Ihes egin beharra
-
Emakume mitinlarien izaera
Elixabete Garmendia Lasa (1953) Ormaiztegi
Beraien bizitzan erakutsi zuten emakume mitinlariek feministak eta garaian bertan bizitzen jakin zutela konpromiso handiarekin. Gerraren ondorioz kanpora joan behar izan zutelako, bizimodu aske xamarra izan zutela dio.
-
Euskarazko orri eta buletinak atzerrian
Elixabete Garmendia Lasa (1953) Ormaiztegi
Ameriketan sortutako aldizkari eta komunikazio buletinek arreta eman izan diote eta aztertu egin nahiko lituzkeela dio.
-
Gerratik ihesi Gordexolara
Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz
Gerra hasi zenean, etxetik bota zituzten eta ihesi joan ziren Gordexolara. Han bi urte inguru eman zituzten. Aitak Derion lan egiten zuen. Aita etxean ezkutuan egon zen hasieran.
-
Gordexolako egonaldia
Enrike Etxeberria Aldazabal (1936) Fernando Etxeberria Aldazabal (1932) Berriz
Gerra sasoian, Berriztik ihesi joan zirenean, Gordexolara kamioiren batean joan zirela uste du. Bilboko izeko-osabek lagundu zietela kontatzen dute. Gerra ostean ere lagundu zieten. Gordexolan aireplano arin bat oso gertu ikusi zuten.
-
Sopuertara ihesi abereekin
Dominga Larrauri (1897) Galdakao
Sopuertara joan ziren abereekin oinez. Babeslekura jatekoa eramatera joaten zen. Soldaduak joan zirenekoa azaltzen du.
-
Gerrarengatik etxetik ihesi
Eufemia Filibi Valencia (1925) Karmen Filibi Valencia (1928) Busturia
Gerra garaian gaztetxoak ziren. Etxetik irten behar izan zuten eta aitaren jaiotetxera joan ziren. Handik joan egin behar izan ziren.
-
Frontea Bergarara gerturatu ahala, familia Bilbora ihesi
Javier Linazisoro Lazpiur (1927) Bergara
Frontea Bergarara gerturatzen ari zela, familia guztiak Bilbora egin zuen ihes. Abertzale guztiak irten ziren Bergaratik.
-
Errefuxiatuen taberna
Placida Azpitarte Egia (1915) Berriz
Segundo Sarriugarte gerra garaian salatu zutela kontatzen dute. Errefuxiatuek bere tabernan jaten zuten. Antzuan hiru familia eibartar egon ziren babestuta. Haiei buruzkoak kontatzen ditu.
-
Eibartar errefuxiatuak etxean
Placida Azpitarte Egia (1915) Berriz
Ganbaran hiru familia eibartar izan zituzten, errefuxiatuta. Gerra aurrean familiako bezeroak ziren. Txahala estraperloan hil zuten.
-
Gerratik ihesi bonbapean
Teresin Jauregi Mintegi (1924) Larrabetzu
Teresa Zamudiora joan zen, etxekoekin eta beste familia batzuekin. Bonbardaketa handiak zeudenez, gau eta egun babeslekuan pasatzen zuten. Bilbora joan ziren oinez, Atxurira, familiako batengana. Barakaldon trena hartu zuten.
-
Gerrarengatik, simaurraren azpian gordelekua
Miren Uriarte Loroño (1926) Larrabetzu
Miren Deriora joan zen etxekoekin. Kastrejanatik, Ampuero (Kantabria) aldera joan ziren. Handik etxera etorri ziren bueltan. Gurdian janaria eraman zuten, baina simaurraren azpian kaxetan gauza asko gorde zituzten.
-
Kantabriara ihesi
Miren Uriarte Loroño (1926) Larrabetzu
Mirenen gurasoak gurdiekin joan ziren Kastrejanatik Santanderrerantz, baina Miren beste hainbatekin trenez joan zen. Orduko pasartea kontatzen du. Santanderren egon zirenean, etxola batean egon ziren eta hango ugazabari laguntzen aritu ziren. Aita atxilotu zutenekoa kontatzen du.
-
Gerratik ihesi gurdiak eta abereak hartuta
Juan Otxandio () Larrabetzu
Zazpi urte orduko, artzain joaten zen basora. Gerra hasi zenean, gurdiak hartu eta ihesi joan ziren. Pasarte bat kontatzen du, etxera itzuli zirenekoa. Pinuak botatzen ibiltzen zen Juan trontzarekin, oso gazte zela.
-
Ihesi lehenengo, gurasoak kartzelara gero
Jesus Arrizabalaga () Berriz
Zallara ihesi joan ziren familia guztia, Zezilio taxilariarekin. Aita eta ama eraman zituztenean, lau neba-arreba geratu ziren. Handik etorri zirenean, ezer ez zeukatela geratu ziren. Neba-arrebak neskame eta morroi joan behar izan ziren.
-
Errefuxiatuak etxean gerra garaian
Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz
Gerra aurretik, taberna zeukaten etxean eta eibartar asko joaten zen kantura; emakumeak ere bai. Errefuxiatuak izan zituzten etxean, hogeita bat lagun, ganbaran.
-
Frontea etxean bertan
Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz
Santamainan trintxerak daudela dio. Esku-bonba topatu zuen, baita hildakoen gorpuak ere. Frontea bertan izan zuten, etxe ondoan. Ibarrangelura joan zen orduan familia guztia, abereak hartuta. Amama eta bere neba geratu ziren etxean, zaurituak zaintzen.
-
Ibarrangelura ihesi
Tomas Jainaga Iza (1925) Berriz
Gerratean etxetik alde egin zuten, abere eta guzti. Bere osaba karlista bat Ibarrangelun zegoen eta haren etxean hartu zuten babes. Etxera itzulitakoan, hildakoa zegoen etxean.
-
Aita abereekin ihesi Deriora
Iñaki Bravo (1925) Berriz
Osabaren bizikleta bonbardaketan apurtu zela kontatzen du. Osaba Eliasek kontatu zion Berrizera sartu aurretik, erreketeak mendian zebiltzala. Aita ordurako joanda zegoen ihesi, abereekin, Derioraino. Errepublikaren aldekoekin soldadu joateko bere bila ibili zirela kontatzen du. Etxerako bidean ia fusilatu egin zuten.
-
Gerra garaian, etxetik ihesi, eta anaiak soldadu eta morroi
Bitora Otadui Arrasate (1930) Berriz
Gerra garaian, etxetik ihes egin behar izan zuen. Berriztik irten aurretik, hiru anaia nagusiak soldadu joanak ziren eta Agustin Soraluzen morroi zegoen.
-
Gerrarengatik, herritik kanpora
Bitora Otadui Arrasate (1930) Berriz
Aita, Pedro, bidezaina zen. Familiarekin alde egin zuten herritik.


