Errepresioa
-
Aita, izeko, osabak... preso
Deunoro Sardui Enbeita (1934) Muxika
14 urte zituela hasi zen beharrean, aita oraindik kartzelan zela. Aita, hainbat osaba eta izeko bat izan zituen preso. Izeko hori gaixotu egin zen eta urte gutxira hil zen, bigarren umea izan ostean.
-
Denetariko kartzela-zigorrak
Deunoro Sardui Enbeita (1934) Muxika
Bere senitartekoak Santoñako kartzelan egon ziren, 1.200 preso inguru ziren. Gudari gehienek pare bat urte egin zituzten bertan. Beste asko, karguren bat zutenak batik bat, denbora gehiago egoten ziren. Alkatearen oniritzia behar izaten zuten askok askatasuna lortu ahal izateko.
-
Gerran, emakumeek eta gizonek pasatako kalbarioa
Miel Izagirre Arrue (1929) Urnieta
Gerran, emakume abertzale batzuei ilea moztu zieten, beheramendu gisa. Aita gordeta egon zen, nazionalista izateagatik.
-
Anaia "Rebelión de la sal" batailoikoa
Fernando Alegria Goiri (1923) Muxika
Bere anaia zaharrena frontean egon zen, "Rebelión de la sal" batailoian. Boluntario joan zen Euzkadiren alde borrokatzera, behar baino lehenago. Gero Gasteizko kartzelan egon zen.
-
Aitonak gerra karlistetan borrokatu zuen
Joxe Mari Gorrotxategi Pikasarri (1929) Tolosa
Aitona txapel gorria izan zen gerra karlistetan. Kartzelan zergatik sartu ote zuten galdetzen zion bere buruari.
-
Gerra hasieran, liburuak erre zituzten Tolosako Plaza Zaharrean
Joxe Mari Gorrotxategi Pikasarri (1929) Tolosa
Gazte garaian, liburuekiko zaletasuna piztu zitzaion. Gerra hasieran, Plaza Zaharrean liburuak nola erre zituzten gogoratzen du.
-
Ondarretako kartzelara esnea eramaten
Martin Balerdi Gorostegi (1924) Tolosa
Bedaioko hainbat gizon eraman zituzten Ondarretako espetxera gerra garaian. Martin morroi egon zen Benta Berriko baserri batean eta kartzelara joan ohi zen esnea eramatera.
-
Auzolanak eta Langileen Batailoiak bideak egiten eta zaintzen
Elena Etxebeste Martiarena (1931) Pasaia
Lehen bide txarrak zeuden baserritik kalera. Orain dagoen bidea Langileen Batailoiak egin zuen, eta nola egin zuten azaltzen du. Lehen auzolanak izaten ziren bideak txukuntzeko.
-
Gerran Lekeitiora ihes egin behar
Gregorio Etxeberria Esteberena (1924) Pasaia
Gerra hasi zenean, 10 urte zituen, eta Lekeitiora egin zuten alde herritik; 10 hilabete egon ziren han. Aita gerrara joana zen ordurako, eta preso hartu zuten. Aita etxera itzuli bitartean, amak nola-hala moldatu behar izan zuen familia aurrera ateratzeko.
-
Bonbak; atxiloketak
Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia
Zelaira bonba bota zuten, baina ez zen lehertu. Nazionalistak elizak zaintzen ibili ziren. Campsa ere bai. Kaputxinotako tunela lehertu nahi zuten, baina ez zen ezer gertatu. Herritar bati heriotza-zigorra jarri zioten, baina gero barkatu egin zioten (salatzaileak berak eskatuta). Ez zuten inor fusilatu.
-
Apaizen ibilerak gerra garaian
Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia
Apaizen kontuak. Donibaneko apaiza Igeldon ezkutatu zuten EAJkoek; fama txarreko apaiza zen. San Pedroko apaiza hil egin zuten; faxistekin Maria Cristinan egon ote zen. Jatamendi ontzia traban jartzeko saioa, portuan inor ez sartzeko.
