Errepresioa
-
Aitaren kartzela-pelegrinazioaren bukaera
Julen Iñurrieta Goikoetxea (1925) Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze
Aita Astorgako kartzelatik Gasteizkora ekarri, eta handik Bilboko eskolapioetan zegoenera eraman zuten. Hemendik Babcock & Wilcox lantegira behartuta joaten zen lanera. Gero Larrinagako kartzelan egon zen eta handik bidali zuten etxera.
-
Bordaxarrekoak preso
Seberiano Iñarra Lizarazu (1926) Errenteria
Seberianok 10 urte besterik ez bazituen ere, gogoan du nola nazionalek Bordaxarreko gizonezko guztiak hartu eta San Markoko gotorlekura eraman zituzten. Haietatik bi anaia, Ezkaba mendiko gotorlekuan hil omen zituzten gero.
-
Aitaren zoria gerran
Miren Lete Oiartzabal (1935) Errenteria
Aita Jose Antonio Agirreren zaindaria izan zen, eta nazionalak sartu zirenean, kartzelara eraman zuten hasieran, eta geroago Langileen Batailoira.
-
Gerrako momentu latzak
Miren Lete Oiartzabal (1935) Errenteria
Gerran, aita kartzelara eraman zuten, eta baldintza txarretan egon zen han. Gero, zigor gisa, Langileen Batailoian egon zen. Azkenean, ia 4 urte etxetik kanpo eman ostean, etxera itzuli zen. Bitarte horretan, beraiek ez zuten haren berririk izan. Amak oso gaizki pasa zuen gerra garaian: senarraren berririk ez eta semea hil zitzaion. Familiak asko lagundu zion.
-
Mirenen izebak jasotako zigorra
Miren Lete Oiartzabal (1935) Errenteria
Gerra garaian, amaren ahizpa bati ilea moztu zioten eta herritik ibilarazi zuten, antzerkia euskaraz egin izanagatik zigortzeko.
-
Emakumeen bilera "klandestinoak"
Miren Lete Oiartzabal (1935) Errenteria
Emakumeak gerra garaian elkartu egiten ziren tertulia egitera, senarren zoriari buruz kezkatuta. Bilera haiek egitea ere debekatu egin zieten.
-
Aita gerratik itzultzeko egindako ahaleginak
Miren Lete Oiartzabal (1935) Errenteria
Gerra bukatutakoan, aita etxera itzuli zenean, Luzuriagan hasi zen berriro lanean. Langileen Batailoira joan baino lehen, ama saiatu zen aita etxera itzul zedin laguntzen; baina jendeak trabak jarri zizkion eta ezin izan zuen etorri urte batzuk igaro arte.
-
Elkartasuna, baita ezezagunekin ere
Mila Otaegi Arrizabalaga (1926) Errenteria
Gerra garaian, Langileen Batailoia Aiako Harrian ibiltzen zen lanean. Oso baldintza txarretan bizi ziren haiek; Milaren amak beti prestatzen zion jateko zerbait haietako bati eta ezkutuan bidaltzen zion Milaren bidez. Gerora, laguntasun handia izan zuten gizon harekin.
-
Gerraren ondorio latzak familian
Begoña Sarasola Mitxelena (1938) Errenteria
Gerrak ondorio latzak utzi zituen Begoñaren familian: aita eta osaba preso, osaba fusilatuta... Aita Oiartzunen eduki zuten preso. Etxean ez zen gai horietaz hitz egiten, oso gogorra egiten baitzitzaien.
-
Gerra garaiko ideologiak eta adiskidetasunak
Inaxito Albisu Mendarte (1924) Errenteria
Lehen zer ideologia zeuden azaltzen du. Serapio Mendarte bere osaba zen eta gerra garaian fusilatu egin zuten Artxandan. Garai hartan, hala ere, adiskidetasuna ideologia baino garrantzitsuagoa zen.
-
Arreba kartzelara eraman zuteneko une gogorrak
Inaxito Albisu Mendarte (1924) Errenteria
Inaxitoren etxean drama bat ikusi zuten gerra garaian: arreba kartzelan sartu zuten Cervera itsasontzian. Han egunero pertsona bat hiltzen zutenez, aitak lagun komunista batengana jo zuen laguntza eske eta alaba salbatzea lortu zuen. Lehen elkartasun handiagoa zegoen.
-
Anaia Feliperen karta Santoñako kartzelatik
Begoña Lizaso Eizmendi (1922) Errenteria
Hamar-hamabi lagun fusilatzen omen zituzten egunero Santoñako kartzelan. Moja batzuen bitartez, Felipe anaiaren eskutitza iritsi zitzaien. Hark ere garbi asko omen zuen edozein egunetan bere txanda izan zitekeela.
-
"Trabajadoreetan" sukaldari lanetan
Manuel Arrizabalaga Agirregomezkorta (1913) Mutriku
Sevillara "trabajadoreetara" heldu zirenean, bi lagun aurkezteko esan zieten; eta bera eta beste lagun bat sukaldari lanetan aritu ziren. Etxetik laguntza handia jasotzen zuten, paketeak bidaltzen zizkieten.
-
"Salvoconductoa" zer zen
Manuel Arrizabalaga Agirregomezkorta (1913) Mutriku
"Salvoconducto" zeritzona egun baterako etxera joateko baimena izaten zen. Sevillan pasa zuen denboran, sukaldari lanetan aritu zelako, ez zuen goserik pasa.
-
Erreketeak etxean
Luis Ondarra Larrañaga (1928) Mendaro
Gerra garaian, 15 egunez ateak eta leihoak itxita izan zituzten etxean. Erreketeak etxean izan zituzten; lagun ugari fusilatu zuten.
-
Senarra gerran zegoenekoa
Benita Bernedo Lariz (1917) Mutriku
Senarrak gerran jarraitu zuen, eta Benita Altzolara itzuli zen. Senarra Laredon harrapatuta zegoela, bisitan joan zitzaion trenez.
-
Altzolan desagertutako bi lagun
Pako Isasti Irusta (1929) Elgoibar
Elgoibarko frontean mutil gazte nafar bat hartu zuten preso. Altzolara ekarri zuten eta han desagertu egin zen. Pakoren osaba Mariano Arrillaga guardia zibilek eraman zuten gerra denboran Pakoren etxeko sukaldetik, eta ez dute gehiago ikusi.
-
Morroiaren ausardia
Josefa Gabilondo Agirregomezkorta (1920) Elgoibar
Josefaren baserrian ez zen bonbarik jausi, baina leiho guztiak balaz zulatuta geratu ziren. Gorriek indarrez eraman zituzten auzoko neska bi, sukaldeko lanak egiteko. Arane baserriko morroiak neska horietako bat atera egin zuen preso zegoen etxetik.
-
Gerra kontseilua
Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Jose Antonio Arrieta Etxaniz (1924) Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922) Elgoibar
Gerra denboran, udaletxean egin zen gerra kontseiluan egon zen Jose mutil gaztea zela. Barretar bat fusilatu zuten kanposantuan, espioitza leporatuta.
-
Fusilatuak
Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Jose Antonio Arrieta Etxaniz (1924) Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922) Elgoibar
Gerra garaian herrian fusilatu zituzten gizon batzuen izenak aipatzen dituzte: Angel 'Mutriku', 'Gaztezi', Don Zelestino abadea...


