Errepresioa
-
Euskara debekatuta
Pakita Anabitarte Guruzeaga (1920) Donostia
Euskaraz hitz egitea debekatuta zegoen. Fitxatu samar zeuden. "Langileen Batailoietan" ibili ziren haien bikotekide asko. Diktadura.
-
Aita kartzelan eta familia Azkainen
Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia
Lau anai-arrebak eta amak egin zuten ihes, eta Eibarko alberditarrek ere bai. Elkarrekin bizi izan ziren bai Azkainen, Iturburua etxean, bai Donibanen. Gero Donibanetik Azkainera joan ziren bizitzera berriro, eta eskola publikora joan zen. Dena frantsesez egiten zuten. Bitartean, aita kartzelan zegoen. Madrilera joan behar zuenean gobernutik, bera joaten zen.
-
Aita, heriotza-zigorrera kondenatuta
Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia
Aita-eta harrapatu zituzten, eta italiarrek abandonatuta utzi zituzten Santoñan. Heriotza-zigorrera kondenatuta egon zen Burgosen, urte eta erdian. Zortea izan zuen, eta libratu egin zen. Hala ere, sei urte egin zituen kartzelan.
-
Magisteritza ikasi zuen Madrilen eta Donostian
Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia
Elizaran ikastetxean ez zuen euskaraz egiten inorekin. Gero, magisteritza egitera joan zen, Grosera. Lagun batzuk eta lehengusua. Orduan etorri zen aita kartzelatik, eta desterratu egin zuten, Madrilera. Hara joan ziren bizitzera. Hantxe egin zuen Magisteritza urte bat eta gero Donostian amaitu zuen karrera.
-
Aita euskara erakusten, kartzelan
Itziar Arzelus Arrieta (1928) Donostia
Aita kartzelan zegoela, euskarazko klaseak ematen egon zen, Burgosen. Koldo Mitxelena zen ikasleetako bat. Gramatika bat egin zuen, erakusteko. Nor-Nori-Nork sistema ez zen artean ezaguna.
-
Anaia heriotza-zigorrera kondenatuta
Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia
Heriotza-zigorrera kondenatu zuten anaia. Epaiketa egin zieten 20 mutili. Francori eskutitza bidali zioten. Epaileak esan zienaz, eta orduan zuten ezinegonaz hitz egiten du. Bakoitzak berea defendatzeko egiten zituen eginahalak; eta horrek ika-mikak zekartzan.
-
Aita kartzelaratua
Sebastiana Balanzategi Unzueta (1929) Aramaio
Aita Altzaga auzotik etorritakoa zen; eta, gerra hasi zenean, atxilotu egin zuten.
-
Aita kartzelan, etxekoak beldurrez
Sebastiana Balanzategi Unzueta (1929) Aramaio
Aita kartzelan zegoela, Susanaren ahizpa bat jaio zen. Aita atxilotu zutenetik, etxean beti beldurrez egoten ziren milizianoekin. Labesua gauez egin arren, goizean milizianoak zain egoten ziren. Etxean ez, baina soroan erori zen bonbaren bat. Etxean, kortan edo ganbaran gordetzen ziren.
-
Gerra denboran, Santanderren atxilotu
Iñaki Larrañaga Vitoriano (1915) Aramaio
Durangotik itzuli zenetik, etxean egon da beti, gerra denbora kenduta. Bilbo galdu zutenean, atzera zihoazela, Santanderren harrapatu zituzten. Futbol zelaira lehenengo, seminariora gero, eta azkenik Corbanera eraman zituzten. 4.800 lagun egon ziren preso Corbanen.
-
”Batallón de Trabajadores”era zigortuta
Iñaki Larrañaga Vitoriano (1915) Aramaio
Corbanetik laurehun lagun Mirandara eraman eta “Batallón de Trabajadores” bat eratu zuten. Handik Gironara, eta geroago Toledora joan ziren. Gerra bukatu eta gutxira itzuli zen etxera, baina hiru hilabetez igandero aurkeztu behar izan zuen Aramaioko Guardia Zibilen kuartelean, eskuineko eskua altxatuta aurkeztu ere.
-
Esklabu lana egiten, eta gainetik isuna
Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio
Gerran zauritutakoak zikindutako koltxoi guztiak garbitzera behartu zituzten, esklaboak izango balira bezala. Urtebete baino gehiago egon ziren lan horiek egitera behartuta. Udaleko idazkariarekin, liskar baten ondorioz, isun handi bat jarri zioten. Nolabait bildu zuten dirua isuna ordaintzeko.
-
Guardia Zibilak aita jipoitu zutenean
Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio
Isuna jarri zioten; eta, hura ordaintzeko, Estatuko ordainketa-paperen bila joan behar izan zuen Gasteizera. Gerra denboran ez zuten ganadurik galdu etxean. Gudariak Arrazolara joan zirenean, aitak eraman zien gurdikada bat munizio eta tramankulu. Horren ondorioz, Guardia Zibilak aita kuartelean jipoitu zuten. Domekeri oso oroitzapen txarrak ekartzen dizkio gerra denborako kontuez jarduteak.
-
Anaiak preso eta etxean dirurik ez
Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio
Jaso zuten gari guztia entregatu egin behar izan zuten urte batean. Arto-taloei esker atera ziren aurrera. Anaia bat kartzelan eta bestea “Batallón de Trabajadores”en zeuden zigortuta. Diru falta larria zuten, eta ama gaztaina eta sagarrak saltzera joaten zen Gasteizera astean behin, autobusez.
-
Udalak babarrunak ostu
Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio
Gixie, (baimena), eskatu behar izaten zen Gasteizera joateko. Saltzeko zeramatzan babarrunak udaletxean kendu egin zizkioten, ezer ordaindu gabe. Domeke amarekin joaten zen Gasteizko plazara.
-
Osabak kartzelan ezagutu zuen andregaia
Kepa Mondragon Jauregi (1934) Aramaio
Osaba, Cirilo Mondragon, kartzelatik irten eta gero ezkondu zen. Laudioko kartzelan ezagutu zuen bere emaztea izango zena. Bi seme-alaba izan zituzten.
-
Ezinikusien ondorioak
Paxkuala Kortadi Ormaetxea (1923) Hernani
Ezinikusiak ziren hilketa askoren arrazoia. Emakumeei puga eman eta ilea mozten zieten, sozialistak zirelako edo.
-
Fusilatzeak etxe ondoan
Irune Karrera Etxeberria (1929) Xatur Karrera Etxeberria (1930) Hernani
Hilerriko bidean bizi ziren Xatur eta Irune, eta haien etxetik fusilamendu guztiak ikus zitzaketen.
-
Gerra hasiera eta fusilatuak
Ebaristo Genbelzu Sansinenea (1925) Hernani
Nafarroatik erreketeak eta falangistak sartu ziren. Hernanikoak denak ezagutu zituen. Fusilatutakoak Galarretan sartzen omen zituzten.
-
Gerra nola bizi izan zuten
Esteban Elorza Aranburu (1928) Hernani
Gerran gosea pasa zuten. Gerra hasi zenean, tankeak etorri ziren, aita harrapatu zuten eta beraiekin batera eraman zuten, baina ilunabarrerako askatu zuten. Errepideak moztu egin zituzten. Etxetik ez ziren irteten gerra garaian. Hernanin izandako fusilamendu bati buruz hitz egiten du.
-
"Arriba España" ez esateagatik fusilatutakoak
Maria Iruretagoiena Olano (1928) Getaria
Gernikan, emakume batek "arriba España" esan nahi ez izateagatik, lau seme-alabekin batera fusilatu zuten.


