Ihes egin beharra
-
Frantzian ere txakurrak ortozik
Sebastian Astola Ajuriagerra (1918) Otxandio
Frantziar jendea gerrarako mobilizatzen hasi zenean, gizon faltagatik, Sebastian zegoen kontzentrazio-esparrura joaten ziren hango baserritarrak langile bila. Berak eta lagun batek sei hilabete eman zuten baserri batean lanean. Jateko patata egosiak eta esnea besterik ez zuten izaten.
-
Kontzentrazio-esparrutik baserri batera lanera
Sebastian Astola Ajuriagerra (1918) Otxandio
Euren lanagatik jasotzen zuten diru apurra kontzentrazio-esparruko komandanteari emateko agindua zuten. Eurek ez zuten nahi, eta jendarmeek arrazoia eman zieten. Ganaduak zaintzen eta laborantza lanetan jarduten zuten baserri hartan. Sei hilabete han eman eta gero kontzentrazio-esparrura itzuli ziren.
-
Berriro Frantziara ihesi
Sebastian Astola Ajuriagerra (1918) Otxandio
Otsailaren 9 batean, Portbou-ra ailegatu ziren, eta hondatutako arropa eta oinetakoek aldatu ahal izan zituzten. Handik, frantziar Kataluniako Perpignan-era joan ziren; eta, hamabost egunen ostean, Saint Cyprien-eko esparrura eraman zituzten; gerora, Argelès-ekora. Esparru hartan abesten zuten kantu bat kantatzen du.
-
Gallartara gerratik ihesi
Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bene Markaida Barrenetxea (1935) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela
Gerra Zibilean, aituta etxean gelditu zen, baina gainerakoak Gallartara joan ziren ebakuatuta. Behiak eta gurdia ere eraman zuten.
-
Gallartan ere abioien erasoak
Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela
Gerra Zibilean Gallartara joan ziren ebakuatuta. Han zeudela, abioiak metrailatzen hasi ziren lehenago etxean bizi izan zuten moduan eta nazionalak sartzen hasi ziren.
-
Neskak soldaduen beldur
Bene Markaida Barrenetxea (1935) Sopela
Sarajevoko gerrako irudiak-eta ikusterakoan, beraien gurasoak bizi izan zituztenak gogoratu zituzten. Beraien amak eta izekok hiru iloba mutiko eraman zituzten beraiekin ebakuatuta joaterakoan, batik bat neskak soldaduen beldur zirelako: bortxaketak, eraso sexistak... tartean.
-
Ebakuazioan jaio Santanderren
Josefina Uriarte Angoitia (1937) Bedia
Ebakuazioan jaio zen, Santanderren; baina, etxera bueltatu ziren bataiorako. Trenean joan ziren Santanderrera.
-
Getxora ebakuatu beharra
Andresa Ikaza Olabarrieta (1928) Barrika
Gerran, Getxora alde egin beharra izan zuten; orduan ezagutu zuen gero senarra izango zena. Sollubetik jaitsi ziren nazionalak eta Trescaminosen Burdinazko Gerrikoa egon arren, arin egin zuten aurrera.
-
Bonbak soloa askatu zuen, baina ez dinamita fabrika
Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao
San Antonioetan ebakuazioa. Txahal bat kendu zietenez, aitak txerria hil eta gatz-uretan sartu zuen. Ondo aztertuta egin zituzten erasoaldiak: errekaren eta dinamita fabrikaren arteko soloetara bota zuten bonba; ez bidea, ez fabrika, ez zuten suntsitu.
-
Gordexolara ebakuatu
Libe Asua Zarrabeitia (1916) Galdakao
Aita gurdia kargatzen ari zela ebakuatzeko, zintzilik zegoen urdaiazpikoari begira geratu zitzaien asturiarra, baina garbi utzi zioten ez zitzaiela ahaztuko. Gauez atera ziren Galdakaotik; obusak botatzen ari zirela egin zuten ibilaldia. Arratsaldeko hiruretan heldu ziren Gordexolara. Han ez zuten gerrarik artean, baina beltzak (mairuak) sartu ziren handik; danborra jotzen zuten, eta, antza, zilarrezko dirutan ordaintzen zieten, dirua kontatzen aritzen ziren beti eta.
