Errepresioa
-
Ama bisitatzera kartzelara
Ana Mari Trebiño Lauzirika (1931) Lekeitio
Ana Mariren ama kartzelan egon zen. Bisitara joaten zirenean, ea zertan zegoen han galdetzen zion berak, "hemen ardixak (arkakusoak) daoz-eta" esaten zion. Amaren lagun batek maldizioa bota zion gizon bati eta bete egin zen.
-
Lekeitioan emakume asko kartzelan eta umiliatuta
Mila Mendia Goitia (1931) Ana Mari Trebiño Lauzirika (1931) Lekeitio
Aitari pilota gustatzen zitzaion. Ameriketatik etorri zenean, Gernikara joaten zen partiduak ikustera. Dirua ere jokatzen zuen. Aitaren anaiaren erruz egon zen Ana Mariren ama kartzelan. Emakume asko egon zen Lekeitioko kartzelan. Ilea moztu, errizino-olioa eman..., umiliazioa handiak sufritu zituzten.
-
Bilbora emakumeak isuna ordaintzera
Ana Mari Trebiño Lauzirika (1931) Lekeitio
Gerra denboran, Itsasaldeko goian egon zen kartzela. Emakumeak kartzelatik irten zirenean Bilbora joan behar izan zuten isuna ordaintzera. Ordaindu eta gero, ondo bazkaldu eta kantuan itzuli ziren herrira.
-
Don Paulinori maisutzako baimena kendu nazionalista izateagatik
Julian Akarregi Aboitiz (1923) Lekeitio
Maisuak ondo antolatzen zituen gauzak. Zaharrenak gazteenekin nahasten zituen taldean. Patroi ikasketan egin zituenean ere berarekin ikasi zuen, partikular. Beste lagun batzuk ere baziren. 'Maisutasuna' kendu egin zioten gerraostean nazionalista izateagatik.
-
Aita Gasteizen eta neba Ferrolen preso
Gregori Goitia Izurieta (1919) Lekeitio
Gerra Zibilean aitak alde egin zuen. Herrira bueltatu zirenean, atxilotu eta Gasteizko kartzelara eroan zuten aita. Gregoriren nebaren bila ere etorri ziren, baina aitak bere semea Ferroleko kartzelan zegoela esan zien. Datu hori egiaztatu ostean, aita aske utzi zuten, semearen truke aske uzten zutela esanez. Ia arropa barik bueltatu ziren; izan ere, zorriek dena jan zieten.
-
Aita eta osaba Markinako kartzelan
Gregori Goitia Izurieta (1919) Lekeitio
Behin Guarda zibilak aita eta osabaren bila joan ziren motorrera (itsasontzira). Kuartelera joan eta gero Markinako kartzelara eroan zituzten eta bertan kartzelaratu. Bertara egindako bisita bat dakar gogora Gregorik.
-
Ilea moztutako emakumeak herritik bueltaka
Gregori Goitia Izurieta (1919) Lekeitio
Gerra garaian, ilea moztu zieten hiru emakumek egunero egiten zuten herritik buelta danborra joaz.
-
Aita kartzelan eta langile-batailoietan
Jose Eiguren Mendiguren (1927) Lekeitio
Bere aita batzokiko atezaina zen. Atxilotu eta langile-batailoira eraman zuten: heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Kapitainak indultua eman zion, antza, egunero elizara joaten zelako-edo. Bitarte horretan, etxean ez zuten aitaren berririk izan. Bueltatzerakoan, arotzerian jarraitu zuen lanean.
-
Lekeitiotik Santoñaraino bizitakoak
Juan Uribarren Atxabal (1924) Lekeitio
Gerra heldu zenean, Juanek aitarekin batera motor txikian alde egin zuten Santoñaraino. Ebakuazioa zelan bizi izan zuten kontatzen du zehaztasun guztiz: Armintzan zeudela, aitak soldadu joan behar zuela esan zion alkateak; faxistak Bilbora sartzerakoan, Zierbenera joan ziren eta handik Algortara; Bilbo hartu zutenean, Laredora joan ziren; azkenik, Santoñara joan ziren. Toki guztietan izan zituzten bizipen interesgarriak. Santoñan faxistak lekeitiar batzuen bila joan ziren; "Aita Guria" baporean, Leturia lekeitiarra hartu eta fusilatu egin zuten.
