Errepresioa

  • andres ormazabal Antiguako ebanisteriara berriro

    Andres Ormazabal Izeta (1916) Donostia

    Ebanisteriara joan zen gerra ondoren. Lankide anarkistaren bila joan ziren, eta eraman egin zuten. Kartzelara sartu zuten. Asko fusilatu zituzten. Bueltan, lanik ez zuten askok. Nagusia gordeta egon zen, Luis Leviña, anarkista. Nazionalistak elizak zaintzen egon ziren.

  • 541 Gerra zibila; gerraosteko egoera

    Miren Zubia Zabala (1923) Eskoriatza

    Gerraostea ere gogorra izan zen; gerra garaiko fusilamentuak...

  • 586 'Canarias' ontziko komandanteak atera zituen kartzelatik

    Sabina Azkue Fernandez (1926) Eugeni Lazkano Ulazia (1919) Getaria

    Matxitxako inguruan izan zen bere senarraren ontziaren eta Canarias gerrako itsasontziaren arteko bataila. 50 lagunetatik 18 atera ziren bizirik. Bizirik geratu zirenak preso hartu zituzten. Bere senarrak 20 hilabete egin zituen preso heriotza-zigorra jarrita; eta, azkenean, Manuel Calderón Canarias itsasontziko komandanteak atera zituen kartzelatik. Hiru getariar zihoazen Bou Nabarra itsasontzian.

  • 586 Herriko emakumeak "Margarita" (errekete) jantzita gerra garaian

    Sabina Azkue Fernandez (1926) Eugeni Lazkano Ulazia (1919) Getaria

    Gerra oso presionatuta bizi izan zuten. Komandante bat etortzen zen, fusila hartuta, meza nagusira. Zenbait emakume derrigortu egiten zituzten "Margarita" (erreketea) janztera. Bi emakume garaienak jartzen zituzten Espainiako bandera eta falangekoa eramaten; eta, atzetik, umeak egurrezko fusilekin Cara al Sol abesten.

  • Pepi Berasategi Aitaren argazkia egunkarian

    Pepi Berasategi Etxeberria (1935) Donostia

    Ez zekien egunkariko argazkiko lau gizonetako zein zen bere aita, eta auzoko emakume bati galdetu zion. Kamioietan eramaten zituzten. Argazkiko besteak zein ziren ez daki. Gorpua ez da agertu.

  • 1541 Gerrako oroitzapenak II

    Maria Lourdes Lasarte Dorronsoro (1926) Donostia

    Loiolako kuartelekoek zer egingo ote zuten, kezka zegoen etxean. Nazionalak noiz sartu ziren. Etxean ez, baina inguruan sufrimendua ikusi zuen; hainbat ezagun Santoñan preso hartu zituzten.

  • pilar kortadi Aitaren espetxealdia I

    Pilar Kortadi Lasa (1927) Donostia

    Aita zinegotzia zuen, eta gerra garaian espetxean eduki zuten, Azpeitian eta Saturraranen, besteak beste.

  • pilar kortadi Aitaren espetxealdia II

    Pilar Kortadi Lasa (1927) Donostia

    Gogoan du aitaren bila noiz etorri ziren, igande bat zen, familiako gehienak soroan lanean ari ziren, Pilar etxean jolasean ari zen bitartean. Aita espetxean egon zen garaiko etxeko gorabeherak kontatzen ditu.

  • 1352 Soldaduak emandako bandurria

    Pedro Mari Zubizarreta Iregi (1932) Eskoriatza

    Gerrako kontuak, sei urteko mutikoa zela. Bandurria bat eman zion soldadu batek, esanaz bueltatuko zela bila. Eskaileran otoitzean nola egoten ziren, eta soldadu bat nola fusilatu zuten.

  • Amale Arzelus Aita bestaldera joan zen ihesi; ezin bisitan joan

    Amale Arzelus Arrieta (1924) Donostia

    Espetxetik irten zenean, aita Santa Maria elizako gazteekin hasi zen lanean. Erbestera joan behar izan zuen. Zaila zen bisitan joatea. Gazte hil zen aita, handik bi urtera. Amale 1948an ezkondu zen, senarrak amnistia baliatuta. "Visado de salida". Bisitan ezin joan. Mendiz.

  • Arantxa Barriola Madrilen, aita bisitatzen kartzelan

    Arantxa Barriola Etxeberria (1939) Donostia

    Hiru urte egin zituzten Madrilen, aita kartzelan zegoelako. Ama telefonista egon zen. Kartzelara bisitan; ama ezin zen sartu, baina umeak bai, apaizarekin. Liburua idatzi zuen han aitak. Aitona eta aita, biak idazle.

