Errepresioa
-
Politikaz hitzik ez etxean
Edurne Ormazabal Izagirre (1934) Maite Ormazabal Izagirre (1937) Zumarraga
Sekula ez zen politikaz hitzik egin etxean. Osabak heriotza-zigorra izan zuen kartzelan, baina gerora jakin zituzten kontu haiek.
-
Gerran, Zarautzen egondako fusilamenduak
Rosario Illarramendi Larrañaga (1929) Zarautz
Zarautzen, gerran, gizon ugari fusilatu zituzten. Gerora, Zarautzen elkarbizitza bere onera etorri zenean, fusilatu zutenetako baten alabak aita hil zuen gizonarekin elkarrizketa laburra baina gogorra izan zuen.
-
Zubietara, gerra iristean; baserriko bizimodua
Jexuxmari Errekondo Aizpurua (1929) Usurbil
Gerra hasi zeneko askorik ez du gogoratzen. Ijitoak bezala joan ziren Zubietara. Aita udaletxeko idazkaria zen, eta horregatik joan ziren baserrira. Francoren aldekoak miaketak egiten baserrian. Osabak alde egin zuen. Neskameak, morroiak. Jai eta aste lanean.
-
Gerrako beldurra, ihesa eta fusilatuak
Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil
Felixek Koxme izan zuen maisu Zubietan; gerra garaian hil egin zuten hura. Usurbilen 7 fusilatu zituzten. Gerra hasi zenean, jendeak beldurtuta ihes egin zuen edo ezkutatu egin zen.
-
Zubietako apaizak jende asko salbatu
Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil
Zubietako apaizak jende asko salbatu zuen; bera ere salbatu egin zuten.
-
Ihes egiteko arrazoiak eta Usurbilen fusilatu zituzten gizonak
Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil
Ameriketara itsasontziz joaten ziren. Itsasontzi haiek Frantziatik irteten ziren gehienbat. Felixen anaia ihesi joan zen Frantziara gerran, Oriotik barkua hartuta. Jendeak zergatik egiten zuen ihesi azaltzen du. Usurbilen 7 gizon fusilatu zituzten eta haien izenak aipatzen ditu.
-
Fusilamenduak bere begiz ikusitakoa
Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil
Behin, gerra garaian Hernanitik Usurbila zetorrela bizikletaz, soldadu batzuek ez zioten utzi pasatzen. Beste bide bat hartu behar izan zuen eta han ikusi zuen nola fusilatzen zituzten hainbat gizon.
-
Gerra garaiko irratia
Felix Olasagasti Mujika (1923) Usurbil
Gerra garaian, irratia zeukaten. Debekatuta zegoen irratia entzutea. Zer programa entzuten zuten aipatzen du.
-
Urte latzak eta aita desterratuta
Miren Jone Rekondo Aizpurua (1926) Usurbil
Aita desterratu egin zuten eta 1940-41ean Madrilen bizi behar izan zuen. Urte latzak izan ziren orduan, gosete handia egon zen. Beraiek baserrian ez zuten goserik pasa. Gerra ostean, tentsioa zegoen.
-
Usurbilen fusilatu zuten mutila
Martzial Goenaga Gorriti (1925) Usurbil
Martzialen aitaren lagun bat fusilatu egin zuten, aurreko egunean aitaren hiletan egon eta gero.
-
Londresko BBC entzuten zuten gerra sasoian
Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein
Gerrako urteetan umeek ez zuten eskolarik eduki. Sasoi horretan, irratitik jasotzen zituzten gerrako berriak. Hala ere, debekatuta egon zen Londresko BBC, esaterako, entzutea. Markinar batek ematen zituen berriak bertatik.
-
Egunkariak eta Euskadiko dirua
Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein
Gerra sasoian Euzkadi aldizkaria, El Hierro eta La Gaceta del Norte moduko aldizkariak irakurtzen zituzten. Hala ere, gero, Euzkadi aldizkaria debekatu egin zuen Francok. Juanek Euskadiko dirua ere ezagutu zuen sasoi hartan.
