Ihes egin beharra
-
Aitaren Frantziako egonaldia eta itzulera
Niceta Zabala Zamakona (1937) Berriz
Lau seme-alabarekin geratu zen ama. Aita etorri zenean, bere lanera bueltatu zen, baina dinamita behar zuenez lanerako, bere izenean ezin izaten zuen lortu. Frantziatik osasun txarrarekin etorri zen eta gazte hil zen. Frantzian arratoiak jateko nola harrapatzen zituzten kontatzen zien aitak.
-
Kaleko argazkilariak
Marina Basterra Iturbe (1916) Eibar
Kalean argazkilariak edo "erretratistak" ibiltzen ziren, batez ere uda garaian. Gero etxera joaten ziren kobratzera. Gregoria Olañeta argazkilari belgiar batekin ezkondu zen eta Belgikara gerratik ihesi joan ziren umeentzat interprete lanak egin zituela kontatzen dute.
-
Aitaren poza ikurrina ikusita
Arantxa Ibarzabal Azkargorta (1949) Bergara
Pol-pol mendi taldeko bazkide betidanik izan da. San Migeldik Zurrara lehenengotariko ikurrina eseki zuten. Aita leihora irteten zen hura ikustera. Aita kartzelan egondakoa zen. Bilbon idiekin ibili zen lanean aita. San Antonioko harrobian garraiolari jarduten zuen idiekin eta gurdiarekin.
-
Bonbak entzundakoan, karkabara
Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz
Ebakuatu zituztenean, geltokira joan zen amamarekin behi bat eta txahal jaio berri bat hartuta, eta behia kendu egin zieten. Gerra hasi zenean, milizianoak agertu ziren. Otxandioko bonbardaketaz eta Intxortako kontuez entzun zuen etxean. Kanoikadak entzuten zituzten eta karkaban sartzen ziren. Soldaduak pasatzen ikusi zituen, egun batzuetan.
-
Aitak alde egin zuen; lapurtu zieten behia etxeratu zuen
Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz
Ebakuatzeko abisua jaso zutenean, aitak alde egin zuen eta beste askok ere bai. Txahala egin berri zuen behia kendu egin zieten. Errandon andre batek behi zahar bat eman zien. Aitak hiru behi eta idiak eraman zituen. Amorebieta baino lehenago, behi pilo bat ikusi zituen aitak; etxekoa ezagutu eta etxera eraman zuen.
-
Gerratik ihesi joan nahi baina trenak beteta
Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz
Loitzatetik bi gizonek alde egin zuten. Ama, amama, Arrasateko izeba seme-alabekin, eta etxeko umeak egon ziren etxean. Etxekoek alde egiteko asmoa zeukaten, Frantziara joateko, baina birritan tokatu zitzaien trena beteta eta ezin sartu. Goizaldean joan eta tren guztiak pasatu arte egon ziren. Patxi Abororen etxean egon zen ezkutatuta.
-
Ibiltzeko eta aita askatzeko baimen eske behin eta berriro udaletxera
Gregorio Milikua Isundegi (1926) Berriz
Ibiltzeko baimenaren bila joaten zen Gregorio idazkariarengana. Gehienetan lortzen zuen baina inoiz eman ere ez. Ez zuen inoiz aita eramango zuten susmorik izan. Paper kontuekin udaletxera eta parrokoarengana bueltaka ibili behar izan zuen, aita kartzelan zegoenean.
-
Gerra betean jaio zen ahizpa
Rosario Barrainkua (1925) Berriz
Hamaika urte zituen gerrak irten zuenean. Ametzua baserrian jaio zen. Bere ahizpetako bat Arraten erreketeak sartu zirenean jaio zen, gerra betean. Ebakuatzeko esan zieten baina amak zioen berak ezin zuela erditu berri inora joan. Laugarrena zen hamabi anai-arrebatatik.
-
Errefuxiatu eibartarrak etxean
Rosario Barrainkua (1925) Berriz
Errefuxiatuak egon ziren beraien etxean, eibartarrak. Handikora joan ziren eta ez zituzten hartu, eta beraienean egon ziren.
-
Frantzian errefuxiatu beste bi anaiarekin
Jabier Urkijo Juaristi (1932) Berriz
Miren amarekin ibili zen, Iparraldean. Sabin, Iñaki eta bera Perpignan-en egon ziren, eta gogoan dauka han eskolan ibili zela. Euskara ahaztu egin zitzaien. Beste ume askorekin batera egon zen, kolegio batean. Amarekin Hendaian elkartu eta denak etxera etorri ziren.
