Ihes egin beharra
-
Martin anaiaren larritasunak
Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio
Gorriek bigantxa bat kendu eta Elorriora eraman zuten, hil eta jateko. Eustakiren anaia Martin gorrien gidari ibili zen Murumendin. Ia gorriek eurek hil zuten. Aretxabaletara lehenengo, eta Gasteizera gero, ihes egin zuen Martinek.
-
Sarako etxean, bisitari ugari
Ramon Labaien Sansinenea (1928) Donostia
Azkoitiko gudari bat izan zuten etxean, Saran, Prefet-enean. Errefuxiatuak Landetara joaten ziren, arbolak moztera. Orixe eta Elbira Zipitria, beti eztabaidan. Madrilgo familia bat ondoko etxean. Sarako eskolara joan zen, eta beti "punituak" egoten ziren euskaraz egiteagatik. Donibanen ikasi zuen frantsesa gero.
-
Gernikako babeslekuak
Rafa Armendariz Gainza (1926) Gernika-Lumo
Bonbardaketa aurretik Forura joan ziren bera eta anaia, beldurrez. Bere ama eta arreba, ostera, Gernikan egon ziren; anbulatorio ondoko babeslekuan ezkutatu ziren. Beste babesleku batzuk ere bazeuden Artekalen eta Andra Mari kalean; azken horretan, jende asko hil zen.
-
Gerra garaian, hiru urte etxetik kanpo
Karmen Riesgo Oñederra (1924) Koro Riesgo Oñederra (1919) Deba
Gerra garaian, aita ihesean joan zen anaiarekin eta eurak amarekin geratu ziren. Baina gero eurek ere ihesean joan behar izan zuten, eta hiru urtean egon ziren etxetik kanpo. Eusko Jaurlaritzak ordaintzen omen zien jatekoa. Karmen Katalunian egon zen urte eta erdiz bertako familia batekin, "gerrako ume" moduan. Gerra garaiko ibilerak: lehenbizi Plentziara, handik Laredora, Llanesera, Ribadesellara... eta handik barkuan Frantziara. Ia lekurik gabe joan ziren 3.000 lagun inguru itsasontzi ingeles batean. Gerra ez zuten zuzenean bizi izan; izan ere, anaia txofer ibiltzen zen, eta bonbak hasten zirenean, hark aurrera eramaten zituen, ihesean.
-
Gerra hasi zenean, Mungiara alde egin behar
Karmen Riesgo Oñederra (1924) Koro Riesgo Oñederra (1919) Deba
Reiner lantegia erre zenean, Koro neskame egon zen Debako etxe batean. Gerora, gerra hasi zen. Eurak amarekin zeuden etxean, baina soldadu batzuek esan zieten alde egin behar zutela eta halaxe egin zuten. Anaia etorri zitzaien bila eta Mungiara eraman zituen. Gerra garaian jende asko etorri zen Donostia ingurutik Debara, gero Debatik Bizkaia aldera ihes egiteko.
-
Gerra denboran, Plentzian, Laredon eta Asturiasen
Karmen Riesgo Oñederra (1924) Koro Riesgo Oñederra (1919) Deba
Gerra garaian, Plentzian egon ziren. Deban bizi zen gizon batek txaleta zeukan han eta etxea zaintzearen truk bertan egon ziren bizitzen. Gernika bonbardatu zutenean, Plentzian zeuden eta zarata entzuten zuten. Gero Laredora joan ziren. Han tunelera joaten ziren gauetan babestera. Laredon pasa zituzten unerik gogorrenak. Gero Asturias aldera joan ziren; eta han, berriz, hobeto.
-
Ezkertiarra izan da beti; justizia soziala
Maria Luisa Ruiz Arana (1934) Eibar
Gerra garaian aita kartzelan zegoen eta ihesi zebiltzala ama hil zen. Aita anarkista zen. Nahiz eta ezkertiarra izan, Maria Luisa beti izan da ezkertiarra. Justizia sozialari buruz.
-
Gerran Frantziara ihesi
Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio
Gerra hasi zenean, Jaione, ama eta hiru ahizpa ikatz-ontzi ingeles baten Frantziako "La Rochette"ra eraman zituzten. Anaia batek Iparraldera ihes egin zuen eta beste zazpi anaiek, denak gudariak, preso edo “Batallón de Trabajadores”en bukatu zuten.
-
Anaiak gerran egindako lanak
Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio
Iparraldera ihes egin zuen anaia batek; eta bertako ospitalean sendatzen ziren gudariei agiriak egiten zizkien, atzerrira joan nahi bazuten. Anaia horrek, ihes agin aurretik, Bilbon zegoela, makina bat aramaioar kartzelatik ateratzen lagundu zuen.
