Errepresioa

  • pilar kortadi Aitaren espetxealdia II

    Pilar Kortadi Lasa (1927) Donostia

    Gogoan du aitaren bila noiz etorri ziren, igande bat zen, familiako gehienak soroan lanean ari ziren, Pilar etxean jolasean ari zen bitartean. Aita espetxean egon zen garaiko etxeko gorabeherak kontatzen ditu.

  • 1352 Soldaduak emandako bandurria

    Pedro Mari Zubizarreta Iregi (1932) Eskoriatza

    Gerrako kontuak, sei urteko mutikoa zela. Bandurria bat eman zion soldadu batek, esanaz bueltatuko zela bila. Eskaileran otoitzean nola egoten ziren, eta soldadu bat nola fusilatu zuten.

  • Amale Arzelus Aita bestaldera joan zen ihesi; ezin bisitan joan

    Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia

    Espetxetik irten zenean, aita Santa Maria elizako gazteekin hasi zen lanean. Erbestera joan behar izan zuen. Zaila zen bisitan joatea. Gazte hil zen aita, handik bi urtera. Amale 1948an ezkondu zen, senarrak amnistia baliatuta. "Visado de salida". Bisitan ezin joan. Mendiz.

  • Arantxa Barriola Madrilen, aita bisitatzen kartzelan

    Arantxa Barriola Etxeberria (1939) Donostia

    Hiru urte egin zituzten Madrilen, aita kartzelan zegoelako. Ama telefonista egon zen. Kartzelara bisitan; ama ezin zen sartu, baina umeak bai, apaizarekin. Liburua idatzi zuen han aitak. Aitona eta aita, biak idazle.

  • 1521 Bandera espainola jarri beharra

    Antton Bereziartua Lizarza (1920) Joxe Mari Bereziartua Lizarza (1927) Donostia

    Jesusen Bihotzari bandera espainola jarri ez ziolako, kartzelara eraman zuten emakume bat. Soldaduak Txokolatenera joaten ziren gosaltzera. Beldurra.

  • 1521 Etxe inguruko iturriak eta askak

    Antton Bereziartua Lizarza (1920) Joxe Mari Bereziartua Lizarza (1927) Donostia

    Kanilako urik ez zuten etxean. Iturrira joaten ziren ur bila, baldearekin. Donostia Igeldoko harriarekin eginda dago; aita harria jaisten ibiltzen zen idiarekin. Aska zegoen etxe ondoan. Konportako iturria. Errekete nafarrak etorri zirenean, gerra garaian, mesfidati gerturatu ziren iturrira ura edatera. Igeldoko dorretik ikurrina kenarazi zuten.

  • Manuel Urrestarazu Aiete nolakoa zem

    Manuel Urrestarazu Iradi (1928) Donostia

    Aieten dena baserria zen, zaldia eta karroa. 60 baserri zeuden. Bederatzi urterako lanean, baserrian. Eskolara gutxi bidaltzen zituzten. Don Cecilio apaizarekin ibili zen; andoaindarra, gerra garaian Bizkaira bidali zuten.

  • 1508 Anaia preso

    Joxe Antonio Bereziartua Elustondo (1929) Juantxo Bereziartua Elustondo (1924) Donostia

    Gerra garaian, anaia zaharrena kanpora joan zen: lehenengo, Azpeitira, osabaren etxera; eta, geroago, Bilbora. Emaztea eta bi haurrak Frantziara joan ziren itsasontzian, amonarekin. Anaia preso hartu zuten. Bila joan ziren Iruñera bi anaia. Loiolan zazpi fusilatu zituzten, anaiaren lagunak.

  • 1403 Anaiak Langileen Batailoietan

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Europako gerra hasi zenean, anaiak ere itzuli ziren, eta atxilotu egin zituzten. Langileen Batailoietan, bi urtean egon ziren. Anaia gazteena ere bai, eta gero Afrikara bidali zuten soldadu. Anaietako bat gaixo bueltatu zen. Langileen Batailoietan zubiak egiten ibili ziren anaiak.

  • 1403 Iparraldera ihesi

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Atxilotu zutenekoa, norbaitek salatuta. Nola egin zuen ihes. Iparraldera joan zen, Donostian ezkutatuta egon ondoren: hiru etxetan egon zen gordeta. Egun batean, emaztegaiarekin irten zen kalera, baina jendeak begiratu egiten zion. Iparraldera joatea erabaki zuen.

  • 1403 Emaztegaia atxilotze-arriskuan

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Iparraldean zegoela, emaztegaia Hondarribitik batelean joaten zitzaion bisitan; erdibidean elkartzen ziren. Beraiekin joan zen neska baten erruz, harrapatu egin zituzten. Emaztegaia nola libratu zen. Iparraldera joan zen hura ere.