  • 1521 Bandera espainola jarri beharra

    Antton Bereziartua Lizarza (1920) Joxe Mari Bereziartua Lizarza (1927) Donostia

    Jesusen Bihotzari bandera espainola jarri ez ziolako, kartzelara eraman zuten emakume bat. Soldaduak Txokolatenera joaten ziren gosaltzera. Beldurra.

  • 1521 Etxe inguruko iturriak eta askak

    Antton Bereziartua Lizarza (1920) Joxe Mari Bereziartua Lizarza (1927) Donostia

    Kanilako urik ez zuten etxean. Iturrira joaten ziren ur bila, baldearekin. Donostia Igeldoko harriarekin eginda dago; aita harria jaisten ibiltzen zen idiarekin. Aska zegoen etxe ondoan. Konportako iturria. Errekete nafarrak etorri zirenean, gerra garaian, mesfidati gerturatu ziren iturrira ura edatera. Igeldoko dorretik ikurrina kenarazi zuten.

  • Manuel Urrestarazu Aiete nolakoa zem

    Manuel Urrestarazu Iradi (1928) Donostia

    Aieten dena baserria zen, zaldia eta karroa. 60 baserri zeuden. Bederatzi urterako lanean, baserrian. Eskolara gutxi bidaltzen zituzten. Don Cecilio apaizarekin ibili zen; andoaindarra, gerra garaian Bizkaira bidali zuten.

  • 1508 Anaia preso

    Joxe Antonio Bereziartua Elustondo (1929) Juantxo Bereziartua Elustondo (1924) Donostia

    Gerra garaian, anaia zaharrena kanpora joan zen: lehenengo, Azpeitira, osabaren etxera; eta, geroago, Bilbora. Emaztea eta bi haurrak Frantziara joan ziren itsasontzian, amonarekin. Anaia preso hartu zuten. Bila joan ziren Iruñera bi anaia. Loiolan zazpi fusilatu zituzten, anaiaren lagunak.

  • 1403 Anaiak Langileen Batailoietan

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Europako gerra hasi zenean, anaiak ere itzuli ziren, eta atxilotu egin zituzten. Langileen Batailoietan, bi urtean egon ziren. Anaia gazteena ere bai, eta gero Afrikara bidali zuten soldadu. Anaietako bat gaixo bueltatu zen. Langileen Batailoietan zubiak egiten ibili ziren anaiak.

  • 1403 Iparraldera ihesi

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Atxilotu zutenekoa, norbaitek salatuta. Nola egin zuen ihes. Iparraldera joan zen, Donostian ezkutatuta egon ondoren: hiru etxetan egon zen gordeta. Egun batean, emaztegaiarekin irten zen kalera, baina jendeak begiratu egiten zion. Iparraldera joatea erabaki zuen.

  • 1403 Emaztegaia atxilotze-arriskuan

    Jabier Amunarriz Andonegi (1924) Donostia

    Iparraldean zegoela, emaztegaia Hondarribitik batelean joaten zitzaion bisitan; erdibidean elkartzen ziren. Beraiekin joan zen neska baten erruz, harrapatu egin zituzten. Emaztegaia nola libratu zen. Iparraldera joan zen hura ere.

  • miren azkarate Aita eta osaba preso, gerra sasoian

    Miren Azkarate Urkiola (1929) Bergara

    Ez da akordatzen batzokian ibiltzen zirenekin. Bere gurasoak bai, ibiltzen ziren. Osaba alkatea zen, eta aitarekin batera Donostian Ondarretan egon zen preso. Zabalaneko Don Luis eta anaia ere beraiekin zeuden. Prakamotz okindegikoa ere bai. Ez ziren inora joan.

  • Elisabet Agirrezabal Arrese Ahizpetako bat zigortua, batzokian ibiltzeagatik

    Elisabet Agirrezabal Arrese (1919) Bergara

    Bere ahizpak batzokian ibiltzen ziren gerra aurretik. Han aurkitutako zerrenda bat zela eta, zigortu egin zituzten. Afiliatuak ziren, eta bietako bat, Rosario, zuzendaritzakoa. Horregatik zigortu zuten, soldaduen arropa zikina garbitzera. Errepublika garaian bera ere joaten zen batzokira, festaren bat zegoen aldiro. Idazmakina eta irratia kendu zieten. Monzongo etxean errekisatutako gauzak zeuden, eta aitari handik nahi zuena hartzeko esan zioten gero. Ez zuen ezer hartu. Ez zituzten beraien gauzak berreskuratu. Isuna ere jarri zieten. Bi ahizpak Emakume Abertzale Batzan zeuden, eta zaharrena juntan. Salatariak familiakoak izan zirela esan zieten.