-
Osaba beste lekeitiar batek hil zuen
Juan Uribarren Atxabal (1924) Lekeitio
Juanen osaba komunista zen eta Lekeitioko intendentzian egiten zuen guardia soldadu zela. Errekete batzuen bila zihoala, preso hartu eta langile-batailoietara eraman zuten. Hantxe beste lekeitiar batek, errekete batek, tiroz hil zuen.
-
Herriko etxeak garbitzera zigortua
Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio
Sei hilabeteko kartzela-zigorra izan zuen, baina azkenik herritik ezin irtetea izan zen zigorra. Herriko txaletak, batzokia... garbitzera behartu zituzten; garai hartan batzokia errekisatuta egon zen.
-
Emakumeen zigorrak: ilea moztu, erretxina-olioa irentsiarazi...
Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio
Politika dela-eta, Lekeition jendeak ikara zuela dio. Emakume asko umiliatu zituzten: ilea moztu zieten, erretxina-olioa eman botaka egiteko... Bere izekoari eman zioten erretxina-olioa, hura edan eta botaka egiteko.
-
Antzerkia prestatzen zeudela salatzeko ahalegina
Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio
Zigor modura, emakume batzuk herriko etxe batzuk garbitzen zebiltzala, Talako etxean gertatu zitzaiena kontatzen du: antzerki bat egiteko prestatzen zebiltzala, Larrea (salataria) azaldu zen egiten zeudena salatzeko.
-
Zigorra kenduta, salbokonduktoaren jabe
Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio
Zigor modura, emakume batzuk herriko etxe batzuk garbitzen zebiltzala, Talako etxean gertatu zitzaiena kontatzen du: antzerki bat egiteko prestatzen zebiltzala, Larrea (salataria) azaldu zen egiten zeudena salatzeko. Horren ostean, salbokonduktoa lortu zuten, herritik ezin baitziren irten aurretik ezarri zien zigorra zela-eta.
-
Atxilotuak eta fusilatuak Lekeition
Faustino Garatea Bilbao (1932) Lekeitio
Gogoan du barku bat etorri zela portura presoekin. Jende asko eraman zuten kartzelara. Fusilatuak ere izan ziren Lekeition, Damaso Leturiaren aita eta Malaxenekoa, esdaterako
-
Heriotza-zigorra eta behartutako lanak
Faustino Garatea Bilbao (1932) Lekeitio
Heriotza-zigorrarekin egon ziren lekeitiar asko. "Trabajadoreetan" hainbat urte ibili ziren. Berak ezagutu dituen batzuk izendatzen ditu behartutako lanetan gerraostean ibilitakoak. Lagun batek esaten zion belarra ere janda zegoela gosearen gosez.
-
Zugazti anaiak Soraluzen desterratuta
Manuel Galarraga Aldai (1924) Soraluze
Zugazti anaiak, apaiz euskaltzaleak biak, Donostiatik Soraluzera desterratu zituzten. Manuelen etxean egon ziren apopilo.
-
Herrian fusilamendu ugari eta ihes egin zuen jende mordoa
Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria
Erreketeek eta falangistek batzokia hartu zuten eta trantsiziora arte ez zuten utzi. Errenteriako batzokian eduki zituzten atxilotuta bi apaiz eta gero fusilatu egin zituzten. Errenterian jende askok ihes egin zuen itsasoz. Iñakiren aita Bilbora joan zen ihesi anaiarekin eta ilobarekin batera; ez zen frontean egon.
-
Errenteriatik Donostiara ihesi, etxean lapurtuko zieten arriskuarekin
Iñaki Goñi Galarraga (1929) Errenteria
Iñaki eta bere senideak Donostiara joan ziren gerra garaian osabaren etxera, eta han egon ziren hilabete batzuk. Donostian, Urbieta kalean bizi ziren. Errenteriatik alde egin zuen jendearen etxeetan arpilatzeak (sakeoak) egon ziren. Apaizak (karlistak ez zirenak) kale-jantzian egoten ziren, zerbait egingo zieten beldurrez.
-
Ondarretako kartzela
Patxi Larrea Olasagasti (1920) Donostia
1888an egin zuten Ondarretako kartzela. Bere aita zaindari ibili zen, eta preso batzuek ihes egin zioten. Gerra ondoren gertatu zirenak. Tirorik ez zuten entzun; beste toki batzuetan fusilatzen zituzten.