  • miren azkarate Aita eta osaba preso, gerra sasoian

    Miren Azkarate Urkiola (1929) Bergara

    Ez da akordatzen batzokian ibiltzen zirenekin. Bere gurasoak bai, ibiltzen ziren. Osaba alkatea zen, eta aitarekin batera Donostian Ondarretan egon zen preso. Zabalaneko Don Luis eta anaia ere beraiekin zeuden. Prakamotz okindegikoa ere bai. Ez ziren inora joan.

  • Elisabet Agirrezabal Arrese Ahizpetako bat zigortua, batzokian ibiltzeagatik

    Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara

    Bere ahizpak batzokian ibiltzen ziren gerra aurretik. Han aurkitutako zerrenda bat zela eta, zigortu egin zituzten. Afiliatuak ziren, eta bietako bat, Rosario, zuzendaritzakoa. Horregatik zigortu zuten, soldaduen arropa zikina garbitzera. Errepublika garaian bera ere joaten zen batzokira, festaren bat zegoen aldiro. Idazmakina eta irratia kendu zieten. Monzongo etxean errekisatutako gauzak zeuden, eta aitari handik nahi zuena hartzeko esan zioten gero. Ez zuen ezer hartu. Ez zituzten beraien gauzak berreskuratu. Isuna ere jarri zieten. Bi ahizpak Emakume Abertzale Batzan zeuden, eta zaharrena juntan. Salatariak familiakoak izan zirela esan zieten.

  • Elisabet Agirrezabal Arrese Ahizpa frontera bidaltzearekin mehatxatuta

    Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara

    Ahizpa zaharrena mehatxatu egin zuten, frontera bidaltzearekin. Anaia italiarrek harrapatu zuten Santurtzin; bisitan joan ziren. Bergaran ez zieten emakumeei ilerik moztu, Oñatin bai. Ahizpa gaixotu egin zen, eta ez zen berdina izan.

  • Elisabet Agirrezabal Arrese Gerra sasoian ez zuten ihes egin

    Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara

    Gerra etortzean ez ziren inora joan. Anaia joan zen, emaztea eta bi umeak utzita. Algodoneran emakume bat hil zen, bonbak jota. Beraien etxea ere zulatuta geratu zen. Aitak Uzarragara (Antzuola) eramaten zituen egunez. Rosario eta Aurea, bi ahizpak zigortu zituzten, baina Rosario gehiago. Egun osoa edukitzen zuten arropa garbitzen. Trini Agirrebeña ere zigortu zuten. Zortzi edo bederatzi emakume eraman zituzten.

  • Jexus Altuna Berastegiko eskolan, maisu erdalduna

    Jesus Altuna Etxabe (1932) Berastegi

    Berastegiko maisua herritik bidali zuten, gerra hasi zenean. Katalana zen maisu berria, eta erdaraz egiten zuen dena. Ez zuten tutik entenditzen, eta ezin asmatu ibiltzen ziren (anekdota). "Federico el botarate" liburua zuten eta "El Quijote" ere bai. Neskak maistrarekin zeuden. Lau maisu desberdin izan zituen. Sartzerakoan eta ateratzerakoan "Cara al sol" eta beste bi himno kantatu behar zituzten.

  • Jexus Altuna Barandiaranen taldea, apaiztegian

    Jesus Altuna Etxabe (1932) Berastegi

    Barandiaran irakasle egon zenean, giro eskasa zegoen apaiztegian. Lau irakasle elkartu ziren, eta bilerak egiten zituzten: Manuel Lekuona, Antonio Pildain eta Don Leoncio. Gerra etorri zenean, banandu egin ziren. Barandiaran Iparraldera joan zen; bueltan, Lekuonarekin harreman handia izan zuen. Lekuonarekin eta Barandiaranekin ibilaldiak egiten zituen berak.

  • 907 Senarra preso

    Emilia Unamuno Zamakola (1915) Eibar

    Villaverde de Turciosetik Santanderrera joan ziren. Koinatak egunkarian bila ari zirela jarrita, senarraren berri jakin zuten. Torrelavegan zegoen preso; astean hirutan joaten zen bisitan.

  • Joakin Azpiroz Gerran soldadu

    Joakin Azpiroz Nazabal (1918) Joxe Azpiroz Nazabal (1915) Berastegi

    Gerra garaian, aita liberala izateagatik asko zigortu zituzten. Gerra garaian Joxe soldadu zen, eta sarjentu nola egin zen azaltzen du.

  • lucia farras Ama-alabak Bergarara, aita Bartzelonako kartzelara

    Lucia Farras Laskurain (1926) Bergara

    Canfranc-etik zeharkatu zuten muga amak eta hiru alabek. Autobusean ekarri zituzten Donostiara. Komisarian mila paper egin eta gero heldu ziren etxera. Aita Frantzian geratu zen, baina handik gutxira, bere kontrako kargurik ez zegoelakoan, itzultzea erabaki zuen. Bila joan zitzaizkion Canfranc-era Bergaratik, baina muga zeharkatu bezain laster atxilotu eta Huescako kartzelara eraman zuten. Handik Bartzelonako Modelora.