Borroka
-
Zauritu asko soldaduen artean
Santi Madariaga Makoaga (1929) Morga
Frontearen lehen lerroan bizi ziren. Bizkargi (errepublikazaleen gotorlekua) zuten aurrez aurre. Kanoikadak eta bonbak noiznahi jausten ziren inguruan. Zauritu asko izaten zen soldaduen artean. Handik Meakaurrera jaisten zituzten ohatiletan, gero ospitaletara eramateko.
-
Asun artean etzanda, hegazkinen beldur
Santi Madariaga Makoaga (1929) Morga
Babeslekuak izan baziren, baina ez zuten askorik babesten. Gainera, ehiza-hegazkinek metrailatu egin ohi zituzten ezkutalekuetara zihoazenak. Behin, izeba bategaz egonda dago asun artean etzanda, geldi-geldi, hegazkinak pasatu arte. Elizburu auzoan bazen babeslekua, baina hegazkinek jo-puntuan zuten.
-
Hiru kortezubitar hil ziren bonbardaketan
Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi
Gernikako bonbardaketan, Errenteriako zubia apurtu nahi izan zuten, baina ez zuten lortu. Zubi ondora bota zituzten bonbak, eta Kortezubiko Oma auzoko gizon bat hil zuten. Bonbardaketa egunean, beste bi gizon kortezubitar desagertu ziren, hirurak ziren omarrak. Euretako baten astoa etxera bueltatu zen bere kabuz. Baten gorpua baino ez zuten ezagutu; hori dela-eta, bakarra ekarri zuten Kortezubiko kanposantura.
-
Militar batzuek neska gazteei eraso egiten zieten
Bittori Zarrabeitia Lauzirika (1926) Kortezubi
Bonbardaketa osteko lehenengo egunetan, tiroketak-eta entzuterakoan, errama azpietan ezkutatzen ziren soloetan eta karkabetan. Soldaduengandik-eta babesteko, neskei erasotzen zieteleko-edo, osaba-izeko batzuen etxean egon zen militarrak sartu zirenean. Mairuek ospe txarra zuten, neska gazteak bortxatzen zituztela zioten; mairuak Gernikako Mertzeden zeuden.
-
Anaia, Francoren aldeko tropekin
Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa
Gerrako oroitzapenak. Anaiari, 17 urte zituela, gerrara joateko deitu zioten. Francoren aldeko tropekin aritu omen zen; auzoko beste mutilak bezala. Etxe jabeak karlistak omen ziren , eta Pakitaren aita karlisten alde botatzera behartu omen zuten, etxetik bidaliko zituzten mehatxupean. Emakumeek ez zuten botoa ematerik.
-
Leihoetan, koltxoiak eta mantak jarrita
Pakita Peñagarikano Elosegi (1926) Tolosa
Gerrako oroitzapenak kontatzen ditu. Hegazkinak ikusten zituzten. Auzoko baserri batean, 'Marea'-n, tiroketa bat izan zen eta hiru lagun hil zirela kontatzen du. Etxetik ateratzeko beldurrez egoten ziren. Arto tartean ere ezkutatu ohi ziren. Leihoetan, koltxoiak eta mantak jartzen zituzten tiroak botaz gero barrura ez sartzeko.
-
Berrobi eta gerra II
Maria Piedad Lopez Ferrera (1926) Berrobi
Soldaduak behetik gora igo ziren; kapitaina Leaburun hil zen. Izaskundik bota zuten gorriek. Errekete txapel gorriak eta apaiza. Hegazkina, ametrailatzen. Lasarten zegoen aireportua.
-
Gernikako bonbardaketa
Ramon Andonegi Ormaetxe (1926) Mundaka
Gernika erre zuten garaian, trena Sukarrietaraino zegoen ez Mundaka edo Bermeoraino. Bere aitak egun hartan txerrikume bi erosi behar zituenez, Ramon arratsaldeko hiruretako trenera astoz joan zen txerrikumeak jasotzera Sukarrietara. Aita Gernikan geratu zen. Txerrikumeak asto-otzaretan sartu eta etxera bueltatu zen. Portuondon zegoela, zarata entzun eta Ogoño gainetik hirunan-hirunan bederatzi aireplano zetozela ikusi zuen. Handik gutxira leherketen zaratak eta ke beltza ikus zitezkeen. Bazekien Gernikatik zetorrela eta bera arduratuta zegoen aita bertan zegoelako.
