Borroka
-
Gerra denboran soldadu Gasteizen eta Segovian
Tiburtzio Lopetegi Zabaleta (1919) Zestoa
Gerra denboran, Gasteizen, Segovian, Valladoliden eta Ferrolen egon zen soldadu, besteak beste. Gerrako ibilerak kontatzen ditu. 50 hilabeteren ostean, etxera itzuli zen; baina, berehala, berriz deitu zioten eta soldadu itzuli behar izan zuen.
-
Gernikako bonbardaketaren ondorioak
Hirune Etxebarria Bastegieta (1923) Gernika-Lumo
Ezin omen da kalkulatu Gernikan zenbat hil ziren. Itxarkundia, Itxasalde eta Loiola batailoiko gudariak egon ziren Gernikan. Ume asko erbestera joan ziren: Ameriketara, Ingalaterra, Errusiara...
-
Frontean jateko gutxi: gosea
Inazio Azueta Obieta () Amorebieta-Etxano
Frontean zeudela, jateko gutxi zuten eta ura be eskas.
-
Gerra Zibila; frontea gertu eta milizianoak etxean
Luis Aranzabal Gabilondo (1922) Bergara
Gerra Zibila. Frontea ingurura iritsi zenean, oso ardi gutxirekin geratu ziren. Bildots guztiak jan zizkieten. Ardiak goiko txaboletan izaten zituzten. Behiak ere goizean kanpora atera eta iluntzean jaisten zituzten. Beraien baserrian, 50 miliziano egon ziren. Batailoien izenak (Loiola, Otxandiano, Kirikiño, Martiartu). Frontea nondik nora. Berak 14 urte zituen orduan; ondo gogoratzen du dena.


