Errepresioa

  • 1616 Gerran hildako igeldotarrak

    Benantzia Iraola Arruti (1923) Donostia

    Igeldotik ez zuen inork alde egin gerran. Horietako asko kartzelara eramaten zituzten. "Mutua" kale-garbitzailea ere fusilatu egin zuten, beste batzuen artean. Frontean ere hainbat hil ziren. Horietako hainbat aipatzen ditu Benantziak.

  • Hilario Lekuona Fusilatuak Oiartzunen

    Hilario Lekuona Mitxelena (1931) Urnieta

    Berak entzunda duenez, Karrika auzoko paraje batera ekartzen zituzten atxilotuak fusilatzera. Olaztitik gora (Urbasan) dagoen amildegitik behera botatzen zituztela ere entzuna du.

  • Carmen Irusta Nebak frontean

    Carmen Irusta Alakano (1922) Muxika

    Bi neba izan zituen frontean. Bat Larrabetzu aldean harrapatu zuten preso. Gaztea Langileen Batailoian egon zen, eta, Gernikako bonbardaketa ostean, kamiñero aritzea egokitu zitzaion. Carmenek ez du gogoan noiz joan zen lehen aldiz Gernikara erre ostean. Oso txarto pasatu zuten sasoi hartan.

  • Joxe Mari Yurramendi Hainbat fusilatu Urnietan

    Joxe Mari Yurramendi Larburu (1922) Urnieta

    Hainbat fusilatu izan ziren Urnietan, dozena bat inguru, aita-semeak tartean. Ezinikusi handia zegoen nazionalisten eta karlisten artean. Orain horrela da, eta lehen ere bai. Frankistek herri bat hartzen zutenean, festa izaten zen herrian eta sekulako jende pilak biltzen ziren.

  • Julian Arruti 2 Dentista fusilatu

    Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia

    Gerra denboran Azpeitian fusilatu zuten dentista bati buruzko azalpenak. Norbaitek salatu zuen dentista, baina haren anaia omen zen errepublikarra.

  • Maritxu Rekondo Gerraren oroitzapen tristea

    Maritxu Rekondo Iribar (1927) Urnieta

    Gerraren oso oroitzapen tristea du. Bederatzi urte zituen bakarrik; baina, hala ere, konturatu zen berak ezagutzen zituen hainbat urnietar hil zituztela.

  • Kasilde Aginaga Zekiena esan zezan biluztu zuten aita

    Kasilde Aginaga Barinagarrementeria (1916) Markina-Xemein

    Gerra hasieran, bere aitak epaitegira joan behar izan zuen, batzokiko presidentea zein zen jakin nahi zutelako. Ez zuenez ezer esaten, biluztu egin zuten. Ondorioz, ondorio psikologiko larriak jasan zituen eta handik gutxira hil zen 64 urte zituela.

  • Kasilde Aginaga Atxilotu eta kartzelarainoko bidea

    Kasilde Aginaga Barinagarrementeria (1916) Markina-Xemein

    Bere aita hil eta handik hilabete eta erdira, atxilotu egin zuten Zamudion, Esperanza lantegia bertan egon baitzen sasoi hartan. Atxiloketa momentutik Orueko txaleteko kartzelara eraman zutenekoa kontatzen du pasarte honetan.

  • Kasilde Aginaga "Emakume, nacionalista, propagandista, abanderada, peligrosa e indeseable"

    Kasilde Aginaga Barinagarrementeria (1916) Markina-Xemein

    Bilboko Orue txaletean, kartzela jarri zuten eta Kasilde bertan espetxeratu zuten. "Emakume, nacionalista, propagandista, abanderada, peligrosa e indeseable" izateagatik epaitu zuen epaimahai militar batek. Urtebete eta hilabete bateko zigorra ezarri zioten; azkenean, kartzelan bertan ezagutu zuen senitarteko bati esker, 6 hilabete eta egun batekoa bete zuen. Kartzelan inori kalterik egin barik bizitzen ahalegindu zen.

  • Kasilde Aginaga "El palomar"en 11 egun zigortuta

    Kasilde Aginaga Barinagarrementeria (1916) Markina-Xemein

    Kartzelan 11 egun zigortuta egin zituen "el palomar" deitzen zioten tokian. Bera eta beste bi zigortu zituzten.

  • Kasilde Aginaga Kartzelatik kartak hankartean atera

    Kasilde Aginaga Barinagarrementeria (1916) Markina-Xemein

    Kartzelatik irten zenean, hainbat karta atera zituen hankartean ezkutatuta. Horrelako lekuetan asko ikasten dela dio.