-
Gernikako astelehenetako eria
Ramon Andonegi Ormaetxe (1926) Mundaka
Gernikako bonbardaketa astelehen batean izan zen. Inguruko herrietako jende asko batzen zen Gernikan astelehenetako erian. Ez du gogoan mundakarrik hil ote zen egun hartan Gernikan.
-
Gerratik ihesi
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Elosun hainbat herritar hil zituen gizonaren inguruko kontu batzuk azaltzen ditu. Gregorio meza laguntzen zegoela, bonba batek elizako horma jo zuen. Nafarratetik ganadu guztiekin ihes egin eta aitaren jaiotetxean babestu ziren, Elosun. Elosutik Ubidera eta handik Zeanurira jarraitu zuten ihesi.
-
Zeanuriko bonbardaketa
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Idiak Ubiden kendu zituzten; behi gehienak, berriz, Zeanurin. Zeanurin izugarrizko bonbardaketa jasan zuten, Barazarreko atzera-egitean. Bere lagunaren emaztea hil zen bonbardaketan.
-
Bilbotik basorik baso itzuli ziren
Gregorio Biteri Mendieta (1922) Legutio
Lehengusuarekin faxistak nondik ote zetotzen begira zegoela "Quinta Columna"koek tiro bat bota zioten. Kalean tiro egin eta hilda utzi zuten beste mutiko bat. Bilbotik basorik baso itzuli behar izan zuten Elosura. Lehenengo gaua Bedia herrian eman zuten.
-
Txapel gorriak elizako kanpaiak jotzen
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Francoren tropek hiri handiren bat hartzen zutenean, txapel gorriek herriko elizako kanpaiak jotzen zituzten. Txapel gorriarekin jolasteko gogoa izaten zuten umetan. "Intendencia Militar" bere etxe ondoko horma batean idatzita zegoela gogoratzen du.
-
Ubidetik Trapagaranera ardiekin
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Legution (Billerlen) eta Ubiden aldi berean egon zen frontea. Ubide soldaduz beteta egon zen orduan. "El Abuelo" aireplano handia ere azaltzen zen Ubideko zeruetan. Bonba asko bota zituzten herrian. Orduan Trapagaranera ebakuatu zituzten ardiekin batera.
-
Arabara gari eta patata bila
Abelintxu Olano Olibares (1932) Ubide
Ubiden bonbardaketak zirela, erreka ondoko kobazulo batean gordetzen ziren. Ubidetik Arabara joaten ziren gari eta patata bila.
-
Jaioberrian patinean ezkutatuta
Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta
Itziarren neba Gernikako bonbardaketa izan zenean jaio zen. Beste jaioberri batekin etxeko patinean gorde zuten, han koltxoiak jarrita bonbetatik babestuago egongo zirelakoan.
-
Mendiko txabola batean gerra denboran
Manuela Uriondo Ipiña (1922) Zeberio
Gerra denboran ez zuten kanpora ihes egin. Mendiko txabola baten egon ziren gordeta. Bonbardaketak izan ziren Zeberion eta hainbat zauritu eragin zituzten.
-
Arboladiko bonbardaketan hainbat hildako
Manuela Uriondo Ipiña (1922) Zeberio
Errotak itxita egon ziren. Castillo Elejabeitiara (Artea) ere joaten ziren errotara, gauez astoaz basorik baso. Hildako asko izan ziren Zeberioko arboladian bonben eraginez
-
Gerran etxea erre eta kalera bizitzera
Jose Saenz de Biteri Saenz de Biteri (1925) Legutio
Hogei urte zituela tailer batean hasi zen arotz lanetan. Gerra garaian frontea hurre zuten eta etxe erre zien. Gero kalera joan ziren bizitzera alokairuan. Etxea zuten lekuan ardiak egoteko tejebana bat eraiki zuten. 40. hamarkada hasieran egin zuten errepidea.
-
Otxandioko bonbardaketako hegazkinak
Nemesio Ugarte Ortiz de Zarate (1925) Legutio
Gerra hasi zenean Nemesiok 11 urte zituen. Uztailaren 18an hasi zen eta egun hartan basora joan zen. Otxandioko jaiak ziren eta lauzpabost abioik bertarako bidea hartu zutela ikusi zuen basoan zeudela. Jende mordoa hil zuten.