-
Gerran, anaiek izandako bizipenak
Patxi Sein Legorburu (1921) Pasaia
Gerra hasi zenean, 14 urte zituen Patxik. Orduko oroitzapenak gogoan ditu. Gerra hasi zenean, anaia bat etxean gelditu zen. Herriko gazte asko joan ziren Bizkaia aldera frontera. Anaia bat Amaiur batailoian aritu zen borrokan. Gerora, Asturias aldera eraman zituzten euskaldunen 4 batailoi. Han San Juango mutil batzuk hil zituzten. Anaia Asturiastik Bizkaira bueltatu eta errenditu egin zen, beste hainbat gizonekin batera. Orduan Valentziara eraman zituzten Langileen Batailoiarekin.
-
Gerra hasierako ezbeharrak eta ihesak
Fabian Iparragirre Manzisidor (1917) Pasaia
Gerran gudari ibili zen Fabian. Gerra hasi zeneko oroitzapenak kontatzen ditu. Erreketeek baserri batean ama bat eta bere hiru seme hil zituzten. Fabianen familia Getariara eta Bilbora joan zen ihesi.
-
Gerran preso han eta hemen
Fabian Iparragirre Manzisidor (1917) Pasaia
Amaiur batailoian ibili zen gerran, eta italiarren esku geratu ziren. Zaragozako kontzentrazio-gune batean eduki zituzten, eta gerora lanean Langileen Batailoian. Handik, Bilbora bidali zituzten trenez eta eskolapioetan egon ziren urtebete kartzelan.
-
San Kristobalgo gotorlekuko zaintzaile
Fabian Iparragirre Manzisidor (1917) Pasaia
Langileen Batailoian egon ostean, soldaduskara joan behar izan zuen. San Kristobalgo gotorlekuan behin preso batzuek ihes egin eta zentinela hil zutenekoa kontatzen du. Fabian gerora izan zen San Kristobalgo zaintzaile eta gustura egoten zen han.
-
Gerra hasi zenean, bikarioa hil zuten
Emilio Olasagasti Lizaso (1920) Pasaia
Gerra Zibila hasi zenekoa gogoan du. 15 urte zituen. Trintxerpeko bikarioa hil zuten, eskuindarra izateagatik.
-
Ama bisitatzera kartzelara
Ana Mari Trebiño Lauzirika (1931) Lekeitio
Ana Mariren ama kartzelan egon zen. Bisitara joaten zirenean, ea zertan zegoen han galdetzen zion berak, "hemen ardixak (arkakusoak) daoz-eta" esaten zion. Amaren lagun batek maldizioa bota zion gizon bati eta bete egin zen.
-
Lekeitioan emakume asko kartzelan eta umiliatuta
Mila Mendia Goitia (1931) Ana Mari Trebiño Lauzirika (1931) Lekeitio
Aitari pilota gustatzen zitzaion. Ameriketatik etorri zenean, Gernikara joaten zen partiduak ikustera. Dirua ere jokatzen zuen. Aitaren anaiaren erruz egon zen Ana Mariren ama kartzelan. Emakume asko egon zen Lekeitioko kartzelan. Ilea moztu, errizino-olioa eman..., umiliazioa handiak sufritu zituzten.
-
Bilbora emakumeak isuna ordaintzera
Ana Mari Trebiño Lauzirika (1931) Lekeitio
Gerra denboran, Itsasaldeko goian egon zen kartzela. Emakumeak kartzelatik irten zirenean Bilbora joan behar izan zuten isuna ordaintzera. Ordaindu eta gero, ondo bazkaldu eta kantuan itzuli ziren herrira.
-
Don Paulinori maisutzako baimena kendu nazionalista izateagatik
Julian Akarregi Aboitiz (1923) Lekeitio
Maisuak ondo antolatzen zituen gauzak. Zaharrenak gazteenekin nahasten zituen taldean. Patroi ikasketan egin zituenean ere berarekin ikasi zuen, partikular. Beste lagun batzuk ere baziren. 'Maisutasuna' kendu egin zioten gerraostean nazionalista izateagatik.


