Errepresioa
-
Lurra lantzeko baimena eman zioten aitonari
Ana Mari Iza Berrotaran (1943) Hondarribia
Kantina aitona-amonena zen, baina lurra Udalarena. Aitonari baimena eman zioten lurra lantzeko; harri asko kendu behar izan zituen. Preso egondakoek bazkaria egiten zuten urtero Guadalupen, eta prozesioa.
-
Bueltan, gazteak kartzelara
Adelaida Sorondo Araneta (1926) Hondarribia
Hendaiara joan ziren gerra hasi zenean, eta hiru urteren buruan bueltatu. Gazteak Ondarretako kartzelara eramaten zituzten. Izeba Saturrarango kartzelara eraman zuten.
-
Hendaiako portuan bizitzen
Adelaida Sorondo Araneta (1926) Hondarribia
Hendaian garaje batean egin zuten lo, eta gero etxebizitza batean. Amak sareak konpontzen zituen. Batelarekin joan ziren. Laugarren senidea han jaio zen; medikuak (Don Arturo) esan ziena.
-
Gerraontziak Guadalupe bonbardatzen
Akilino Antzizar Arozena (1921) Hondarribia
Gerra hasiera. Anaia soldadu joan zen. España eta Cervera gerraontziak Guadalupera bonbak jaurtitzen ibili ziren. Mendira joaten ziren ikustera. Miliziano asturiarrak. Ihes egindako presoak; Barandiaran.
-
Gerra bukaerako zigorrak eta liskarrak
Ebarista Imaz Arruabarrena (1928) Hondarribia
Gerra bukatutakoan, Hondarribian emakume askori moztu zieten ilea zigor gisa, nazionalistak izateagatik. Botoa nori eman erabakitzeko izandako arazoak kontatzen ditu.
-
Langileen batailoia, Gurutzen
Joxepa Larrasa Urtizberea (1931) Irun
Langileen Batailoiak, "trabajadoriak", Gurutzen. Etxeko logela bat utzi zieten; gero soldaduak jarri zituzten han. Barrakoiak. Zortzi senide ziren. Garbitegian zorriak hiltzen egoten ziren soldaduak. Garbitasun faltaren ondorioz hil ziren batzuk. Ura analizatu zuten.
-
Langileen Batailoia, Gurutzen II
Joxepa Larrasa Urtizberea (1931) Irun
Soldaduek hiru urte egin zituzten beraien etxean. Langileen Batailoiko presoen lanak. Pikoketan errepidea egiten ibili ziren, oso egoera txarrean. Goseak zeuden.
-
Gerra ostean batetik bestera ibili zen Errenterian finkatu arte
Garbiñe Jauregi Abarrategi (1932) Errenteria
Durangotik Garagartzara bueltatu zirenean, aita "Batallón de Trabajadoresen" egon zen; gerora, Ondarretako kartzelara eraman zuten eta 5 urte eman zituen han. Errenteriara bizitzera joan ziren arte, Garbiñe ez zen bizi izan amarekin, osabarekin baizik. Osaba osasunez oso ondo ez zebilenez, Madrila joan zen hango ospitale batera; orduan Garagartzara joan zen Garbiñe, baina ez zuen denbora asko eman han. Handik Aztiriara joan zen lehengusu batzuen etxera eta 13 urte zituela etorri zen Errenteriara.
-
Aierbetarrek gerran jasotako zigorra
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria
Aierbe anai-arrebei nazionalistak izateagatik gerran egin zietena kontatzen du.
-
Herritik irteteko baimen-eskatzea
Francisco Javier Aranburu Aranguren (1921) Zarautz
Gerra-ostea. Batailoietan harrapatutako semeak kontzentrazio zelaietara eramaten zituzten lanera. Haiek ikustera joan nahi izanez gero komandantziara joan behar zen baimena eskatzera. Herritik ateratzeko ere baimena eskatu behar izaten zuten.
