Errepresioa
-
CNTko gizon bat Errenterian hil zutenekoa
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria
Errenterian CNTko gizon bat hil zutenekoa gogoan du Joxe Marik.
-
Aita mikeletea zen
Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze
Mikeletea zen aita. Frontera Aldundiaren agindupean joan zen, baita herritik ihes egin ere. Hil aurrera arte ez zuen jakin bere aita zeinek salatu zuen. Mikelete postua galdu zuen salaketagatik.
-
Lehengusua fusilatu zuten
Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze
Gatzagako lehengusua fusilatu zuten Donostia inguruan. Haren anaia bat preso hartu zuten. Amak botak erosi zizkion, kartzelan hezetasunagatik ezin zuelako abarkekin ibili.
-
Apaizek erabakitzen zuten nor fusilatu
Miren Astibia Olaiz (1925) Errenteria
Aitaren osaba fusilatu egin zuten gerra garaian. Bilerak apaizek egiten zituzten, erabakitzeko nor fusilatu behar zen.
-
Aitarekin komunikazioa, Langileen Batailoian egon zen bitartean
Mari Tere Paskual Zapirain (1931) Errenteria
Errenteriara itzuli zirenean, noizean behin aitaren berri izaten zuten, gutun bidez komunikatzen baitziren. Guda bukatu zenean, aita Langileen Batailoian egon zen. Etxera itzuli zenean, alokairuan bizitzera joan ziren Gaztainora.
-
Aita kartzelara eraman zuten
Xebastian Retegi Mitxelena (1929) Errenteria
Etxean soldaduak izan zituztenean, kafesnea prestatu zieten. Gorritakoek aita kartzelara eraman zuten, Hernanira, Errenteriako bi mutili Nafarroara pasatzeko bidea erakusteagatik.
-
Bordaxarko mutilen heriotza
Xebastian Retegi Mitxelena (1929) Errenteria
Bordaxarko batzuk hil zituzten gerra garaian. Zapirain. Ehizako eskopetak ezkutatu egin zituzten, eta horregatik.
-
Dantza-irakaslea fusilatu egin zuten
Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze
Domingo zuen izena batzokian dantzak irakasten aritzen zenak. Miliziano batzuei bidea erakusten zebilela, erreketeek harrapatu eta fusilatu egin zuten Maltzagan. Jendea erraz hiltzen zuten orduan.
-
Preso hartuta egindako ibilerak
Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze
Laredoko hondartzatik Mirandako kontzentrazio-esparrura eraman zituzten. Handik Burgosera joan ziren trenez. Geroago, San Pedro Cardeña herrira joan behar zuten, eta zaldiz inguratuta oinez eraman zituzten haraino. Hurrengo egunean, berriz, San Juan de Mozarrifara. Han, langileen batailoiak osatu eta hainbat herritara bidaltzen zituzten: trintxerak egitera, bideak egitera... Afalaurrean, tartetxo bat izaten zuten eta bodegatara joaten ziren ardoa edatera.
-
Teruelen zero azpitik 15 graduan
Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze
Langileen Batailoian, Mendaroko batekin jardun zuen lanean Iñakik. Handik frontera eraman zituzten berriz. Tenientearengana joan ziren protestatzera, baina ez zuten ezer lortu. Teruelera eraman zituzten martxoaren 13an. Tenienteak, bonbak nola erabili azaldu ostean, bina bonba eman zizkien. 25 gradu zituzten zero azpitik eta zopa ere izoztu egiten zitzaien.
-
Brigada internazionalean, herrialde guztietako jendea
Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze
Jaio nazionaletatik frontera eraman zuten eta berriz preso hartu zuten. Gaztelu batean egon zen 5-6 hilabetean, ezer egiteke. Boluntario joatea eskatu zuten eta Manresara eraman zituzten. Kinta zaharrak ziren bertan zeudenak. Brigada internazionaletara eraman zituzten handik; herrialde guztietako jendea zegoen bertan; eta jende gogorra, gainera.