-
Hiru urte herritik kanpora
Jabier Urkijo Juaristi (1932) Berriz
1937an joan ziren Berriztik eta 1940an itzuli. Gose handia pasatu zuten Bartzelonan. Karrantzara joan ziren lehenengo eta handik Bartzelonara, baina ez dago ziur nola egin zuten bidaia.
-
Erbestean euskara galdu
Jabier Urkijo Juaristi (1932) Berriz
Perpignanetik Baionara nola joan zen ez dauka gogoan. Amarekin elkartu zirenean, euskaraz egin zion eta ez zion ezer ulertu. Elgoibarko baserrian ere berdin gertatu zitzaion.
-
Soraluzeko errefuxiatuak Orue baserrian
Edurne Rico Ariño () Mari Karmen Rubio Areitioaurtena (1930) Berriz
Orue baserrian Soraluzetik etorritako errefuxiatuak zeuden. Edurne jaioberritan milizianoek janaria eta azukrea ematen zieten.
-
Nicetaren aita Frantziara ihesi, Karmen Karrantzara
Karmen Arostegi Aiarzaguena (1926) Tere Garai Larruzea (1930) Niceta Zabala Zamakona (1937) Berriz
Nicetaren aita Frantziara joan zen ihesi, heriotza zigorra ezarri ziotelako. Bost urte zituela ezagutu zuen aita. Umeak zirenez, ez dira asko akordatzen. Karrantzara behi eta guzti joan ziren Karmen-eta; bertako udaletxeak egiten zien harrera.
-
Arcachongo hondoratzea
Sebastian Astola Ajuriagerra (1918) Otxandio
Arcachonen, itsasontziak gauez hondoa jo zuenean, gorriak ikusi zituzten. Igeri ez zekitenak txikota bati oratuta egon ziren laguntza heldu zen arte. Itsasontziaren ugazaba ondarroarrak negar egin omen zuen. Lurreratu zirenean, artean ez zekiten Frantzian edo Espainian zeuden. Azkenean, bertako neska batekin topo egin eta jateko zerbait lortu zuten.
-
Harrera ona eman zieten Frantzian
Sebastian Astola Ajuriagerra (1918) Otxandio
Oso ondo hartu zituzten itsasontzia hondoratu zen ondoko herrian. 30en bat lagun zihoazen txalupan eta denak onik irten ziren. Hartu zituzten herrian biltegi moduko bat utzi zieten egoteko, eta jatekoa bertara eramaten zieten.
-
Frantzian ere txakurrak ortozik
Sebastian Astola Ajuriagerra (1918) Otxandio
Frantziar jendea gerrarako mobilizatzen hasi zenean, gizon faltagatik, Sebastian zegoen kontzentrazio-esparrura joaten ziren hango baserritarrak langile bila. Berak eta lagun batek sei hilabete eman zuten baserri batean lanean. Jateko patata egosiak eta esnea besterik ez zuten izaten.
-
Kontzentrazio-esparrutik baserri batera lanera
Sebastian Astola Ajuriagerra (1918) Otxandio
Euren lanagatik jasotzen zuten diru apurra kontzentrazio-esparruko komandanteari emateko agindua zuten. Eurek ez zuten nahi, eta jendarmeek arrazoia eman zieten. Ganaduak zaintzen eta laborantza lanetan jarduten zuten baserri hartan. Sei hilabete han eman eta gero kontzentrazio-esparrura itzuli ziren.
-
Berriro Frantziara ihesi
Sebastian Astola Ajuriagerra (1918) Otxandio
Otsailaren 9 batean, Portbou-ra ailegatu ziren, eta hondatutako arropa eta oinetakoek aldatu ahal izan zituzten. Handik, frantziar Kataluniako Perpignan-era joan ziren; eta, hamabost egunen ostean, Saint Cyprien-eko esparrura eraman zituzten; gerora, Argelès-ekora. Esparru hartan abesten zuten kantu bat kantatzen du.
-
Gallartara gerratik ihesi
Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bene Markaida Barrenetxea (1935) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela
Gerra Zibilean, aituta etxean gelditu zen, baina gainerakoak Gallartara joan ziren ebakuatuta. Behiak eta gurdia ere eraman zuten.


