Borroka

  • Pasaiako tertulia Bonbardaketak eta ezkutalekuak

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Gernika bonbardatu zutenean, Luisa Mundakan zegoen, eta ahizpa Gernikan. Bizirik agertu zen, menditik barrena. Ezkutalekuak: ohe azpia, zubiak... Anttonik-eta ez zuten goserik pasatu; Luisak bai. Luisaren familiakoak bueltan ez zituzten Pysben lanean hartu.

  • Pasaiako tertulia Milizioanoak eskopeta bila etxera; Milagros miliziana

    Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia

    Gerra hasi zenean, eskopeta biltzen hasi ziren. Milizianoen artean emakume bat ere bazegoen, Milagros.

  • 1577 Gerra garaian, familia ihesi

    Kontxita Beitia Oiarbide (1940) Donostia

    Gerraren ondorioz, Goierritik alde egin behar izan zuten gurasoek, abertzaleak baitziren, eta batetik bestera ibili ziren. Bergaran anaia galdu zuen bonbardaketa batean metrailak jota. Aitak CAFen zuen lanpostua galdu zuen Ordiziara itzultzean. Pasaian Luzuriaga lantegian laborategia martxan jartzeko lanpostua hartu zuen aitak, kimikaria baitzen.

  • 1587 Aita Donostian izkutaturik

    Angela Alberdi Arrillaga (1936) Antonina Alberdi Arrillaga (1925) Donostia

    Tropak Donostian sartu zirenean, etxea soldaduz bete zitzaien. Antoninak gogoan du dena. Militarrak, "gorriak"... zebiltzan alde guztietan. Aita militar baten etxean izkutaturik omen zegoen, etxea miatu zutenean.

  • 1587 "Separatistak" eta "gorriak"

    Angela Alberdi Arrillaga (1936) Antonina Alberdi Arrillaga (1925) Donostia

    Aita izkutaturik zegoen miliitar baten etxean Donostian, etxea miatu zietenean. Garai hartan jende asko espetxeratu eta erail zuten, "separatistak" edo "gorriak" izanagatik soilik.

  • Manoli Andonegi Bizkaia aldera ihesi I

    Manoli Andonegi Uranga (1922) Donostia

    Gerra garaiko oroitzapenak. Indar gabeko bonba bat etxeko barne-patiora erori zela gogoratzen du. Gertaera horren aurrean, Manoli eta etxekoak Bizkaia aldera joan ziren amaren osaba baten etxera. Osaba hori Donostiara joan zeneko oroitzapenak ere kontatzen ditu: amaren bila azokara joan zela, arropak zapi batean bilduta ekarri zituela...

  • Gerra: frontean eta presoaldia

    Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta

    Bere gazte denbora gehiena gerran pasatu zuen. Aurretik basoko lanetan aritzen zen bere aitagaz batera, Asturiasko minetarako apeak egiten. Gerra irteterakoan, frontera joan zen. "Mungia batailoia"n, hainbat frontetan egon zen: Lekeition, Artxandan, Solluben, Bizkargin... Santoñan preso hartu zuten eta kontzentrazio-esparruetan egon zen; Andaluzia aldetik trintxerak egiten ibili zen. Hiru urtez etxera etorri barik egon zen.

  • Batailak

    Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta

    Bataila batzuk aipatzen ditu: Elgeta, Sollube eta Artxanda. Gogorrena Sollubekoa izan zela dio. Artxandara Jose Antonio Agirre lehendakaria etorri zitzaien zoriontzen.

  • Fronteko armak

    Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta

    Artilleria zahar bat eta metrailadore txiki bat baino ez zuten frontean. Gernikatik bonbardaketa osteko egunean pasatu ziren. Abioiak Nafarroa aldetik etortzen ziren.

  • Gerra hasiera; soldadu deituta

    Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta

    Gerra hasi zenean, Zornotzako jaiak ziren, Karmenak. Bilboko kuartelera agertzeko agindua jaso zuen, eta handik Iruñera joan zen. Mungia batailoiko Santxo Elisegi konpainian sartu zen beste herritar batzuekin batera.

  • Sollubeko frontean

    Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta

    Sollubeko fronteko kontuak.

  • Lekeitioko frontea

    Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta

    Lekeitioko frontean, gauetan " escuchan" egon behar izaten zuten. Bertan bizitakoak gogoratzen ditu. Sasoi hartan ere "entxufau" asko zegoela dio, gauza bat esan eta beste bat egin.

  • Lekeitioko frontetik Bilbo eta Otxandiora

    Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta

    Lekeitioko frontean zeudela, Bilbora joateko deitu zieten, eta handik Otxandiora joan ziren. Otxandio aurreko egunetan bonbardatu zuten. Oletar asko ere bazeuden euren artean. Otxandiotik Oletara joan ziren eta handik Urkiolamendira. Batailoia berriro osatu behar izan zuten, bajak zirela eta, Lekeitiora joan aurretik.

  • Lekeitiotik ihesi

    Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta

    Lau batailoi zeuden kostan, eta Francoren aldekoek Trabakutik Iruzubietara nahi zuten pasatu. Han harrapatuz gero, preso hartuko zituzten. Baina eurek alde egin zuten eta Gernikako bonbardaketa osteko egunean pasatu ziren Gernikatik Mundakarako bidean.

  • Batailoian pasatako bizipenak

    Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta

    Kostan zebiltzan hiru batailoi justu-justu libratu ziren. Beraien konpainiako azkenak Reinosaraino joan ziren, Picos de Europa ingurua zurituta zegoen. Erasoa Palentzia aldetik zetorren. Komunista batzuek Julian harrapatu zuten faxista zelakoan, eta justu-justu libratu ei zen heriotzatik; gertatutakoa kontatzen du.

  • Komunisten batailoia eta abertzaleena

    Julian Santa Cruz Alzaga (1914) Iurreta

    Solluben komunistak ere bazeuden. Gogorrenak eurak zirela dio, EAJ-PNVkoak. Durangon komunisten batailoia zegoen, Malatesta batailoia.

  • 265 Gerra garaiko kontuak: bonbardaketak, frontea...

    Encarna Ibabe Uribeetxebarria (1921) Maximo Lezeta Madinabeitia (1917) Eskoriatza

    Gerrako kontuak. Hegazkinen kearen pean. Soldadutza Huescan, Teruelen. Gerraren gogortasuna. Gerran zauritutakoa; sendatu zenean, berriz frontera. Somosierra. Etsaien hegazkinak.

  • 265 Gerrako kontuak: Teruelgo ofentsiba

    Encarna Ibabe Uribeetxebarria (1921) Maximo Lezeta Madinabeitia (1917) Eskoriatza

    Bertakoak non ezkutatu ziren. Teruelgo ofentsiba. Hildakoak inguruan.

  • 265 Gerrako kontuak: trintxerak Apotzaga auzoan

    Encarna Ibabe Uribeetxebarria (1921) Maximo Lezeta Madinabeitia (1917) Eskoriatza

    Trintxerak Apotzaga auzoan. Milizianoek alde egin zuteneko kontakizuna. Babeslekuak; txabolak. Toponimia. Erreketeak, milizianoak.

  • Nati Bedialauneta Gerran zubia bota eta etxez aldatu ziren

    Nati Bedialauneta Arkotxa (1929) Ondarroa

    Gerra denboran, etxe ondoko zubia bota egin zuten eta beste aldera pasatu ziren, lehengusu-lehengusinen etxera. 9 ume batu ziren bertan helduekin batera. Nazionalek herria hartu zutenean sartzen ikusi zituzten.