-
Markesari esker salbatu zen aita heriotza-zigorretik
Imanol Oruemazaga Baseta (1931) Berriz
Gerra sasoian errefuxiatu asko etorri zen Gipuzkoa aldetik. Gobernuak zerbitzu bat jarri zuen haiei jaten emateko. Udalak "Abastos"eko arduradun moduan ipini zuen Imanolen aita. Bilbon zegoen batean atxilotu eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Amaren osaba abadea oso maitea zuten Berrizko markesaren etxean eta amona ere oso etxekoa zen. Hari esker salbatu zen aita.
-
Gerra garaiko kontuak: frontea bertan izan zuten 6 hilabetez I
Felipe Altuna Egidazu (1929) Bergara
Ume garaia gogorra izan zen. Gerra Zibila hasi zenean, 3 anai-arreba (bera tartean zela) beste baserri batera eraman zituzten, hobe-beharrez. Orduko kontuak. Frontea bertan gelditu zen 6 hilabetean.
-
Familia abertzalea, ihesi eta kartzelan
Arantxa Ibarzabal Azkargorta (1949) Bergara
Familia abertzalea zen. Aitaren izena eman zutelako eraman zuten kartzelara. Aitaren arrebak Bilbora joan ziren gerra garaian eta han inguruan geratu ziren bizitzen.
-
Aitaren familia abertzalea, erbestera
Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara
Aitona Bizente bergararra zen eta amama Urretxukoa. Plazan bizi ziren; erbestean zazpi urte egin zituzten, gerraren eraginez. Aitona EAJko zinegotzi izan zen eta amama Emakume Batzakoa.
-
Gerra aurreko Ariznoa ikastola eta Maria Txantxote irakaslea
Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara
Ariznoa eusko ikastola orain batzokia dagoen lekuan jarri zuten (gerra aurrean). Argazki batzuk aipatzen ditu. Maria Txantxote zen irakaslea; gerrarengatik, Belgikan egon zen umeekin. Bi urtez desterratuta egon zen eta lanik egin ezinda.
-
Gerratik ihesi, Donibaneraino
Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara
Gerra hasi eta hurrengo egunean, aitona-amamak eta haien seme-alabak herritik joan ziren. Elgetan, Mundakan, Zallan... ibili ziren. Amama, izeba eta lehengusina bat Habana barkuan joan ziren. Aitona eta aita hegazkinez joan ziren. Donibanen bizi izan ziren urte luzez.
-
Ama Iparraldera, osabari bisita egitera
Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara
Donibanen zeudela, ez zeukaten lanerako baimenik. Gazteak dantzan aritzen ziren gehien bat. Amak osaba bat zeukan, Eusko Abertzale batzako zuzendaria, eta erbestean zegoen. Ama hiru aldiz joan zitzaion bisitan. Familia ezagun asko zeuden.
-
Aita-amek elkar ezagutu zutenekoa
Arantzazu Oregi Goñi (1963) Bergara
Aita-amek elkar ezagutu zutenekoa kontatzen du. Berehala ezkondu ziren.
-
Gerrarengatik aitona Agustin ihesi, ezkutuan eta epaitua
Agustin Amasorrain Linazisoro (1950) Bergara
Aitona Agustin Linazisoro gerrako komiteko kide izan zen; ordurako Batzokiko lehendakaria ere bazen. Sei seme-alaba zituen tropak Bergarara iritsi zirenean, eta Bilbora alde egin zuen. Baina handik etxera etorri eta ezkutuan bizi izan zen bolada batez. Bizitza normala egiten hasi zenean, atxilotu, epaitu eta libre geratzea lortu zuen. Murua y Balzola kondeak salatu zuen. Lantegia suntsituta, iltzeak egiteari ekin zioten.
-
Txomin Amasorrain eta Joxu Oregi
Agustin Amasorrain Linazisoro (1950) Bergara
Txomin Amasorrainek batxilergoa egin zuen eta azken hiru urteak Frantzian ikasi zituen. Literatura zalea zen. Joxu Oregik ere antzeko bidea egin zuen. Gerratea sortu zenean, familiak Iparraldera alde egin zuen; handik Joxu Belgikako Liex herrira bidali zuten, eta han ingenieritza ikasketak egin zituen. Handik etorrita, fisika eta kimikako klaseak eman zituen. Txomin eta Joxu, biak, oso euskaltzaleak ziren.