-
Urretxun bederatzi pertsona hil matxinatuek
Margarita Plazaola Murua (1927) Urretxu
Salbakonduktoa behar zuten herrira joan izateko. "Nazionalek" bederatzi lagun hil zituzten herrira sartu zirenean. Izendatu egiten ditu. Nazionalistak izateagatik hil zituzten. Senarrak bi gizon ikusi zituen Legazpi aldean bide bazterrean hilda.
-
Gerrako historiaren orrialde beltzak
Bixi Garmendia San Sebastian (1916) Urnieta
Gerra garaian, Urnietako hiru lagun Andoainen fusilatu zituzten, PNVkoak izateagatik. Herrikoak ziren salatariak: itxuraz, harakina eta bere semea. Gerrako kartzela Ondarretan zegoen; Bixi han izan zen behin bisitan, eta han ikusi zuen oso gaizki tratatzen zituztela presoak. Gerra garaian, zenbait etxe sakeatu eta erre egin zituzten. Orduan lapurtutako altzariak gogoan ditu.
-
Ezkutalekutik atera izanaren prezioa
Bixi Garmendia San Sebastian (1916) Urnieta
Gerra garaian, kalte handiak egon ziren. Herriko mutil bat ezkutatuta zegoen; baserriko lanetarako bere beharra zuten, ordea, eta azkenean etortzeko konbentzitu zuten. Etorri bezain laster, fusilatzera eraman zuten.
-
Emakume abertzaleei egindako beheramenduak
Bixi Garmendia San Sebastian (1916) Urnieta
Ahizpa ezkutuan joan zen Iparraldera Telesforo Monzonekin. Herrian geldituz gero, PNVkoak zirenak zigortu egiten zituzten. Emakumeei egindako beheramenduak aipatzen ditu. Emakume haietako batzuk gogoan ditu. Bere ahizpak ihes egitea lortu zuen; Frantzian lan handia egin zuen, eta handik asko lagundu zion Bixiri.
-
Emakumeen jarrera beheramenduen aurrean
Bixi Garmendia San Sebastian (1916) Urnieta
Gerra garaian, emakumeei ilea mozten zieten zigor gisa. Udaletxera joan, eta han mozten zieten ilea. Negar eta negar aritzen ziren emakumeak orduan; baina, gero, umorearekin hartzen zuten kontua. Emakume haiek euskarazko antzerkian ibiliak ziren, eta horregatik zigortu zituzten.
-
Itxasalde batailoian gudari preso hartu arte
Jose Andres Azpiri Malaxetxebarria (1911) Markina-Xemein
Itxasalde batailoiko gudaria izan zen, 1937ko ekainaren 18an preso hartu eta langile-batailoietara eroan zuten arte. Asturiasen alemaniarrentzako abiazio-zelaiak atontzen ibili zen, besteak beste. 1939. urteko ekainaren 13an eman zioten etxera etortzeko baimena eta askatasuna.
-
Bilbon beraien buruz entregatu zuten
Jose Andres Azpiri Malaxetxebarria (1911) Markina-Xemein
Gerra garaian, 40 bat lagun aldendu ziren Itxasalde batailoitik hainbat gorabehera tarteko. Bilboko San Antonen eta San Frantziskon egon ostean, hainbat zubi apurtu zituzten eta Carlton hotelean entregatu zuten beraien burua.
-
PNVkoen Zabalburuko txaleta
Jose Andres Azpiri Malaxetxebarria (1911) Markina-Xemein
Gerran, Bilboko Carlton hotelean entregatu zuten beraien burua. PNVkoak Zabalburuko txalet batean batzen ziren. Beraien batailoiko 10 bat kide bertara eroan zituzten eta 10 egunetara aske utzi zien. Beraien batailoikoengana bueltatu ziren Begoñara.