-
Alcalá de Henareseko burua hil zeneko kontuak
Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz
Gerratik itzultzean, Zarautz aldatuta ikusi zuen. Alcala de Henaresen jesuita bat zuten buru, ingeniaria. Burua hil zenean, hainbat euskaldun eraman zituzten autobusez hiletetara Madrilera.
-
Gerra hasi zenean, Hendaiara
Adelaida Etxeberria Arozena (1929) Hondarribia
Etxetik inor ez zen gerrara joan. Aita Hendaian egon zen 13 hilabetean eta bueltan arazoak izan zituen: etxean preso eduki zuten eta Logroñora ere bidali zuten. Beraiek 15 egun bakarrik egin zituzten han. Aitak gehiegi kontrolatzen zituen alabak, beldurrez zegoen beti.
-
Dotrina Ziburun eta Hondarribian
Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia
Jaunartzea, 12 urterekin. Ziburun dotrina euskaraz ikasi zuen, baina ez eskolan; bueltan, 10 urterekin, dotrinan hasi zen, Don Manuel Elgorriagarekin. Gerra denboran Guadalupen egon zen preso; lehengusua fusilatu zuten, bera zelakoan. Aita errepublikanoa zen.
-
Anaien ibilerak gerra garaian
Mertxe Birto Sorondo (1929) Hondarribia
Anaiak nola desertatu zuen; Gernika batailoian eman zuen izena. Beste anaia gerran ibili zen eta gero kontzentrazio-esparru batean egon zen preso, baldintza txarretan.
-
Aita Soraluzetik eraman egin zuen Guardia Zibilak
Arantxa Lasa Maiztegi (1925) Soraluze
Aita Soraluzen eduki zuten preso, harik eta Urriaren 12an beste bi soraluzetarrekin batera herritik eraman zituzten arte; hainbat egunetan ez zuten jakin nora eraman zituzten. Euren senitarteko bat Bergarara joan zen hiru gizonon berri bila.
-
Kartzelatik desterrura
Arantxa Lasa Maiztegi (1925) Soraluze
Bergarako kartzelara eraman zutela jakin zuten. Arantxa eta ama joaten ziren aita bisitatzera. Bergaratik Iruñera eta gero Ondarretara eraman zuten aita. Gerra bukatzear zela itzuli zen etxera, baina hilabete gutxitara desterratu egin zuten Soraluzetik.
-
Aita espetxeratu zuten gerra hasieran
Julen Iñurrieta Goikoetxea (1925) Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze
Udalerako errolda jasotzen jardun zuen etxerik etxe beste hiru lagunekin. Gerra hasi zenean ama haurdun zegoen; eta aita, garaian EAJko zinegotzia, etxean geratu zen. Tropak Soraluzen sartu zirenean, irailaren 22an, aita atxilotu zuten. Lau urte eman zituen espetxean; Soraluze, Tolosa, Donostia, Iruñea, Isla de San Simón eta Upomendi itsasontziko kartzelak ezagutu zituen.
-
Trubian egin zuen soldadutza
Julen Iñurrieta Goikoetxea (1925) Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze
Iruñeko Fuerte de San Cristobal espetxetiko ihesaldian ez zuen parte hartu, adinagatik. Upomendi itsasontzitik Zamorako Astorgako kartzelara eraman zuten. Nikanor Asturiasen soldadu zegoen, eta aita bisitatzera joan zen Astorgara. Asturiasko Trubiako arma-lantegian egin zuen lan Nikanorrek, tornularia zela esan zuelako. Honela, frontera joatetik libratu zen.
-
Aitari bisita Astorgako kartzelan
Julen Iñurrieta Goikoetxea (1925) Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920) Soraluze
Aitari Astorgako kartzelan egin zion bisita kontatzen du. Erdaraz berba egin behar, eta ezin zuen asmatu aitari erdaraz hitz egiten. Elkar besarkatzeko aukera izan zuten. 41 urte zituen aitak. La Quinta del Biberónekoekin batera joan zen Nikanor soldadutzara, 18 urte bete berri zituela. Kinta horretako baserritarrek bereziki sufritu omen zuten.


