Ihes egin beharra
-
Mutrikun jaioa, gerra sasoian; gurasoak mutrikuarrak
Joxe Mari Agirregomezkorta Zelaiaran (1936) Pasaia
Mutrikun jaioa, 1936an, gerraren ondorioz. Gurasoak mutrikuarrak ziren, kontuengatik Pasaiara joanak. Andonaegi ontziolan egiten zuen lana eta amak sareak konpontzen zituen. Zortzi senide ziren. Gerra hasi zenean, Mutrikura joan ziren ihesi.
-
Gerra garaiko kontuak
Joxe Mari Agirregomezkorta Zelaiaran (1936) Pasaia
Gerra garaiko kontuak. Atxilotuak eta hildakoak. Ihesi joan ziren familia asko. Kanpoan jaiotakoak aipatzen ditu. Abertzale amorratuak ei ziren familian, arreba batez ere.
-
Milizianoak eta errefuxiatu eibartarrak etxean
Iñaki Gorritxategi Alberdi (1931) Berriz
Milizianoak etxean izaten zituzten. Amak janaria ematen zien. Errefuxiatuak izan zituzten etxean, Eibartik etorritakoak. Amak Candida Alberdi zuen izena. Eibartik gramofonoa eta irratia ekarri zituzten errefuxiatuek.
-
Gerra garaian ibiltzeko baimena baina markatuta
Iñaki Gorritxategi Alberdi (1931) Berriz
Ama ortulari ona zela kontatzen du; aita kartzelan egon zenean, ama egin zen familia osoaren kargu. Amak ibiltzeko baimena lortu zuenekoa kontatzen du.
-
Ingelesen itsasontzietan ihesi
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Ingelesen itsasontziekin ihes egitea zegoen bakarrik. Bertako itsasontzi edo txalupekin ihes egitean, denak preso hartzen zituzten. Cervera itsasontzia.
-
Mutrikuko moilatik gerratik ihesi
Benedikta Olazabal Bastida (1921) Mutriku
Mutrikuko moilatik emakumeek eta haurrek ihes egiten zuten Donibane Lohitzuneruntz. Gerra garaian Belgikara joan eta flandiar hitz egiten bueltatu zirenak.
-
Barkuan Frantziara
Begoña Gabilondo Etxaniz (1921) Azkoitia
Barkuan Frantziara joan ziren, Pilton barku ingelesean. Larritasuna pasatu zuten, Francoren barku bat gerturatu zitzaienean. Kargaontzi handia zen. Iritsi zirenean, ongietorria egin zieten. "Rouan"era eraman zituzten, eta kartzela izandako toki batean egon ziren lau familia. Oso ondo egon ziren. Amak-eta egiten zuten sukaldean. Zerbait erostera joan, eta ez zieten kobratzen. Herrian festa egin zuten errefuxiatuen alde.
-
Gerra hasiera
Lucia Areitioaurtena Isasi-Isasmendi (1925) Ermua
11 urte zituelarik, geltokian jolasean zebilela entzun zuen gerra irten zela. Usansolora joan ziren hasieran anai-arrebak senide batzuen etxera. Ermura itzuli. Arrosarioaren istorioa. Bonbardaketak erori bezperan. Ermutik Ibarrangelura.
-
Amaginarrebaren gerrako oroitzapenak
Maria Antonia Goikoetxea Elustondo (1946) Zumaia
Senarraren ama, hiru umerekin eta haurdun, Zumaiatik bidali egin zuten, beste emakume batzuekin batera. Durangon zeudela bonbardaketa tokatu zitzaien. Jauregi batean babestu ziren. Zumaiara bueltatu zirenean ez zeukaten ezer.
-
Gerra garaian Portugaletera
Iñaki Goikoetxea Sorondo (1933) Pasaia
Gerraontzi bihurtu ziren arrantzaontzi batzuk. Portugaletera joan ziren ihesi, gerra garaian. Errazionamientua: ogirik ez; Hendaiatik ekartzen zuten, estraperloko ogia.