  • Kasilde Aginaga Kartzelako baldintza eskasak

    Kasilde Aginaga Barinagarrementeria (1916) Markina-Xemein

    Kartzelan, lurrean zeuden koltxoietan egiten zuten lo. Zigortu zituztenean, 3 zigortuek elkarri helduta egiten zuten lo. Jatekoa eskasa zen, ur zikinagaz egondakoa. Han ez zegoen higienerik, ez baitzuten ia urik. Markinako batzokiko emakumeen taldean egon zen.

  • Praxu Belauntzaran Ilea moztu hainbat neskari nazionalistak izateagatik

    Praxku Belauntzaran San Sebastian (1929) Urnieta

    Eskolan dena euskaraz ikasi zuten. Gero gerra etorri zen. Maistrari eta beste hainbat neskari ilea moztu zioten nazionalistak izateagatik. Maistra ezkutatuta egon zen baserri batean. Gero maistra erdalduna jarri zuten, herrena. Dotrina erdaraz; Cara al Sol abesten zuten. Ez du gaitasunik izan erdaraz ikasteko.

  • Julian Arruti 2 Nazionalek herri bat hartzean, zezenak Azpeitian

    Julian Arruti Ezenarro (1926) Azpeitia

    Gerra denborako kontuak. Nazionalek herri bat hartzen zutenean, zezenak ateratzen zituzten Azpeitian. Bizkaian borrokan ibilitako gudariak Ondarretako kartzelara eramaten zituzten.

  • Gregori Ajuriagojeaskoa Preso gudarien txamarrak jostearren, beste 5 muxikarrekin kartzelara

    Gregori Ajuriagojeaskoa Loroño (1913) Muxika

    Gerran 23 urte zituen. 6 hilabetez kartzelan egon zen, auzoen salaketa bat tarteko. Muxikan boluntario asko joan ziren gerrara eta "emakume"etan afiliatua zenez, beste emakume batzuekin batera gudarientzako txamarrak josi zituen. 6 emakume atxilotu zituzten, seiak muxikarrak, "las seis mugiquesas": Miren Enbeita, Margari Euba, Miren Iza, Ziriaka Uribe, Gregori eta beste bat. Kartzelan ondo ikusiak zirela dio. Ur botila batekin konpondu behar zuten seiek, garbitzeko zein edateko. Botilak beraien izena zeraman: "las seis mugiquesas". Kartzelariak beraiei ematen zizkien berari oparitzen zizkioten pastelak-eta.

  • Gregori Ajuriagojeaskoa Kartzelan jateko txarra

    Gregori Ajuriagojeaskoa Loroño (1913) Muxika

    Kartzelako jatekoa ganora bakoa zela dio. Sototik deitzen zioten jaten joateko; baina, jatekoaren kolorea ikusita, buelta hartzen zuten jan barik. Txerriaren ozalearen kolorea zutela dio.

  • Gregori Ajuriagojeaskoa Lau lagun sei hilabete preso; beste bi, urtebete

    Gregori Ajuriagojeaskoa Loroño (1913) Muxika

    Gregorik 6 hilabete egin zituen kartzelan; Miren Enbeitak eta Ziriaka Uribek urtebete; Ziriakak "Pro Avión Euzkadi"rentzako (Euskal Selekzioaren partidu batean dirua batzeko sortutako batzordea) dirua batzearren egin zuen denbora gehiago. Boanarenean josten ikasten zebiltzanen delitu bakarra gudarien txamarrak jostea izan zen. Bilboko Orue txaletean egon ziren preso, kartzela baino goragoko txalet batean.

  • Serafin Baraiazarra Mauman asko hil zituzten

    Serafin Baraiazarra Albizu (1929) Muxika

    Mauman asko hil zituzten gerran, hiru aste iraun baitzuen borrokak. Horri buruzko hainbat azalpen ematen ditu zehaztasunekin. Zelaia baserriko Genaro euskaraz abesteagatik hil zuten.

  • Deunoro Sardui Aita, izeko, osabak... preso

    Deunoro Sardui Enbeita (1934) Muxika

    14 urte zituela hasi zen beharrean, aita oraindik kartzelan zela. Aita, hainbat osaba eta izeko bat izan zituen preso. Izeko hori gaixotu egin zen eta urte gutxira hil zen, bigarren umea izan ostean.

  • Deunoro Sardui Denetariko kartzela-zigorrak

    Deunoro Sardui Enbeita (1934) Muxika

    Bere senitartekoak Santoñako kartzelan egon ziren, 1.200 preso inguru ziren. Gudari gehienek pare bat urte egin zituzten bertan. Beste asko, karguren bat zutenak batik bat, denbora gehiago egoten ziren. Alkatearen oniritzia behar izaten zuten askok askatasuna lortu ahal izateko.