-
Mariren neba gerran hil
Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo
Familia guztia gerran izan zuen Marik: anaiak, koinatuak... Hamazazpi urtekoak ere eramaten zituzten. Mariren neba bat preso hartu zuten, 'Trabajadoreetan' (lan behartuetan) zegoen, legionario apuntatu eta gerran hil zen. Soldadukide baten gutunari esker jakin zuten berri txarra.
-
Faxisten errepresioa gerra ostean
Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo
Agian beldurragatik debekatu zituen Francok Aratusteak, jendea aurpegia estalita ibiltzen zelako. Gorroto handiak zeuden herrian gerra ostean. Gerra sortu zenean, zenbait frankista salatu egin zituzten, batzuk preso hartu ere bai. Gero, faxistak herrian sartu ziren, errepresio gogorra izan zen zen. Busturian zortzi lagun fusilatu zituzten.
-
Hogei urterekin gudari
Ikerne Artetxe Zubikarai (1932) Ondarroa
Hogei urteko neba borondatez joan zen gudari Itxasalde batailoira. Zazpi neba-arreba gurasorik gabe egon ziren gerra garaian.
-
Soinerako ezer gabe eta emaztea kartzelan
Ikerne Artetxe Zubikarai (1932) Ondarroa
Aita etxera etorri zenean hustuta aurkitu zuen etxea eta emaztea kartzelan. Lagun batek utzitako trajearekin joan zen emaztea ikustera Ondarretako kartzelara.
-
Salatzailea agerian
Ikerne Artetxe Zubikarai (1932) Ondarroa
Amak jakin zuen nork salatu zuen. Kartzelatik itzuli zenean ere seme-alabei euskal izenetik deitzea aurpegiratu zion herriko emakume batek.
-
Aitona fusilatua izatetik libratu zuten
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Aitona Arantzazun gordeta egon zen gerra garaian. Aitona urte askoan egon zen Bergaran "Banco Guipuzcoano"ko zuzendari. Han zegoela, salatu egin zuten eta fusilatzeko agindua eman; baina aitonak salbatzea lortu zuen ingurukoen gizatasunari esker. Aitonaren istorio hunkigarria kontatzen du Gurutzek.
-
Koldo Mitxelena gertutik ezagututakoa
Joseba Goñi Galarraga (1935) Errenteria
Josebaren aitak eta Koldo Mitxelenak harreman handia izan zuten. Koldo Mitxelenaren bizitzari buruz hitz egiten du: gerra garaian 21 urte zituen eta kartzelan egon zen 7 urtez. Kartzelan familiartekoren bat zuten Errenteriako familien artean, denek irakurtzen zituzten kartzelatik iritsitako gutunak. Koldo Mitxelenaren erretratuak iristen zirenean, ez zuten uste bizirik aterako zenik kartzelatik. Koldo Mitxelenaren ama oso hiztun ona zen. Koldo kartzelatik atera zenean, Madrila joan zen ikasketak egitera eta bere konpromiso politikoa jarraitzera. Han berriro espetxeratu zuten, eta han zegoela hil zitzaion ama.
-
Aita gerran preso hartu zutenekoa
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria
Aita, gerran zegoen bitartean, preso ekarri zuten Iruñera; orduan amak opari bat egin nahi izan zion eta Iruñera familia osoa joan zen aita ikustera. Aita Santanderren hartu zuten preso, ez baitzuen errenditu nahi izan; eta denbora askoan ibili zen Langileen Batailoian.
-
Joxe "Beltza" eta sarjentua
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria
Aita gerran zegoela, Joxe "Beltzak" sarjentuarekin izandako istilua kontatzen du.
-
Fletxen eta pelaioen desfileak Errenterian
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria
Fletxak eta pelaioak desfile militarrak egiten aritzen ziren Errenterian: mutil koskorrak izaten ziren eta haiek jotzen zuten doinua oraindik gogoan du Joxe Marik. Desfile haiek zirenean, Espainiako banderak jartzen ziren balkoietan; beraiek, ordea, ez zuten etxean banderarik jartzen.


