Errepresioa

  • Juanita Getaria Aitaren lagun aberatsa eta Errenteriako Arbelaiz harategia

    Juanita Getaria San Pedro (1927) Errenteria

    Juanitaren aitak, ziega berean preso zegoen lagun aberats bat egin omen zuen Ondarretako kartzelan. Irundarra omen zen laguna eta, Gabonetan, haren familiak emandako turroia jaten omen zuten kartzelan. Gogoan du, bestalde, Errenteriako Arbelaitz harategikoek nola laguntzen zituzten zailtasun ekonomikoekin zebiltzan hainbat eta hainbat familia.

  • Juanita Getaria Gerra garaiko eta gerra osteko otorduak

    Juanita Getaria San Pedro (1927) Errenteria

    Gerra garaiko eta gerra osteko errazionamenduak ezagutu zituzten.

  • Maritxu Goitia Ahizpa itsasontzi batean preso

    Maritxu Goitia Zuloaga (1923) Errenteria

    Maritxuren ahizpa Karlista izateagatik ontzi batean izan omen zuten preso, errenteriar gehiagorekin batera.

  • Mari Kruz Alkain Aita Ondarretan preso, hiru hilabetez

    Mari Kruz Alkain Jauregi (1926) Hondarribia

    17 urterekin bueltatu zen. Aita 3 hilabetez egon zen kartzelan, bueltan. Despedida batean Francoren erretratuari zerbait bota zion mutil batek, eta batek Komandantziako bati esan zion; denak preso hartu zituzten. Bisitan joan zenean, izututa. Arrantzan jarraitu zuen irtendakoan. Txipiroiak.

  • Ana Mari Iza Amonak militarrekin zuen harremana

    Ana Mari Iza Berrotaran (1943) Hondarribia

    Amona ondo konpontzen zen militarrekin. Goserik ez zuten pasatzen: txekorra hil eta trukea egiten zuten. Baina gerra etorri zenean, itsasontziak gotorlekua bonbardatzen hasi ziren eta Justiz baserrira joan ziren. Presoak libratu zituen batek, eta militarrek amona izan zela pentsatu zuten. Arazoak izan zituen.

  • Ana Mari Iza Lurra lantzeko baimena eman zioten aitonari

    Ana Mari Iza Berrotaran (1943) Hondarribia

    Kantina aitona-amonena zen, baina lurra Udalarena. Aitonari baimena eman zioten lurra lantzeko; harri asko kendu behar izan zituen. Preso egondakoek bazkaria egiten zuten urtero Guadalupen, eta prozesioa.

  • Adelaida Sorondo Bueltan, gazteak kartzelara

    Adelaida Sorondo Araneta (1926) Hondarribia

    Hendaiara joan ziren gerra hasi zenean, eta hiru urteren buruan bueltatu. Gazteak Ondarretako kartzelara eramaten zituzten. Izeba Saturrarango kartzelara eraman zuten.

  • Adelaida Sorondo Hendaiako portuan bizitzen

    Adelaida Sorondo Araneta (1926) Hondarribia

    Hendaian garaje batean egin zuten lo, eta gero etxebizitza batean. Amak sareak konpontzen zituen. Batelarekin joan ziren. Laugarren senidea han jaio zen; medikuak (Don Arturo) esan ziena.

  • Akilino Anzibar Gerraontziak Guadalupe bonbardatzen

    Akilino Antzizar Arozena (1921) Hondarribia

    Gerra hasiera. Anaia soldadu joan zen. España eta Cervera gerraontziak Guadalupera bonbak jaurtitzen ibili ziren. Mendira joaten ziren ikustera. Miliziano asturiarrak. Ihes egindako presoak; Barandiaran.

  • Ebarista Imaz Gerra bukaerako zigorrak eta liskarrak

    Ebarista Imaz Arruabarrena (1928) Hondarribia

    Gerra bukatutakoan, Hondarribian emakume askori moztu zieten ilea zigor gisa, nazionalistak izateagatik. Botoa nori eman erabakitzeko izandako arazoak kontatzen ditu.

