuten.
-
Gerra Zibila hasi zenean
Bitoria Aboitiz Atxabal (1931) Lekeitio
Gerra hasi zenean bost urte zituen Bitoriak; hala ere, ondo gogoan ditu orduan bizitakoak. Baporean sartu ziren alde egiteko asmoarekin, baina azkenean etxera bueltatu ziren. Erasoak hasten zirenean, zubiko kobazuloan ezkutatzen ziren. Jende asko batzen zen bertan. Moilan mairuak ikusi zituela gu gogoan. Beheko botika ondoan zegoen bodegoi baten antzerakoa zen Mataklan. Eta askotan umeak bertan batzen ziren gurasoak beste zeregin batzuetan zebiltzan bitartean.
-
Gerra Zibila Eibarren; handik ihesi
Juan San Martin Ortiz de Zarate (1922) Eibar
Gerra Zibila Eibarren Juan San Martinen ikuspegitik. Frontea zazpi hilabetean egon zen Eibarren. San Martin sendia Eibartik Arratiara joan zen. Durangoko bonbardaketa. Handik egun batzuetara, Gernikako bonbardaketa. Arratiatik Zallara, beste senide baten etxera ihesi. Aitak Valentzian arma-lantegi bat montatzeko baimena eskatu zuen.
-
Etxean euskaraz, kalean gaztelaniaz eta ingelesa ezer gutxi
Begoña Zaldibar Oianguren (1926) Eibar
Ingalaterran eskolara joan zen. Moja italiarren ordenakoa zen kolegioa eta gaztelaniaz ondo zekien moja bat ekarri zieten klaseak emateko. Begoñak gaztelaniaz ikasteko arazorik ez zuen izan. Bilbon ikastolan ibili arren, kaleko bizitza gaztelaniaz egiten zen. Hori bai, etxean derrigortuta euskaraz. Ez zuten uste denbora asko egongo zirenik Londresen eta ez zuten ingelesa ikasi, ezta nahi ere.
-
Gerragatik Zamudiora egin zuten alde
Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano
Gerra Zornotzara etorri zenean, ganadu guztiarekin Zamudiora egin zuten alde. Aita "Hidroeléctrica Ibérica"ko (gero Iberduero) langilea zen eta Bilbora bidali zuten lanera. Ama Zamudiotik Zornotzara joan zen behin baserria ikustera, eta soldaduz beteta aurkitu zuen.
-
Zamudiotik Burtzeñara, eta handik etxera
Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano
Zamudiotik Burtzeñara (Barakaldon) joan behar izan zuten, amaren neba baten etxera, ganadu-tratularia zen hura. Francoren tropak sartu ziren arte egon ziren bertan. Gerrak Gasteizen harrapatu zituen aitaita-amamak.
-
Venezuelara jende asko joan zen Zornotzatik
Pepa Bikandi Ibarretxebea (1922) Amorebieta-Etxano
Zornotza erre zutenean, zornotzar askok alde egin zuten herritik. Bilbo edo inguruko herrietara joan ziren asko. Venezuelara ere jende asko joan zen. Baserritar batzuek euren baserriak berreskuratu zituzten itzuli zirenean, baina beste batzuei baserriak kendu zizkieten.
-
Bizimodua "txoil desderdin" orain
Beatriz Agirregomezkorta Zelaiaran (1926) Pasaia
Bera laugarrena da, eta senideak zaintzea ere egokitu zitzaion. Orduan ez zegoen aurrerapenik. Lurrezko botilak eramaten zituzten ohera, berotzeko. "Orain txoil desberdin da". Ama arduratzen zen umeen pardelez. Gerra garaian Mutrikura joan ziren, eta han mojekin ibili zen eskolan. Bueltan eskolan hasi zen berriz, baina ez zuen gustuko.
-
Gerra hasi zenean, Mutrikura
Beatriz Agirregomezkorta Zelaiaran (1926) Pasaia
Gerra hasi zenean 10 urte zituen. Getariara joan ziren itsasoz. Gero berriro joan ziren, baina Mutrikura. Izeba baten etxera. Nazionalen balek leihoan jotzen zuten.
-
Nazionalak Mutrikura sartu zirenean
Beatriz Agirregomezkorta Zelaiaran (1926) Pasaia
Ama komentura eraman zuten, ume jaioberriarekin, gau erdian. Osaba batek bi gudari eraman zituen etxera. Anaiari falanjisten txapela ipini zioten, eta ama haserre.
-
Gerra Zibileko ebakuazioa: Bermeora eta Bilbora aitarekin
Pedro Juan Akarregi Aboitiz (1921) Lekeitio
Bere ama, ume guztiak hartuta, Bermeora joan zen San Roke baporean. Bermeon, Bilbora joateko agindua jaso zuten. Bere ama eta neba-arrebak Bilbotik Muskizera joan ziren; bera aitarekin gelditu zen bertan. Ama eta neba-arrebak Santanderretik Frantzia aldera joa ziren, La Rochelle-ra; gerora, haiek ere banandu ziren.
-
Mugatik jendea pasatzea arriskutsu
Zipriano Irigoien Dualde (1922) Baztan
Mugatik jendea pasatzea arriskutsua zen. Gerraostean gizon bat harrapatu egin zutela eta Durangon eduki zutela bi urte inguruan kontatzen du. Beraiek jeneroa bakarrik pasatzen zuten. Frantziara dirua bidaltzen zuen gizon bat harrapatu zutela ere kontatzen du.
-
Aitak Lapurdira ihes egin behar
Miren Jone Azurza Aristegieta (1929) Donostia
Txikitatik asko sufritu zuten. Frantsesez egiten zuten aitak eta amak elkarrekin eta pixka bat koxkortutakoan, seme-alabek ere ulertzen zuten. Aitaren lagun batzuk fusilatu zituztenean, aitak muga pasatu behar izan zuen.
-
Aitaren bizimodua Jatsun
Miren Jone Azurza Aristegieta (1929) Donostia
Aitaren bi lagun fusilatu egin zituzten abertzaleak izatearren, eta aitak ihes egin behar izan zuen. Jatsun bizi izan zen. Han iheslariak bizi ziren eta haien umeen maisu jarri zuten. Janaria eta ohea ematen zizkioten trukean. Konturatzen ziren baina ume bat konturatzen den heinean.
-
Aide Agirre, mitinlari ezezaguna
Elixabete Garmendia Lasa (1953) Ormaiztegi
Aide Agirre Santurtzikoa zen. Aita itsasgizona zen eta Santurtziko alkatea izandakoa. Fusilatu egin zuten. Abenturazko bizitza izan zuen: ama ezkongabea izan zen, Jaurlaritzarekin atzerrian ibili zen dantzari modura Eresoinkan, Andorran bizi izan zen... Erresistentziako lanetan zebilela, Madrilen atxilotu egin zuten. Aide Agirreren historia berreskuratu beharra azpimarratzen du.