-
Ama gerratik ihesi zebilela jaio zen Libe
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Gerratean jaio zen, Bilbon. Amak herritik ihes egin behar izan zuen, beste askok bezala, eta Portugaleten bizitzen zegoela, jaio zen Libe.
-
Gerrarengatik ihesi joan Portugaletera eta Kataluniara
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Libe jaio eta bonbardaketak hasi ziren; oinez joan zen ama Libe besoetan hartuta Portugaletera. Han hilabete batzuk eginda, Kataluniara joan ziren eta hiru urte egin zituzten han. Bitarte hartan, aita hil egin zela esan zioten. Amak Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Itzuleran, aitarekin elkartu ziren, bizirik baitzegoen.
-
Aita Bermeon, familia Frantzian eta beraiek Katalunian
Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia
Aitak Bermeon eman zuen gerrate garaia; arrantzan ibili zen gudarientzat. Abertzaleak izan dira familian. Aitaren familiakoak Frantziara joan ziren. Amak Kataluniara joatea erabaki zuen. Han Liberen anaiek baserrietan lan egiten zuten eta arratsean marmitetan esnea ekartzen zuten. Eibartarrekin egon ziren; ilaran egoten zen ama jateko zerbait jasotzeko.
-
Gerrarengatik, Frantziara ihesi
Rosa Sistiaga Iparragirre (1950) Pasaia
Gerra garaian, amaren aldeko amonari abisua eman zioten soldadu zeuden bi semeek haurrak hartu eta herritik alde egin zezan. Bilbon ondo hartu zituztela kontatzen omen zuen amonak. Handik Santanderrera joan ziren. Aita Ingalaterrara bidali zuten anai batekin. Amonak seme-alabak hartu eta Frantziara alde egin zuen. Herri txiki batean jarri ziren bizitzen eta oso ondo egon zirela kontatzen du; mutikoak basoan ibili ziren lanean, eta amona eta Rosaren ama mojen eskola batean. Lagun on bat egin zuten.
-
Mutrikun babes bila, gerra hasi zenean
Rosario Arrizabalaga Esnaola (1924) Mutriku
Gerra hasi zenean, nahiz eta haurrak izan, bazekiten zer gertatzen zen. Mutrikura jende ugari joan zen haien herrietatik ihesi.
-
Salaketak eta fusilamenduak
Rosario Arrizabalaga Esnaola (1924) Mutriku
Etxean herriko giro politikoaz hitz egiten zen. San Juan Txikiren hilketari buruz asko hitz egin zen herrian. Salaketa baten ondorioz hil zuten. Herriko emakume bat ere Donostian neskame zegoela fusilatu zuten, salaketa bat eta gero.
-
Osaba apaizak ihes egin zuen
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Etxea errekisatzean, osabaren etxera joan ziren bizitzera. Apaiza zen osaba batek ihes egin behar izan zuen, abertzalea zelako. Gero, Ameriketara joan zen.
-
Gerratik ihesi, elikagaiak Mutrikun utzi zituztenak
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Gerratik ihesi, Mutrikun Donostiako epai bat eta bere familia agertu ziren, maletaz eta janariz beteta. Elikagaiak utzi behar izan zituzten Erdiko kalean eta han zeudela milizianoak agertu zen.
-
Aita Barandiaran, Mutrikutik Donibane Lohitzunera
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Arrantzan ateratzea debekatua egoteaz gain, itsasontzi guztiak alde eginda zeuden. Aita Barandiaranek Mutrikutik egin zuen ihes 1936an, nazionalak sartu aurretik.
-
Salbokonduktoak, herritik ateratzeko
Itziar Andonegi Sustaeta (1920) Mutriku
Erreketeek herriko mugak kontrolatzen zituzten, lurrez zein itsasoz. Salbokonduktoek Gipuzkoan ibiltzeko bakarrik balio zuten. Mallabira joateko, salbokonduktoa Eibarrera ematen zioten eta handik oinez jarraitzen zuen, mendiz.