  • Joxepa Larrasa Langileen batailoia, Gurutzen

    Joxepa Larrasa Urtizberea (1931) Irun

    Langileen Batailoiak, "trabajadoriak", Gurutzen. Etxeko logela bat utzi zieten; gero soldaduak jarri zituzten han. Barrakoiak. Zortzi senide ziren. Garbitegian zorriak hiltzen egoten ziren soldaduak. Garbitasun faltaren ondorioz hil ziren batzuk. Ura analizatu zuten.

  • Joxepa Larrasa Langileen Batailoia, Gurutzen II

    Joxepa Larrasa Urtizberea (1931) Irun

    Soldaduek hiru urte egin zituzten beraien etxean. Langileen Batailoiko presoen lanak. Pikoketan errepidea egiten ibili ziren, oso egoera txarrean. Goseak zeuden.

  • garbine-jauregi Gerra ostean batetik bestera ibili zen Errenterian finkatu arte

    Garbiñe Jauregi Abarrategi (1932) Errenteria

    Durangotik Garagartzara bueltatu zirenean, aita "Batallón de Trabajadoresen" egon zen; gerora, Ondarretako kartzelara eraman zuten eta 5 urte eman zituen han. Errenteriara bizitzera joan ziren arte, Garbiñe ez zen bizi izan amarekin, osabarekin baizik. Osaba osasunez oso ondo ez zebilenez, Madrila joan zen hango ospitale batera; orduan Garagartzara joan zen Garbiñe, baina ez zuen denbora asko eman han. Handik Aztiriara joan zen lehengusu batzuen etxera eta 13 urte zituela etorri zen Errenteriara.

  • Joxe Mari Zuloaga Aierbetarrek gerran jasotako zigorra

    Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932) Errenteria

    Aierbe anai-arrebei nazionalistak izateagatik gerran egin zietena kontatzen du.

  • 364 Herritik irteteko baimen-eskatzea

    Francisco Javier Aranburu Aranguren (1921) Zarautz

    Gerra-ostea. Batailoietan harrapatutako semeak kontzentrazio zelaietara eramaten zituzten lanera. Haiek ikustera joan nahi izanez gero komandantziara joan behar zen baimena eskatzera. Herritik ateratzeko ere baimena eskatu behar izaten zuten.

  • Mari Erezuma Mariren neba gerran hil

    Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo

    Familia guztia gerran izan zuen Marik: anaiak, koinatuak... Hamazazpi urtekoak ere eramaten zituzten. Mariren neba bat preso hartu zuten, 'Trabajadoreetan' (lan behartuetan) zegoen, legionario apuntatu eta gerran hil zen. Soldadukide baten gutunari esker jakin zuten berri txarra.

  • Mari Erezuma Faxisten errepresioa gerra ostean

    Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo

    Agian beldurragatik debekatu zituen Francok Aratusteak, jendea aurpegia estalita ibiltzen zelako. Gorroto handiak zeuden herrian gerra ostean. Gerra sortu zenean, zenbait frankista salatu egin zituzten, batzuk preso hartu ere bai. Gero, faxistak herrian sartu ziren, errepresio gogorra izan zen zen. Busturian zortzi lagun fusilatu zituzten.

  • Ikerne eta Eulogio Hogei urterekin gudari

    Ikerne Artetxe (1932) Ondarroa

    Hogei urteko neba borondatez joan zen gudari Itxasalde batailoira. Zazpi neba-arreba gurasorik gabe egon ziren gerra garaian.

  • Ikerne eta Eulogio Soinerako ezer gabe eta emaztea kartzelan

    Ikerne Artetxe (1932) Ondarroa

    Aita etxera etorri zenean hustuta aurkitu zuen etxea eta emaztea kartzelan. Lagun batek utzitako trajearekin joan zen emaztea ikustera Ondarretako kartzelara.

  • Ikerne eta Eulogio Salatzailea agerian

    Ikerne Artetxe (1932) Ondarroa

    Amak jakin zuen nork salatu zuen. Kartzelatik itzuli zenean ere seme-alabei euskal izenetik deitzea aurpegiratu zion herriko emakume batek.