-
"Kurandera"ri isuna jarri zioten
Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio
Amari isuna jarri zioten medikua izan gabe "kurandera" (petrikilo) lanetan jarduteagatik. Amak ez zien bezeroei asko kobratzen, eta haiek sarritan opariak ekartzen zizkioten. Frantziara ihes egin zuen anaia Ingalaterrara joan zen gero, eta bertatik nylonezko galtzerdiak bidaltzen zituen etxera.
-
Familiak sakabanatuta
Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio
Jaioneren anaia, familia Aramaion utzita, Ingalaterrara joan zen. Anaia gazteena New Yorkera joanda zegoen, eta beste anaia bat Kanadara. Anaia zaharrenak 25 urteko aldea zuen Jaionerekiko, eta Mauri koinatak ezagutu ere ez zuen egin, Kanadan hil baitzen. Amak 73 urte hartu zituen; hil zen aurreko egunera arte artatu zituen gaixoak.
-
Iparraldean errefuxiatuta
Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio
Gerra hasi zenean, Jaione Bilbora joan zen. Gero Frantziako La Rochette-era. Handik Baiona ingurura joan ziren, eta denera lau urte pasatu zituen Frantzian. Baiona inguruko baserritar guztiak euskaldunak ei ziren. Hango euskal esaerak gogoratzen ditu. Mauriren senarra izango zena, Imanol, morroi egon zen Iparraldeko baserri batean.
-
Iparraldeko euskaldunak
Mauri Lasaga Belategi (1922) Jaione Ormaetxea Trojaola (1924) Aramaio
Imanol "gorri"tzat hartu omen zuten Iparraldean egon zenean. Horrek sortutako egoera barregarriak azaltzen ditu Maurik. Harrezkero, bisitan joaten ziren senar-emazteak Imanol egon zen baserrira.
-
Gerratik ihesi, eta gerra aurrera
Felix Eskisabel Zurutuza (1929) Ataun
Frontera joan behar zuten bi lagunek ihes egin zuten; kobazulo batean egoten ziren, eta haiei ilea moztera joateagatik, arrisku handia hartzen zuen Felixen lagun batek. Elgetan eta Arraten egon zen fronte gogorra; gerora, Gernika eta Durango aldera mugitu zen frontea. Gerra amaitutakoan, aita hil zitzaien.
-
Senarraren aita fusilatua eta gerratik bueltan etxerik ez
Garbiñe Aperribai Larrañaga (1932) Arrasate
Garbiñek, senarrari buruz hitz egiten du: Gerra garaian bere aita fusilatu zuten, etxea hustu zieten eta izeba baten baserrian bizitzen egon ziren. Ikasketak egin zituen eta kooperatibista egin zen Union Cerrajeran.
-
Ibiltzeko baimenaren inguruko komeriak
Sabino Auzmendi Arratibel (1926) Ataun
Garai hartan, baimena behar zen batetik bestera ibiltzeko, eta behin izandako komeriak kontatzen ditu.
-
Gerrara joateko beldurra
Beñardo Irastortza Amiano (1928) Irun
Aita beldurrez egon zen gerrara deituko ote zuten, baina azkenean libratu egin zen; osaba bat joan zen gerrara eta beste bi osabek Frantziara egin zuten ihes. Osaba haietako bat mugan zauritu egin zuten.
-
Gurasoen Gerra Zibileko bizipenak
Andoni Sagarna Izagirre (1947) Donostia
Gurasoek garai gogorra bizi izan zuten, gerraren erruz. Amaren gerrateko bizipenak; Donostiako jatetxe batean zebilen lanean. Familia banatuta geratu zen: batzuek Bizkaia aldera ihes egin zuten; aita gaixorik Lazkaon. Ama lehenbizi Abadiñora, gero Artzentalesera eta gero Santanderrera joan zen eta handik barkuan Bordelera. Donostiara itzuli ahal izateko, Lazkaoko idazkariak agiri bat egin behar izan zion. Aitak, berriz, Zornotzako Izar lantegian jardun zuen lanean militarizatuta.
-
Bilbora ihesi, gerra garaian; gero Ingalaterrara
Pili Jaio Saez (1921) Pasaia
San Markos aldetik barku batek bonbak botatzen zituen. Irailean Bilbora joan ziren ihesi. Zallan egon zen gero, izeba batekin. Ingalaterrara joan zen, anaia txikiarekin. Liverpoolera bidali zuten bera, ikastetxe batera.
-
Ingalaterrara Habana itsasontzian
Pili Jaio Saez (1921) Pasaia
Habana itsasontzian joan ziren Santurtzitik Ingalaterrara. Zorabiatu egin zen bidean. Ingelesek oso ondo tratatu zituzten errefuxiatuak. Donibanetik Santurtzira PYSBEko itsasontzian joan ziren.